Zortzi milioi euroko gastua egin ez den azpiegituran

Praktikan kasik bertan behera geratu da Pasaiako portua handitzeko proiektua, baina zortzi milioi euro gastatu dituzte jada, ikerketa eta elkarte publikoei emandako dirua medio.

Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan

Pasaiako portuko agintaritzak 137.000 euro inbertitu zituen txatarraren hautsa harrapatzeko balio duen “kutsaduraren kontrako sistema sofistikatuan”. Ez du negua iraun. Ezarritako bi sareetako bat jadanik ez dago (ikus. argazkia), eta bestea baxuegia da inguruko etxeak babesteko.

Pasaiako kanpo portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduak

Jaizkibelgo super portuaren egitasmoari 600 alegazio jarri dizkiote Lapurdiko udal, enpresa eta talde ekologistek. Horiek guztiak aztertu ondoren, super portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Marie Thérèrese Arrieta komisarioak. El País egunkariak eman du irizpenaren berri.

Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak

Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du Argiak Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan.

Ana Oregi, Ingurumen sailburua: “Ez da momentua proiektu faraonikoak egiteko”

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu berriak lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian. Oregik jakinarazi duenez, aurki Espainiako Sustapen ministerioarekin bilera izango dute eta mahai gainean bi atal nagusi jarriko dituzte: batetik AHTa, eta bestetik aireportuen gaia.

Gestio planik gabe, zer babes?

Natura 2000 sarearen barruan, Jaizkibelgo labarrek babestuak izateko behar duten gestio plana geldirik dago, Eusko Jaurlaritzak ez dio datarik jarri bere onarpenari.

Murrizketen eta azpiegitura handien kontra

Joan den astean Hego Euskal Herrian hainbat mobilizazio izan ziren, Donostian eta Bilbon (azken hau bertan behera geratu zen eguraldiagatik) , kapitalismoak bere gobernuen bidez inposaturiko murrizketa sozialen kontra eta azpiegitura handien kontra. Sindikatuek, gizarte taldeek eta alderdi...

Itsasoari bakea emateko garaia

Gure kostaldea Atlantikoko itsasertzeko eremurik oparoena dela diote zientzialariek; bioaniztasunik aberatsena duena, eta halaber, mehatxatuena dela. Gure uretan gordetzen den bizitza ezagutarazteko eta legez hartu beharreko neurriak hartzera bultzatzeko, gure itsasaldeari batasun biologiko-geologiko-juridikoa aitortuko liokeen figura osatzea proposatu dute Oceana nazioarteko erakundeak eta hemengo biologoek.

"Pasaiako kanpo kaiaren proiekturik ez da existitzen"

Leire Betetak kanpo aholkulari gisa dihardu orain Lezon. Pasaiako kanpo kaiaz galdezka joan gatzaizkio eta politikariei entzun ez dizkiegun argibideak eman dizkigu.

Badiaren azkeneko aukera

Laster hasiko dira Pasaiako badia biziberritzeko lanak. Auzo elkarteetako ordezkarien ustez obra horiek ez dute ipar-garbirik ekarriko. Posible ikusten dute portuak baldintzatuko ez duen Pasaia berri bat, eta horretarako hitza eskatu diete agintariei. Horixe eman diegu guk.

Pasaia eta Bilboko portuak, ororentzat interesgarri

Espainiako Estatuko hainbat portu interes orokorreko izendatuta dauzka Madrilgo administrazioak, eta baita haien eskumena ondo atxikia ere. Euskal Herriari dagokionez, bi dira zerrenda horretan: Pasaia eta Bilbo. Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan agertu duenez, biak ere gustura hartuko...

Mutrikun ez ezik, Pasaian ere ekologistak aurka

Dagoeneko mintzatu gara Mutrikun kanpo-dikearen eraikuntzak sortutako haserreaz. Bada, gipuzkoar kostaldeko beste aldean ere ika-mika askotxo eragin dute erakunde publikoen asmoek. Pasaiako portu berriaz ari gara, noski. Jaizkibel Bizirik taldeko Javi Delsak dioskunez, portuak sekulako kaltea...
Multimedia

2013-02-13  |  Pasaiako portua

Azpiegitura handiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys