Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Behar ziren argazkiak

2013-05-19

Urko Apaolaza

1976an Anparo Arangoaren gorputz ubeldua munduko bazter guztietan ikusi ahal izan zen. Euskal Herrian berehala zabaldu ziren Zeruko Argian argitaraturiko irudiak, tortura bazela erakusten baitzuten. Senideek eta argazkiaren egileek lehen aldiz xehetasun osoz kontatu dute bizitakoa. Arangoaren kasuak, gainerakoak bezala, sufrimendua areagotzen duten bi ezaugarri ditu: zigorgabetasuna eta ordainik eza.

Guantanamon, 100 egunez gose greban

2013-05-17

Lide Hernando

Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.

Muņecas kapitaina eta torturaren orbana

2013-05-13

Urko Apaolaza

Frankismoko hainbat agintari eta poliziaren kontrako auzian Jesús Muñecas Aguilar guardia zibila dago inputatuta. 1976an Anparo Arangoaren torturen karira Tolosatik Donostiara lekuz aldatu zuten, baina hainbat testigantzen arabera torturatzen segitu zuen. ARGIAk Anparo Arangoaren tortura eta argazki ezagunen inguruko erreportajea kaleratuko du aste honetan, Muñecas kapitainaren segidako “biografia” osagai duela.

Bizkartzain kopurua murrizteak Berrozien haserrea piztu du

2013-05-09

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erabaki duenez, gaur egun ere babesa behar duten kargu publikoek bizkartzain bat izango dute uneoro alboan, orain arte bi zirenean.

Iņaki Goioaga: "Presidente jauna, ehunka lagunek sufritu dute tortura"

2013-05-08

Urko Apaolaza

Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.

Espainiako Gobernua Guardia Zibilarekin lerratu da Europako Kontseiluaren txostenaren aurrean

2013-05-03

Lide Hernando

Ez zieten ziegak ikusten utzi nahi: Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak 2011n Espainiako Estatura egindako bisitaren osteko txostenean dio Guardia Zibilak ez ziela utzi Guzmán el Buenoko kuarteleko ziegetan sartzen. Espainiako Gobernuak Guardia Zibilaren jokaera desenkusatu du.

Espainiari torturaren aurka jarrera irmoagoa eskatu dio beste behin Europako Kontseiluak

Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak Espainiako Estatuko komisariak, espetxeak eta atzerritarrak barneratzeko zentroak bisitatu zituen 2011ko maiatzaren 30etik ekainaren 13ra bitartean. Ikusitakoaren arabera, presoen aurkako torturak salatu ditu Batzordeak bere txostenean eta torturaren aurka irmoago ekiteko eskatu die Espainiako agintariei.

Beste polizia eredu baten beharra nabarmendu dute ErNEren jardunaldietan

2013-04-26

Martin Vicioso

Ertzainen ErNE sindikatuak antolatutako jardunaldietan polizia ereduari buruzko gogoeta egin dute. Saioa “emankorra” izan dela azpimarratu du Jesus Uribe koordinatzaileak. Haren ustez, premiak bultzatu du eztabaidaren sorrera, ETAk bere jarduna uzteak beste eredu baten beharra eragin baitu.

Istiluen kontrako ertzain kopurua bikoiztuko du Eusko Jaurlaritzak

2013-04-24

Urko Apaolaza

Estefania Beltran de Heredia  Segurtasun sailburua Ertzaintzaren hurrengo urteetako plan estrategikoaz mintzatu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Sailburuak baieztatu zituen duela aste batzuk Deia eta Diario Vasco egunkariek argitara emandako datuak: 400 ertzain uniformedun gehiago jarri nahi ditu kaleak patruilatzen, horietako asko Brigada Mugikorrean.

Hekimenek elkartasuna adierazi dio Lander Arbelaitzi

2013-04-24

ARGIA

Hekimenek, Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkarteak, Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari elkartasuna adierazi eta Ertzaintzaren jarrera gaitzetsi du. Era berean, kazetariek nahi duten ikuspuntutik informatzeko daukaten eskubidea aldarrikatu du.

Lander Arbelaitz hasieratik kazetari gisa identifikatua zegoen

2013-04-23

Xabier Letona

Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariari hilaren 19an Donostian emandako tratu txarraz honakoa adierazi nahi du ARGIAk.

Lander Arbelaitz, Aske Gunean gertatutakoaz hizketan

2013-04-23

Jon Torner Zabala

Hainbat hedabidek elkarrizketa egin diote azken orduetan Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari. Besteak beste, Barne Sailari gezurretan ez aritzeko eskatu dio, gertatu dena onartu eta autokritika egiteko. Elkarrizketa horietako batzuk bildu ditugu hemen.

Prentsa independenteak asko dezake, herritarrekin

Komunikazioaren ikuspuntutik ere emango du zer ikasia Donostiako Aske Guneak: sare sozialek eta hedabide independenteek kontatu dute bertan gertatua, medio nagusiek estali duten hein berean. Bistan da, garai berriak bizi ditugu, baita komunikazioaren esparruan ere.

'Berria'-ko langileek euren elkartasuna adierazi diote ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi

2013-04-23

ARGIA

Berria egunkariko langile batzordeak ere oharra kaleratu du. "Gure elkartasuna adierazi nahi diegu ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzi eta ARGIA taldeko langileei", dio agiriak.

Cabacas hil zuten piloten erregistrorik ez dago

2013-04-22

Martin Vicioso

Iñigo Cabacas hil zuen karga polizialeko materialaren erregistrorik ez dago, Garak jakinarazi duenez. Ertzaintzak derrigorrezko protokolo zorrotzak bete behar ditu, agente bakoitzari ematen zaizkion tresnak dokumentatuz, eta erabiliz gero arrazoiak zehaztuz.

Ertzaintzak ARGIAko kide bati emandako tratua gaitzetsi du Euskal Kazetarien Elkarteak

2013-04-22

ARGIA

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) agiria plazaratu du, pasa den ostiralean Donostiako Bulebarrean ertzainek Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari eraso egin izanaren inguruan.

Ertzaintzak ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzekin izandako jokaeraz

2013-04-19

Xabier Letona

Gaur goizaldean Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin izandako jarrera bortitza salatu nahi du ARGIAk. Goizaldean Ertzaintza Boulevardera iristean eta Arbelaitz lanean ari zela, ertzain batek eskukada batez smartphonea bota dio lurrera eta bera ere gogor astindu du, nahiz eta bere kazetari akreditazioa oso agerian zuen: ARGIAko akreditazioa zeukan esku batean eta bestean telefonoa.

19:00etan manifestazioa egingo da Donostian

2013-04-19

Jon Torner Zabala

Datozen orduetan hainbat mobilizazio egingo da Donostian atxilotutako gazteei elkartasuna adierazteko. Gaur manifestazioa egingo da 19:00etan Donostian, eta bihar martxa bat egingo da Martuteneko espetxeraino. Beste hainbat herritan ere egingo dituzte mobilizazioak.

Top-5: Herri Harresi baterako kantak

Jar diezaiogun soinu-banda egunotan Donostiako Boulevardean gertatzen ari den mobilizazioari. Nire proposamen azkarra, bost kanta hauek.

1992an independentista katalanek torturak salatu zituztela bazekien Garzonek, dokumentu batzuen arabera

2013-04-17

Jon Torner Zabala

1992ko udan atxilotu zituzten hamar independentista katalanek torturak salatu zituzten. Baltasar Garzon epaileak dioenez, haietako inork ez zuen jarri salaketarik bere aurrean. Kataluniako La Directa astekariak argitaratu dituen dokumentu batzuetan, ordea, atxilotuek torturak deskribatzen dituzten pasarteen azpian, Garzonen sinadura agertzen da.

Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute

2013-04-16

Lander Arbelaitz

Gaur goizean gazteen abokatuak hauen aurkako atxilotze agindua jaso dute, Info7 irratiari adierazi dioenez. AskeGunera agertzeko deia egin diete herritarrei, euren babesa adierazi eta Ertzaintza etortzen bada, modu baketsuan erresistitzera.

Iņigo Cabacasi buruzko dokumentala estreinatuko dute ostegunean

Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta (Iñigo Cabacas. Zauri ireki baten kronika) filma ostegunean estreinatuko dute, Bilborock aretoan. Naiz.info-k berriz, hilaren 22an eskainiko du. Ertzaintzaren pilotakada batek hil eta urtebetera, Cabacasi gertaturikoa lekukoen bidez kontatzen du Karlos Trijuequek ekoitzitako dokumentalak.  

Istilurik ez zegoela jakin arren kargatu zuen Ertzaintzak Cabacas hil zuten gauean

2013-04-15

Martin Vicioso

Istilurik ez zela jakinarazi bazioten ere, Ertzaintzaren Deustoko komisaldegiko arduradunak erasotzeko agindua eman zuen Iñigo Cabacas hil zuten gauean. Hori frogatu du Naizek eta Info7k plazaratu duten grabazio batek. Bertan, Bilboko Poza Lizenziatua kale inguruan zeuden ertzainen eta Deustuko kuarteletik aginduak ematen zituen agentearen arteko elkarrizketak entzun daitezke.
GAL

Luis Morcillo: "Nik hil nuen Santi Brouard"

Luis Morcillok aitortu du berak hil zuela Santi Brouard HBko kidea bost milioi pezetaren truke (30.000 euro). El Mundo egunkariari egin dizkio adierazpen horiek.

Hiltzailea libre dabil

2013-04-14

Xabier Letona

Hiltzaile bat libre dabil Ertzaintzaren baitan 2012ko apirilaren 5az geroztik. Zenbait medioren esanetan (El Correo, 2012-10-06), hiltzailea hamar ertzainen talde batean egon liteke edo akaso hiruko talde batean, baina oraingoz ez dakite nor den, tiro egin zuenean beste ertzain horiek ere tiroka...

Donostiako auziperatuen gaiarekin lau bideo eta bi argazki

2013-04-11

Lander Arbelaitz

Laburra izan asmo duen post bat: Asteazkena egun mugitu xamarra izan da Donostiako Aske Gunean, gehienbat goizean Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotu izanaren ondorioz. Gerora, egoera normaldu eta antolakuntzarekin jarraitu dute, harik eta kontzentrazio bat egin eta zutabeetan etxeetara joan diren arte 20:30ak bueltan.

"Herri harresia" antolatzeko lanean ari dira Donostiako auziperatuen inguruan

2013-04-10

Lander Arbelaitz

Kartzela zigorra daukaten Donostiako bederatzi auziperatuei babesa adierazteko “herri harresia” eraiki nahi dute. Astearte eguerdian egin dute prentsaurrekoa, epaia ez dutela onartzen adierazi dute, eta amaieran zigorrak zekartzaten sententziak publikoki hautsi dituzte.

Larunbatean manifestazioa deitu dute Donostiako gazte auziperatuen alde

2013-04-09

ARGIA

"Ez dugu onartzen epai hau. Kostatuko zaie gu eramatea" adierazi dute Donostiako gazte auziperatuek gaur eguerdian prentsaren aurrean agertuta. "Herri harresia" antolatzeko deia egin dute eta horretarako manifestazioa deitu dute larunbatean, 17:00etan.

Egungo polizia eredua ezbaian jarriko dute Cabacas gogoratzeko ekitaldietan

2013-04-08

Jon Torner Zabala

Iñigo Cabacas gogoratzeko hainbat ekitaldi egingo da hilaren 13ra bitartean Bilbon, Polizia ereduari xake! lemapean. Ertzaintzaren pilotakada batek Basauriko gaztea hil zuela urtebete pasa denean, egungo polizia ereduari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira, besteren artean.
Multimedia

2012-04-13  |  Polizia

Debekatuta dago oroitzea

1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen...

2012-03-02  |  Polizia

Tortura Euskal Herrian

Dokumental honek Euskal Herrian ematen diren tortura kasuak ditu aztergai. 2008ko uztailean burutu zen polizia operazio batetik abiatzen da horretarako. Torturaren Aurkako Taldeak egindako dokumentala.

2011-07-19  |  Polizia

Tortura eta zentsura Euskal Herrian

Tortura zein tortura kasuei buruz publikoki hitz egiteak tabu izaten jarraitzen duela ikusteko azken bi urte hauetan Euskal Herrian eman diren zentsura kasuei erreparatzea besterik ez dago. Horietako bi ekarri nahi izan ditugu gogora eta horretarako Nafarroako bi lagun elkarrizketatu ditugu:...

2010-09-01  |  Polizia

POR / Beldurra

Momentuko sufrimendua izateaz gainera, torturak berau jasan duen pertsonen bizitza baldintzatu dezake, ezabatzeko zailak diren trauma nahiz beldurrak sorrarazi ditzakeelako. Mireiak, Jorgek eta Ramonek urteetan torturak pairatu ostean haien bizitza zelakoa den kontatzen digute. Egilea:...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys