Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Kissingerren itzala

2013-05-12

Xabier Letona

YOM KIPURREKO gerran, 1973an, Egipto eta Siriak pentsatu baino estuago hartu zuten Israel, eta AEBek beren laguntza maila handian eman izan ez baliote, batek daki zer gertatuko zen. Edo bai, dauzkagun datu guztiekin, oso pentsatzekoa da Israel nagusituko zela, baina akaso beste baldintza...

Dolar bakarrarekin bizi diren milioika jendeetako bat

Film dokumentalen egile ezaguna den Rithy Panhek mundu osotik bidalitako bideo laburretan bildu nahi ditu egunean dolar bakar bat irabaziz bizi diren milioika jendeetako batzuen bizimoduak. Zinegile gazte eta ikasleei egiten die dei beren obrak egin eta One Dollar proiektuan biltzera, plataforma irekietan sarean partekatzeko.

Murrizketen kontura gutxi batzuk gero eta aberatsagoak direla salatu dute Baionan

Bizi! mugimendu altermundialistako 35 kidek protesta umoretsua egin zuten joan den larunbatean, Baionako Ferrari saltoki aurrean. Iaz auto marka horrek inoizko emaitza onenak lortu zituela-eta, krisia eta murrizketak baliatuz gutxiengo bat gero eta gehiago ari dela aberasten salatu zuten.

Haurren pobrezia eta gazteen langabezia

2013-02-10

Juan Mari Arregi

Haurren pobrezia eta gazteen langabezia; azken egunotan erabili diren bi termino. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun errealitate gordina adierazteko bi espresio dira. Merkatuen (banku handiak, finantza erakundeak, inbertsio funtsak, multinazionalak…) kapitalismo basatiak...

Munduko 100 aberatsenen 2012ko irabaziekin pobrezia globala buka liteke lau bider

2013-01-21

ARGIA

Munduko 100 pertsona aberatsenek 2012an irabazi zuten diruarekin, lau aldiz bukatu ahalko zen munduko pobreziarekin, Oxfam erakundeak jakinarazi duenez.

Azken 25 urteotako pobrezia arrisku mailarik handiena du EAEk

2012-12-18

ARGIA

Eusko Jaurlaritzaren Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko txostenaren arabera, azken 25 urteotako datu txarrenak ditu EAEk: 157.686 lagun pobrezia arriskuan bizi da (herritarren %7,3), 100.000 pertsonak baino gehiagok elikadura arazo larriak ditu eta horietatik 46.122 gosea sentitu duten etxeetan bizi dira. ELA sindikatuak eman zuen atzo datu hauen berri eta ezkutuan mantendu eta publiko ez egin nahi izana leporatu zion Jaurlaritzari.
SAT  |  Diego Ca

"Gorriak garela diotenei, behar gorria dugula erantzuten diegu"

2012-12-16

Amaia Zabala

Diego Cañamero (Campillos, Andaluzia, 1956) zortzi urterekin hasi zen lanean nekazal soroetan eta hamaseirekin sindikalismoan sartu zen. Geroztik hainbat aldiz atxilotu dute. Andaluziako Sindicato Agrario de Trabajadores-eko (SAT) bozeramaile da egun. Medioetan oihartzun handia izan du Mercadona eta Carrefour saltokietan egin dituzten ekintzek.

Kapitalismoak hil du Amaia

2012-11-18

Juan Mari Arregi

Gobernu eta eliza gehienek bedeinkatua –ez Katolikoak soilik–, kapitalismoa krudela, terrorista eta hiltzailea da estrukturalki. Pertsonak mespretxatzen dituelako; manipulatu, esplotatu eta zukutzen ditu, ahalik eta etekin gehien ateratzeko, eta behar izanez gero, hil egiten ditu. Ez...

Kanibalismo ekonomikoari, stop!

2012-11-11

Urko Apaolaza

Elkartasuna, konfiantza eta duintasuna, eguneroko bizitzan estimatzen ditugun baloreak dira. Horiek ekonomian islatzeko teoria sortu du Christian Felber austriarrak, eta Europan barrena dabil krisi garaiotan. Kapitalismo lehiakor basatiaren aurrean, jendeak, enpresek eta herriek elkar ulertzen hobeto funtzionatzen dutela dio Felberrek: “Oheratu gaitezke norbaiten kontra?”.

Kapitalismoaren istorioak

Iñigo Sáenz de Ugartek Guerra eterna blogean Greziako krisiari heldu dio, eta gobernuaren azken erabakietako bati buruz aritu da. Iraungitze data pasatako jakiak dendetan paratuko dituzte prezioa merketuta, krisiak kolpatutako milaka behartsuak janari bila hondakin ontzietan ibil ez daitezen. Hona idatziaren itzulpena:

EAEko biztanleen %1 BPGren ia erdiaren jabe da

EAEn, biztanleen %4,1 pobrezia egoeran daude, %15 pobrezia arriskuan, eta %1,3ren esku dago Barne Produktu Gordinaren %44,4. Datu horiek eman zituen atzo Zero Pobrezia plataformak, bihar Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Munduan, 1.300 lagun bizi dira egunean euro bat baino gutxiagorekin, eta biztanleriaren %10ak du aberastasunaren %85.

Greba soziala Altzan hasten da

2012-09-26

Urko Apaolaza

Herri halabeharrez auzokatua. Donostiako periferia langilearen ikurretako bat. Altzak hirigintza hazkunde basatia bizi izan zuen 1960tik aurrera, bere eremu naturala galdu zuen, desitxuratua eta zatitua geratu arte. Altzak sufritu ditu Donostiako atzealdea –ekialdea– izatearen ajeak: industria birmoldaketa, langabezia, urbanizazio desordenatua, heroina, zerbitzu sozial falta... Eta orain krisia sufritzen du, beste inork baino gehiago. %16tik gorako langabezia tasa dago Altza auzo ofizialean, hiriburu tasarik handiena eta auzo vipetan dagoenaren bikoitza; herritarren zati bat pobrezia egoeran da, herri-plataforma eta elkarteek salatu izan dutenez. Greba egiteko arrazoirik ez zaie falta altzatarrei.

Nork erreskatatutako ditu herritarrak?

2012-06-24

Juan Mari Arregi

Espainiako bankuen erreskatearen eztabaidan murgilduta gaude; Europar Batasuneko eta Nazioarteko Diru Funtseko 100.000 milioi euro erabili nahi dira horretarako. Erreskatea ez da doan izango. Diru hori uzten dutenek, dirua itzultzeaz gain, interesak ere eskatzen baitituzte. Era berean,...

Gipuzkoako Aldundiak Herritarren Oinarrizko Errentaz eztabaidatu nahi du

2012-06-20

Bihar eta etzi EHUren udako ikastaroetan Herritarren Oinarrizko Errentaz hitz egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak mota horretako politikak martxan jarri ahal izateko aukerez hitz egin du Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak Hirian.com webgunean.

"Salba gaitzazue salbatzaileengandik"

2012-06-17

Slavoj Zizek

Greziako hauteskundeen hurrengo itzulia ekainaren 17an da. Europako establishmentak ohartarazi digu hauteskunde horiek hil ala bizikoak direla: ez bakarrik Greziaren patua, agian Europa osoarena egon liteke jokoan. Emaitza batek –emaitza onak, hala diote– murrizketen bidezko prozesu...

Ekonomia berdeak... berdetik izena baino ez

2012-05-29

Unai Brea

Ekainaren 20tik 22ra egingo da, Brasilgo Rio de Janeiron, Garapen Jasangarriari Buruzko Nazio Batuen Biltzarra, Rio+20 izenaz ezagunagoa, 1992an hiri berean egin zen Lurraren Gailurra gogoan. Goi-bileraren ardatza ekonomia berde deritzona izango da, hau da, “karbono emisio baxuak eragin eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituena”, NBEren hitzetan. Ahots kritikoen –batez ere ekologisten– ustez, berniz geruza hutsa baizik ez da ekonomia berdea, ez baitu ezbaian jartzen hazkundearen logika.

Euskal herritarren hamarretik bat pobrezian bizi da, Eurostaten datuen arabera

300.000 euskal herritar inguru pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan bizi dira, Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak Eurostaten (Europar Estatistika Bulegoa) neurketa sisteman oinarrituta plazaratutako datuen arabera. Datu hauek 2010ekoak izanda, Gaindegiak adierzi du azken urteetan kopuru hori handitzen ari dela krisiaren ondorioz. Hala ere, Euskal Herriko tasa (%10,9) Europar Batasunekoa (%16,4) baino sei puntu baxuagoa da.

"Murrizketa politikek porrot egiten dute"

2012-02-19

Gorka Berasategi

Argentinako ekonomiari beste norabide bat eman zion Roberto Lavagnak Ekonomia ministro izan zen urteetan. 2001ean hasitako krisiari aurre egiteko, kreditu emaileei zorra ordaintzeari utzi eta ekoizpena handitzeko politikak abiarazi zituen. Argentinak corralitotik ateratzea lortu zuen eta hazkunde handiko garaia hasi zen. Esperientzia hura eta egun Greziak bizi duena erkatu ditu elkarrizketa honetan ekonomialariak.

Lan erreforma, pobreziaren ate

2012-02-19

Xabier Letona

PP-REN lan erreforma latza eta gogorra iragarrita zegoen eta hala gertatu da. Ondorioak ere halakoxeak izango dira, Mariano Rajoyren gobernuak berak aitortzen duen moduan. Baina oso gaitza da sinestea hortik bizkortze ekonomikorik etorriko denik. Pobreziaren lan erreforma da hau, lan baldintzen...

"Etorkinen erregularizazio juridikoak gehiegikeria asko desagerraraziko lituzke"

2012-01-22

Hartzea Lopez Arana

Arriaga herria, Txiapas. Mexiko iparraldera doan trenaren zain, Erdialdeko Amerikatik heldu ehunka lagun biltzen dira egunero bidegurutze ezagun honetan. Bidean bahituak, atxilotuak eta bortxatuak izaten dira maiz. Heyman Vázquez erretoreak kudeatzen duen Casa del Migrante-k bestelako harrera eskaintzen die AEBetara lan bila doazen gizon eta emazte hauei; legediak ez ditu benetan babesten.

Gizarteak baztertutako amen eta haurren etxea

XX. mendean zehar Zizurkilgo Fraisoro etxean jaso zituzten Gipuzkoako haur espositoak eta ama ezkongabeak. Eva García Magriñák liburu batean bildu du arazo gordin horri erantzuteko ia ehun urtez egindako ahalegina.

Doikuntza deitzen diete murrizketei

2011-11-06

Juan Mari Arregi

Krisi ekonomikoaren garaietan denak balio du. Izen berriak asmatzen dira errealitatea manipulatzeko. Tuntuntzat hartzen gaituzte herritarrok eta batez ere krisia jasan behar dutenak. Gobernuek eta administrazio publikoek gehien erabiltzen duten hitzetako bat “doikuntza” da,...

Pobrezia kriminalizatu

2011-10-30

Juan Mari Arregi

Joan den astean, hainbat elkarte sozialek Administrazioaren asmoa salatu zuen, alegia, behartsuen (gazteen, etorkinen, emakumeen eta langabeen) giza eskubideak are gehiago murriztea. Krisi ekonomiko finantzarioak, banka handiak eta erakunde finantzarioek eragindakoak, gertaera horretan ardurarik...

Eskubide eskean oles egitera derrigortuak

2011-10-30

Urko Apaolaza

Langabeziaren gorakadak eta langabezia saria agortzeak, milaka herritar administrazioaren laguntzen menpe utzi ditu. Baina laguntza hori jasotzeko baldintzak gogortu nahi dituzte gobernu autonomikoek. Eztabaida segituan piztu da, oinarrizko errenta eskubidea den arren, eskean ibili behar izango baitira asko eta asko.

Ongi etorri zabor mendira

Zakarra azkenaldiko eztabaidagai nagusi bilakatzeak ondorio garbi bat dakar: baztertu, estali eta ezkutatu dugun errealitatea gainera etorri zaigu, alferrikakoa da ezikusiarena egitea. Hondakinak tonaka sortzen ditu gizakiak, eta horren lekuko, zabortegi erraldoietako bizimoduaz Joseba Zabalza argazkilariak egindako erakusketa: Welcome to the garbage mountain.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys