Petronorren ekaineko isuria: toxikoa ez, baina osasunarentzat kaltegarria

Ekainaren 21ean Petronor findegiak isuritako hauts beltz batez estalita esnatu zen Muskiz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak landutako txostenaren arabera, isuria ez zen toxikoa izan, baina mota horretako gertakariek bizilagunentzat beste ondorio batzuk izan ditzaketela aipatzen du, antsietatea, adibidez.

Petronorren azken isuriengatik protestatzeko kontzentrazioa egin dute Abanton

Azken hamabost egunetan Petronorren izandako isuriek kezka eta haserrea eragin dute Muskizen eta Abanton. Ekainaren 21ean koke-hauts emisio bat jasan zuten Muskizko San Julian auzoko biztanleek, eta asteazkenean, berriz, hauts zuri bat isuri zen Abanton (enpresatik bost kilometrora dagoen Ortuellan ere antzeman zituzten).

Petronorren finduko dituzte Europara iritsitako lehen hondar bituminosoak

Hondar bituminosoetatik ateratako 600.000 upel petrolio iritsi dira Bizkaira. Ekologistak Martxanek elkarretaratzea egin du Petronorren aurrean –han finduko dute–, erregai mota horren inportazioak eten daitezela eskatzeko.

"Hil ala bizi Meatzaldean" liburua aurkeztuko dute gaur Muskizen

Durangoko Azokan ARGIAren saltokian erosteko aukera izan zen, baina ofizialki gaur aurkeztuko dute, Muskizko Meatzari antzokian eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Hil ala bizi Meatzaldean/Vivir o morir bajo las chimeneas. Meatzaldea Bizirik talde ekologistaren ekimenez idatzitako liburua da, egile askoren eskuek ondutakoa. Azken hamarkadetan Petronor ondo-ondoan eduki izanak muskiztarrei zer (kalte) ekarri dien agertu gura dute lanaren sustatzaileek.

Azpikontratatuta ari zen langile bat hil da Petronorren Muskizko plantan

Muskizko Petronorren findegiak azpikontratatutako Masa Norte S.A. enpresako langile bat hil da bihotzekoak emanda. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuz hiltzen den 34. behargina da. Langileek egun bateko lanuztea egingo dute dolu gisa.

Petronorreko geldialdian, ordu estra asko eta segurtasun gutxi

Petronorrek Muskizen duen findegiaren zati bat gelditu du hainbat astez “hobekuntza” lanak egiteko. Bertako langileek diote “segurtasun estandarrekin zerikusi gutxi duten ordutegiak” egin beharko dituztela.

Azken 20 urteetan %22 igo da Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaren artifizializazioa

Zierbena eta Muskiz dira Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako puntu beltz nagusiak. Bizkaian kostaldearen %16 dago porlanez estalita eta Gipuzkoan %13, Greenpeacek argitaratutako txosten batek dioenez.

Hodei toxikoa: urtebete erantzukizunak argitu barik

2012ko martxoaren 25ean egin zen beheko argazkiko manifestazioa, Abantoko Udaleko Las Carreras auzoaren eta Petronor findegiko ate nagusiaren artean. Ia hamabost egunez Las Carrerasko eta Muskizko herritarrek jasan behar izan zuten hodei toxikoak eragin zuen mobilizazioa. Aire garbia arnasteko eskubidea aldarrikatu zuten orduko pankartan, baina ez hori bakarrik; gaur, oraindik, gertakari hari buruzko azalpen askoren zain jarraitzen dute.

Baliogabetu egin dituzte Muskizko Udalak Petronorren koke plantari emandako jardun-baimenak

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak aintzat hartu du 2009an Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, eta balio gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen: koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena.

Politikariak eta energia enpresak lotzen dituen zilbor hestea

Espainiako Estatuan, bere burua goresten duen politikari orok, badaki ezin duela karrera politikoa nola hala amaitu. Kapitalarekin lotzen duen zilbor hestea ez da berehalakoan hautsiko. Energiaren sektorea da horren adierazgarri: presidenteak, idazkari nagusiak, ministroak…  crème de la crème guztiak amaitzen du gas, petrolio edo elektrizitate enpresa nagusietako organoetan. Bruno Estrada ekonomialariak El diario.es-en dio, Espainiaren dependentzia energetikoak baduela zerikusirik horrekin.

Petronorrek ukatu egin du findegia bentzeno isurketagatik geldiarazi dutenik

Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, Muskizen (Bizkaia) duen findegia ixteko agindu zion duela bi aste Petronorri, isuritako bentzeno partikulen maila altuagatik. Konpainiak, aldiz, azaldu du ez dituela ateak egun bakar batean itxi, eta ez duela legeak zehaztutako gehienezko isuri maila gainditu.

Petronor ondoko herrietan “hodei toxiko bat” sortu dela salatu dute

Hainbat astez “gas hodei batean” bizi direla salatu dute Petronor ondoan bizi diren bizkaitarrek. Martxoaren 2an hasi ziren airea kutsaturik zegoela nabaritzen eta koke plantaren aurkako koordinadorako kideen esanetan itolarria, negarra, goragalea eta beste hainbat sintoma sortu izan ditu. Koordinadoraren esanetan Muskizen eta Abanton dauden neurgailuek ez dute funtzionatzen eta horregatik ez da parametro normaletatik kanpoko daturik jaso.

Josu Jon Imaz da Espainiako petrolio ekoizleen patronaleko presidente berria

EAJko presidente ohia Espainiako Produktu Petroliferoen Operadoren Elkarteko (AOP gaztelerazko laburdura) presidente berri izendatu dute. Imaz 2008an sartu zen Repsol Taldean, eta egun Petronorreko presidente izatearekin batera, Refino España eta Nuevas Energías enpresako zuzendari exekutiboa da.

Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida gaztetzen

Euskal Herriko belaunaldi oso bat Lemoizko zentralaren gatazkak markatu zuen duela 30 urte. Bost urte beranduago Txernobylgo hondamendiak oihartzun gutxiago izan zuen: erradioaktibitatea bezala eztabaida ere itotzeko balio dukete Bidasoak eta Pirinioek. Berriz abiatzen da debatea Fukushimako zentralarekin... Hegoaldean minus 25etik.

Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida gaztetzen

Euskal Herriko belaunaldi oso bat Lemoizko zentralaren gatazkak markatu zuen duela 30 urte. Bost urte beranduago Txernobylgo hondamendiak oihartzun gutxiago izan zuen: erradioaktibitatea bezala eztabaida ere itotzeko balio dukete Bidasoak eta Pirinioek. Berriz abiatzen da debatea Fukushimako zentralarekin... Hegoaldean minus 25etik.

Nuklearrak? Bai mesedez!

Arrazoi duzu, José Luis, iritzi emaile publiko izatea ez dago ongi ikusia. Ez dutelako galdetzen CIS, Eusko Pacometro, eta halako inkestetan, zeren galdetuko balute apustu egingo nuke politikariekin egongo ginatekeela borrokan gutxien baloratuak dauden ofizioen (hitz egiteko modu bat da)...

"Petronorrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diola pentsatzea absurdua da"

2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan egoteko kontzesioa beste 30 urterako luzatu izanagatik protestatzeko. Elkarteko kide Edorta Arostegi eta Sara Ibañezekin jardun dugu horretaz, eta Petronorrez oro har.

Castejón, Muskiz: arauak ad hoc

Gara egunkariak Jesus Mari Tomasekin egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek.

Meatzaldea Bizirik Petronorrez: "EAJk eta PSOEk legeari iruzur egiten diote, enpresa pribatu baten mesedetan"

Sara Ibañez Meatzaldea Bizirik elkarteko presidenteak Petronor enpresarekin –eta hura babesten duten alderdiekin– kritiko agertzen den gutuna (PDF) plazaratu du. Muskizko koke plantaz mintzo da Ibañez: "Urteak daramatzagu gure buruari galdetzen ea nola zen posible Petronorrek koke planta bat eraikitzea Jabari Publikoko zonalde Itsas-Lehortar batean, honezkero padura berreskuratzen hasita egon behar zirenean. Hona erantzuna: EAJk eta PSOEk indarrean dagoen legediari iruzur egiten diote, enpresa pribatu baten mesedetan". Ekonomia Jasangarriaren Legeaz (LES, gaztelaniazko sigletan) ari da Ibañez. Espainiako Kongresuak onartu egin du lege horri EAJk egindako zuzenketa (PDF).

Koke-labeek sutan jarri dituzte herritarrak

Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun “deserosoa” alboan edukitzera, enpresak URF edo koke planta egiteko asmoa agertu zuen arte. Hori izan da hautsak, oraingoak eta aspaldikoak, erabat harrotu dituen haizea. Polemikak adar asko ditu: kutsadura handitzea, prozedura administratiboetan irregulartasun salaketak, erakunde publikoen jarrerarekin haserrea... Ez da giro Muskizen.

Zornotzatik Muskizera

Nimby. Ipar Amerikako soziologoek akronimo hau asmatu zuten –“Not in my back yard/Ez nire atzeko baratzean”– ingurumenaren eta osasunaren aldeko tokiko protestei prestigioa kentzeko eta egoismoaren leloarekin nahasteko. Antza, gure zibilizazio industrialaren instalakuntza...

Zer da: Petronor

Petróleos del Norte enpresaren akronimoa da Petronor. Petrolioaren industriako enpresa da eta Bizkaiko Muskizen dauka egoitza soziala. Instalazio nagusiak ere herri horretan dauzka, Kantabriako mugan, La Arena hondartza ezagunaren ondoan. Petronor 1968an legeztatu zen enpresa gisa. Kapital...

«PRESTIGE» BAT PORTURATZEN DA EGUNERO EUSKAL HERRIAN

Bi hilabete dira "Prestige" petrolio ontziak, itsasoan hautsi eta hondoratu ostean, Galizian eta Kantauriko itsasertzean ezagutu hondamen ekologiko eta ekonomiko handiena ekarri zuela. Gertaeraz geroztik, handia eta etengabea da itsas garraioari buruzko kezka, eta Euskal Herrian ere, inon...

PROIEKTU ENERGETIKO ERRALDOIEK BIZKAIKO KOSTALDEA HARTUKO DUTE

Bizkaiko Badiaren ziklo konbinatuko gas bidezko zentral elektrikoa eta birgasifikazio planta eraikitzeko lanak laster has daitezke Zierbenan. 77.000 milioi pezetako (3.080 milioi libera) kostua izango dute eta 2003. urtearen amaierako prest egon behar du. Halaber, luze gabe hartuko da Petronorrek IGCC proiektuaren barruan eraiki behar duen zentral termikoaren obrei ekiteari buruzko erabakia ere. Honek 161.000 milioi pezetako (6.440 milioi libera) kostua izango du, eta 2004. urterako amaitu beharrekoa da. Proiektu horiek herri mobilizazioak eragin dituzte jada, eta datozen aste eta hilabeteetan areagotu egingo dira.
Multimedia

2011-03-16  |  Petronor

Petronor beste 30 urtez

Muskizko(Bizkaia) paduran kokatuta dagoen Petronor findegiak beste 30 urtez lanean jarraituko duela zabaldu berri denean "Cokearen Aurkako Koordinakundea" talde ekologistarekin hitz egin dugu erabaki horren nondik norakoak jakiteko.

2009-12-22  |  Petronor

Petronor vs herritarrak

Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun “deserosoa” alboan edukitzera, enpresak URF edo koke planta egiteko asmoa agertu zuen arte. Hori izan da hautsak, oraingoak eta aspaldikoak, erabat harrotu dituen haizea. Polemikak adar asko...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys