Modan jarri da (emakumeen eta gizonen artean) sexu organoen inguruko ilea kentzea. Emily Gibson familia mediku estatubatuarrak horrekin bukatzeko ordua dela esan du.
Mamografiak egiteko makinari bularra eskaini aurretik emakume orok leitu beharreko ikerlan baten berri.
Paris XIII unibertsitatean, Bobignyn, maiatzaren 3 eta 4an burutu da Sur- et sous-médicalisation, surdiagnostics, surtraitements biltzar txit interesgarria. Martxoan ARGIAn plazaratutako Mamografiek ona dute asmoa, baina emaitza nolakoa? kronikak dakarrena present egon zen eztabaida...
Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.
Haurtzarotik Gaztarora… biltzarra antolatu du Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak maiatzaren 10 eta 11rako Iruñean. Bi egunetan hitzaldiak, ahozko komunikazioak eta tailerrak izango dira. Gai ugari jorratuko dituzte. Haurtzaroko osasuna eta etorkizunerako baldintza osasungarriak nola landu aztertuko dute; tratu txarrak eta egutegi kirurgikoa ere jorratuko dituzte.
Hilabete baten buruan Spangheroko 240 langileak kaleratzen hasiko da Amikuzeko Lur Berri kooperatiba. Enpresak galera handiak ditu zaldiki eta ardikiaren eskandaluagatik eta sozietatea likidatzeko asmotan dago.
Autismoaren arloan urtero egiten den kongresurik prestigiotsuena aurten AEBetatik kanpo egingo da bigarren aldiz. Donostian izango da, maiatzean, eta ez halabeharrez: autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan psikoanalisiak (izan) duen protagonismoaren erruz.
Denok duzue entzun argia dela existitzen den gauzarik azkarrena. Ez nahasi, hori esan zuena ez zen hedabide honetaz ari. Horren lekuko ondoren datorrena. Asterixen herrixkako arrain-saltzailea nola, duela bi asteko albistea iruzkintzera natorkizue freskoa bailitzan.
Egizu Bizitza Osasuntsua esperientzia pilotuak bi urte egin ditu Osakidetzako lau zentrotan. Prebentzioa funtsezkoa da osasunean, bizimodu ohiturak aldatuz heriotzen %50 saihestu ditzakegu, baina nola lortu herritarrok ohitura osasungarriak hartzea? Ekimenaz arduratzen den Bizkaiko Lehen Mailako Arreta Guneko Ikerketa buru Gontzal Grandesi luzatu diogu galdera.
Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik.
Atzo, Eusko Legebiltzarraren gehiengoak onartu zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Onkologikoa Osasun Sistema Publikoan txertatzeko. EH Bilduko Rebeka Uberak aurkeztu zuen mozioa eta haren arabera, “Kutxa Fundazioarekin hitz egiten hasi behar da eta pausoak eta datak zehaztu behar dira”.
Bayerrek patentea zuen minbiziaren aurkako sendagai baten ekoizpena baimendu du Indiako Jabetza Intelektualaren Apelazio Batzordeak. Multinazional alemaniarrak aurkeztutako helegitea arbuiatu dute Periodismo Humano atarian irakur daitekeenez, eta hemendik aurrera, botikak prezio eskuragarriagoa edukiko du.
Hamarnaka lagun bildu ziren atzo Tolosan eta Iruñean, Espainiako Gobernua pixkanaka pribatizatzen ari den osasun publikoa eskubide unibertsala dela aldarrikatzeko. Espainiako Estatuko hainbat hiritara ere zabaldu da marea zuriaren indarra dagoeneko.
Zaldi haragiaren iskanbilak amaierarik ez du oraingoz. Atzo zaldi haragia aurkitu zuten behiarena beharrean Alemaniako Real kateko supermerkatuetako lasagnetan, nazioarteko hedabideek k argitaratu zuenez. Erresuma Batuan lehertu zen arazo honek dagoeneko Euskal Herria, Frantzia eta Suedia ere ukitu ditu, besteren artean. Europar Batasunak saldutako haragiaren DNA azterketa kanpaina bat bultzatu nahi du estatu-kide guztietan, Bruselan erabaki dutenez.
Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta profesionalen lan baldintzak okertzen zituela adierazi dute alderdiok.
EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.
Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean.
Kontuak koadratzeko Osasuna eta Hezkuntza ere kaltetuta aterako dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori ondoriozta daiteke Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun Sailburuak joan den ostiralean Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean egindako adierazpenetatik.
Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzte neurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu den Xavier Melgarejori Eldiario.es egunkarian egin dioten elkarrizketatik aterata.
EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egitea erabakiko du aurten, joan den astean esan genuenez. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat da airean esekita dauden PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik.
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute?
Leire Aperribai psikologian doktoreak hilekoaren aurreko sintoma fisiko eta psikologikoak detektatzeko tresna bat garatu du. "Emakume batzuek hilekoaren aurreko egun eta astean hainbat asaldura pairatzen dituzte, eta horiek antzemateko screenning edo kriba-tresna bat egin dugu; profesionalek erabiltzeko galdera sorta bat da", azaldu du Goienak plazaratutako elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du botiken berrordainketa aplikatzea beste aukerarik ez duela ematen legeak. Data zehatzik eman ez duen arren, Erkorekak esan du urtea amaitu aurretik martxan jartzea espero dutela.
Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzte neurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu den Xavier Melgarejori Eldiario.es-en egin dioten elkarrizketatik aterata:
Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu zuen joan den ekainean, Espainiako Gobernuak Osasun arloan hartutako hainbat neurriri kontra eginez. Hala, herritarrek botikak berriz ordaintzeko aginduari eta paperik ez duten etorkinak artatzeko debekuari uko egin zion Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen auzia eta atzo eman zuten epaiaren berri: paperik gabekoak artatu ahalko dira, baina berrordainketari ezingo zaio uko egin EAEn.
EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.
“Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste” ikerlana plazaratu du Environment International zientzia aldizkariaren azken zenbakiak. Azterketa egin duten Javier García-Pérez, Pablo Fernández-Navarro, Adela Castelló, María Felicitas López-Cima, Rebeca Ramis, Elena Boldo eta Gonzalo López-Abente dira Carlos III unibertsitatean Centro Nacional de Epidemiologíako eta CIBER Epidemiología y Salud Pública erakundeetako kideak.
Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: “Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren gaiez. Jose Maria Aznarrek adibidez, aginte osoan ez zuen ‘hiesa’ hitza erabili. Juan Jose Ibarretxe ordea, oso irekia zen gai honetan, eta guretzat oso garrantzitsua da hitza bera esatea, gaia azaleratzea”.
Krisiaren aterpean, murrizketen politika larriki ari da kaltetzen Ongizate Gizartearen oinarri diren zerbitzu publiko eta unibertsalak. Pribatizazioaren eta baliabideak urritzearen beldur, herritarrentzako osasun zerbitzu indibidual eta kolektibo hobea aldarrikatu du Osalde Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteak.
Osakidetzaren izen ona lehenagotik zetorren eta azkeneko legealdian neurri sendoak hartu ditu mantentze aldera, Madrilen presioa hein handi batean ekidinez: finantziazioa mantenduz, botika generikoen arloan gastua gutxituz, berrordainketari muzin eginez.
– Irabazlea EAJ da. Irizpide...