Patxi Lopez laugarren aldiz hautatu dute PSE-EEko idazkari orokor, alderdiaren zazpigarren kongresuan. Politika eta antolakuntza ponentziek babes zabala jaso dute, eta erabakitzeko eskubidea babesten zuen emendakina ez da onartu.
PATXI LOPEZEN Gobernuarenak egin du. Akabo. Listo. Hauteskundeak noiz, hori da orain Eusko Jaurlaritzak pentsatu beharko duena eta, edozein kasutan, urtea amaitu aurretik izatea litzateke logikoena. Gobernu hau koordenada zehatz batzuetan sortu zen: ezker abertzalearen ilegalizazioa, ETA...
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea Madrilgo Moncloa jauregian bildu ziren atzo goizean Euskal Herriaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Basagoitik azaldu zuenez, ETArekin amaitzeko Patxi Lopez eta Iñigo Urkulluren "konplizitatea" bilatuko duela jakinarazi zion Rajoyri. Hala ere, presoen gerturatzea PPren lehentasunen artean ez dagoela adierazi du eta ETAri "desegiteko" eskatu dio.
Patxi Lopez lehendakariak “diktadore” jarrera erakutsi du sektore publikoan nabarmendu diren lan gatazken aurrean. Murrizketa antisozialak eginez, borrokan jarri dituzte sindikatuak, eta batez ere, sektore publikoko langileak. Osakidetzan, Hezkuntzan eta Bilboko Metroan jadanik hasi...
HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den...
Portugalete (Bizkaia), 1959. PSE-EEko idazkari nagusia. Ibarretxe auzian auzipetua dago. Lasai agertu zaigu halere: “Epaiketa ezerezean geratuko da”. Halaber, Ibarretxek herri galdeketa hobetsi eta Gernikako Estatutuaren heriotza iragarri badu ere, lehendakariari Euskadi errealaz berba egitea ahaztu zaiola esan digu: “Euskal politika jira-bira dabilen noria balitz bezala agertu arren, politikagintzak arazoak konpontzen ditu. Niretzat politika batez ere konpromisoa da”.