PuntuEus

Telefono arabiarra

2007-06-16

Amets Arzallus

Bala galdu batek beti aurkitzen du bere bidea. Beti aurkitzen du norbait, bidean, bala galdu batek. Norbait galdu zen bala baten bidean. Beit Jallan aurkitu dugu. Ez du hitzik egiten, begi keinuren bat tartean behin. Taxi gidaria zen Nabulusen, eta orain, aulki gurpildunean dabil besteek gidatuta. Yassir du izena, eta apenas nik baino urte bete gehiago duen. Soldadu israeldar baten tiroak harrapatu zuen, orain urte bete, kasualitatez, buruan.

Nabulus

2007-05-06

null

Nabulus izena sugeari kendutako hortzetik omen dator ; sionistek "terrorismoaren sehaska" esaten diote, eta gauero etortzen dira sugeari letagin berriak erauztera. Orain hurrena bederatzi garbitu zituzten. Bart gauean ere sartu dira, hamabiak jo dutenean, eta gure begien aurretik pasatzen ikusi ditugu, harro, sei karro, anbulantziaren egoitza azpitik. Auzo oso bat esnatu dute tiroka. Danbada handi batzuk entzuten ziren hasieran, eta tartean-tartean haizeari ere pultsu egin ezin zioten tirotxo batzuk. Ez dago esan beharrik zein aldetatik zetorren bakoitza. "Baina zertara sartzen dira gauero Nabulusera?" galdetzen badu norbaitek, euskarak egoki asko erantzungo dio: miaka ibiltzen dira, ba ote dabilen inor.
Multimedia

Palestinako bertsolariak

Baziren trobadoreak, eta badira dezimistak, edo payadoreak, edo glosadoreak, edo nik ez dakit nola deitutako inprobisatzaileak, bakoitza bere munduan, baina gure munduan denak. Bertsolariak Euskal Herrian. Eta poeta herrikoiak Palestinan. Hona hemen lagin txiki bat.

Lau sortzaile gatazka baten erdian

Lapitza eta zintzela hitz eta pitz dabiltza Palestinan ere. Baina erantzunak baino galderak luzatzen dituzte: zergatik? noiz arte? norantz? Buruhauste horien bueltan hasten dira, eta husten... eta hausten dituzte. Baina badira orandik palestinarrak lapitzari eta zintzelari eusten diotenak,...

Bassam Salhi, kultura ministro ohia

Palestinar esaera batek dio ez dagoela gauza tristeagorik ilunpean dantza egitea baino. Ez baitzaitu inork ikusten. Eta Palestinako artistak ilunpeko dantzariak dira, Palestinako kultura bera ari da dantzan ilunetan, Palestina entzuten duenari tiro hotsak sartzen baitzaizkio belarritik. Gatazka....

Fadwa Barghoutik “bai” esan zion Marwani

Berak garbi azaldu zizkidan gauzak elkarrekin hasi aurretik: “okupazioa bukatzen denean senar on bat izango naiz, aita on bat, eta familiari kasu egingo diot. Baina okupazioa bukatzen ez den arte borrokan segituko dut, eta horrek esan nahi du agian hil egingo nautela, agian preso hartu,...

Abla Saadaten ametsa

Gauean afari goxoa ere eskaini ziguten Saadatarrek, eta mahai bueltan galdetu nion Ablari ea zein ote den bere ametsa: “familia osoa berriz etxean elkartuta ikustea”, espero du. Nik erantzun hura espero nuen, Ahmad senarra preso baitu, FPLPko burua, eta Israelgo Turismo ministroa hil...

Nor da William?

Kaliforniarra sortzez, judu baten semea, eta Nabulusen. Aho batez esango genuke denek, kolonoa. Oker gaude. Boluntarioa da, medikuntza ikaslea, eta Nabuluseko ilargi gorriko anbulantzian pasatzen ditu gaua eta eguna soldaduek zauritutako palestinarrak erreskatatzen, maiz. Eta Check Point batean...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys