Portugalek eta Irlandak zergak igoko dizkiete bankuei

Grezia eta Espainia bezalaxe, Irlanda eta Portugal Troikak erreskatatutako estatuak dira. 2014ko aurrekontuak aurkeztu dituzte, eta orain arte bezala herritarrei murrizketak ezartzeaz gain, bankuei presio fiskal handiagoa egingo diete.

Portugesaren erabilera bultzatuko duen legea ezarriko da Galizian

Galiziako parlamentuak hizkuntza portugaldarraren erabilera bultzatzen duen lege bat onartuko du urrian. Lege proiektu hau “Valentin Paz-andrade” herri ekimenak bultzatutako kanpainaren barruan dago. Guztira 17.000 sinadura lortu zituzten, galiziar lurraldean ere portugesak bere estatusa izan dezan.

Milaka lagun bildu dituzte greba eguneko manifestazioek

Murrizketen aurka Europako 23 estatutan egindako mobilizazioetan milioika lagunek parte hartu zuten atzo. Hego Euskal Herrian agerian geratu da sindikatuen arteko batasun eza; hala ere, milaka lagun bildu zituzten hiriburuetan egindako manifestazioek. Nafarroan izan du jarraipen zabalena greba orokorrak. CCOO eta UGT sindikatuek emandako datuen arabera, industriaren sektoreak babestu du bereziki protesta eguna, baita eraikuntzarenak eta garraioarenak ere.

Europako hainbat estatuk mobilizazio eguna dute gaurkoa

Portugal, Frantzia, Espainia, Grezia, Italia, Txipre, Malta eta Belgikak Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) deituriko greba babestu dute lan erreformei erantzuna emateko.

Tobin tasa ezartzea onartu dute Europako hamaika estatuk

Finantza munduan egiten diren salerosketei zergak ezartzea onartu dute Europako hamaika estatuk. Erabakiaren bidez, James Tobin ekonomialari estatubatuarrak 1972an proposatutako “Tobin tasa” gauzatzeko lehen urratsa eman dute. Alemaniako eta Frantziako agintariek bultzatu dute neurria.

Badator erreskatea, hau da datorrena

Erreskatea gainean du Espainiako Estatuak. Erreskatatuak izan diren herrialdeen esperientzietan oinarrituta, horrek eragingo lituzkeen betebehar eta murrizketak zerrendatu ditu Expansión egunkari ekonomiko kontserbadoreak. Hona Kaos en la red webgunetik hartutako laburpena, 8 puntutan.

Eurogunean 4,5 milioi lanpostu gal daitezke datozen urteetan

Nazioarteko Lan Erakundeak (ILO) ohartarazi duenez, hurrengo lau urteetan 4,5 milioi lanpostu gal daitezke eurogunean. Gobernuek euren politikak aldatzen ez badituzte lanpostuak galtzeko eta herritarren haserrea areagotzeko arriskua ikusten dute, eta horrek finantza-sistemaren eta europar instituzioen gaineko konfiantza zartatuko lukeela.

Eric Toussaint: "Zorra ez da zertan ordaindu"

"Zorraren tabuarekin amaitu behar da; jendea ohartu behar da zorra ordaintzeari uko egin diezaiokegula, ez dela derrigor ordaindu behar", esan zuen pasa den ostiralean Eric Toussaint zientzia politikoetan doktore eta historialari belgikarrak Donostian, Manu Robles-Arangiz Institutuak eta UNED Bergarak zorrari eta merkatuei buruz antolatutako ikastaroan.

Europako Banku Zentralak finantzen kontrola eskatu du

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak eskaera zehatzak egin zituen atzo euroguneko krisiari aurre egiteko: finantza erakundeen gaineko kontrola erakunde europar batek eduki dezala, diru beharra duten bankuek zuzenean Europako funtsetara jotzea estatuen ekonomiak dardarka jarri gabe eta diru ihesak eragozteko neurriak hartzea (atzo zabaldu zenez, urteko lehen hiru hilabeteetan 100.000 milioi irten dira Espainiatik, adibidez).

Portugalgo langabetuei mezua: Emigratu

Portugalgo lehen ministro Pedro Passos Coelhok polemika iturri bilakatu diren adierazpenak egin zituen abenduaren erdialdean. Herrialdeko langabetuei atzerrira joatea gomendatu zien, adibide gisa jarriz kolonia ohi Brasil eta Angola. Herrialdeko zenbait ministrok bere hitzak goraipatu bazituzten ere, gazteek gogor hartu dituzte lehen ministro kontserbadorearen hitzak, esanez, hori bere postuan dagoen norbaitek esan dezakeen "azken gauza" dela.

Lanaldia orduerdian igo eta funtzionarioen aparteko pagak kenduko dituzte Portugalen

Erreskate ekonomikoaren baldintzei aurre egiteko zenbait neurri iragarri ditu Portugalgo lehen ministro Pedro Passos Coelhok. Datorren urteko aurrekontuak egokitzeko, hilean 1.000 euro baino gehiago irabazten dituzten funtzionarioei eta enpresa publikoetako langileei Gabonetako eta udarako aparteko pagak kenduko zaizkie, baita zifra hori gainditzen duten pentsiodunei ere. Gainera, Gobernuak baimena emango die enpresa pribatuei langileen lanaldia ordu erdian igotzeko.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys