Frankismo garaiko krimenak epaitzeko auzia ireki zuten Argentinan, eta egunotan biktimek euren lekukotasuna egin behar zuten bideokonferentzia bidez Argentinako kontsulatuan. Espainiako Atzerri Ministerioak egin duen presioaren ondorioz, deklarazioak bertan behera geratu dira momentuz.
Frankismoaren biktimek hitz egingo dute gaur diktaduraren krimenen kontra egiten den lehen auzian, Argentinan. Maria Servinik epaituko duen auzia 2010ean ireki zen, justizia unibertsala argudiatuz, Espainian antzeko prozesurik ez baita inoiz eman.
Begoña Urroz DRILek hil zuela dioten dokumentu polizialak desklasifikatu ondoren argi geratu da José Ángel Pardines Guardia Zibileko agentea izan zela ETAk hildako lehenbiziko pertsona. Baina ETA sortu zenetik Espainiako Estatuarekin izan duen gatazkan hildako aurreneko pertsona ez zen bera izan. Javier Batarrita enpresarioa lehenago hil zuen poliziak ETAko kidea zelakoan.
1960an Begoña Urroz haurra hil zuen Donostiako Amarako tren geltokian jarritako lehergailua Askatasunerako Iberiar Direktorio Iraultzailearen (DRIL) ardura izan zela diote garaiko polizia txostenek. Xavier Montanya kazetari kataluniarrak Berrian eta Vilaweben plazaratu dituen dokumentu horiek bertan behera uzten dute azken urteetan zabaldu den teoria, alegia, atentatua ETAri egoztea.
1937an euskal armada faxisten eskuetan erori zenean, lehen elkartasun sare ezkutua sortu zuten Bittori Etxeberria baztandarrak eta beste hainbat emakumek. Eusko Jaurlaritzari igorritako informazioa oso baliotsua izan zen preso zeudenei laguntzeko. Erakunde horrek amaiera tristea izan zuen baina; kideak atxilotu eta haietako bat, Luis Alava, fusilatu egin zuten egunsentiarekin batera duela 70 urte. Geroztik, Alava Sarea izena du.
Zigoitiko Etxaguen herrixkan hamabi lagunen gorpuak lurpetik azaleratu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Zantzu guztien arabera, Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak izan daitezke, 1936ko gerra zibilean borrokaldi ugaritan parte hartu zuen taldea.
Amparo Lasheras Gainzarain (Gasteiz, 1947). Gizarte laguntzaile ikasketak egin zituen gaztetan, eta kazetaritzakoak geroago, 80ko hamarkadaren hasieran, ordurako alaba biren ama zelarik. Tartean, militantzia izan zen, eta 1976ko martxoak 3ko sarraskia Gasteizen. Amparo Lasherasen baitan...
Militante zen oinarrikoa. Plazara irteteko deia jo zutenean, plazara irten zen, egin behar dena egin behar den garaian egiten baitu militanteak.
Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira.
1936ko gerran hil zituzten 11 lagunen gorpuak gordetzen dituen hobi komuna aurkitu dute Arabako Zigoitia herrian, Aranzadi elkarteak asteazkenean aditzera eman duenez. Orain arte Araban aurkitu den hobi komunik handiena da. “Aurkituak ez izateko moduan zeuden jarriak, ezkutatuak bezala” esan du elkarteko arduradun Francisco Etxebarria medikuak.
Belaunaldi borrokalari eta gogor baten azken ordezkariak dira. 95 urtetik gora dute. 1936ko Gerra Zibileko gudari eta milizianoak dira. Hitzaldiak, omenaldiak, egunkarietara gutunak… Bizitzaren azken txanpan, euren ideien eta askatasunaren alde zutik diraute oraindik: Felix Padin anarkistak, Jose Moreno nazionalistak eta Marcelo Usabiaga komunistak hitzak tirokatzen jarraitzen dute memoriaren lubakietatik.
Martxoaren 3an 37 urte bete ziren Gasteizko San Frantzisko Asiskoren elizaren barruan grebalariak egiten ari ziren bileran poliziak sarraskia burutu zuenetik; hainbat zauritu eta bost hildako izan ziren. Haien izenak: Romualdo Barroso, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar,...
1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten testuinguruan, langile talde handi bat Gasteizko Zaramaga auzoko elizan bildu zen. Asanblada hori indarrez zapaldu zuen poliziak: bost langile hil zituzten tirokatuta, eta ehundaka zauritu. Pasa den igandean, urtero legez, gertatutakoak oroitu zituzten herritarrek. Aldi berean, hainbat gazte eliza horretara sartu eta bertan astebete emateko asmoa zutela iragarri zuten. "Langileek duela 37 urte hasi zuten borroka aurrera doala erakutsi nahi dugu", azaldu digute gazte horiek.
Luis Irondo artista gernikarrak 1937ko bonbardaketaren oroitzapen gordinenak ditu bilduta hamasei orrialdeko testu argitaragabean. Pasarte esanguratsuenak ekarri ditugu hona.
Historia liburu batek agerian utzi du Espainia erabat nazifikatu zela 1936ko gerraostean. Egileak dio horrek arrasto ideologikoa utzi zuela frankismoan, baita Hitler erori ondoren ere.
Donostiako Udalak, Ondarretako presoak oroitzeko monolito bat jarri du. Frankismo garaian fusilatu eta abusatutako pertsonen omenez jarri dute. Juan Karlos Izagirre alkatearen esanetan monolitoa kartzela horretan egon ziren “gizon, emakume eta umeei aitortu behar zaienaren zati txiki bat besterik ez da”.
Datorren asteartean (hilak 18) aurkeztuko du Intxorta 1937 kultur elkarteak Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa izeneko dokumentala, Arrasateko Amaia antzokian, 19:00etan euskaraz eta 20:30ean gaztelaniaz. Trailerra ikusgai dago jada:
Bizkaiko familia ezagun eta garrantzitsu batzuek eta zenbait euskal erakundek –bereziki, Nafarroakoek– aktiboki finantzatu zuten errepublikaren aurkako altxamendu frankista. Jose Angel Sanchez Asiain bankari ohiak erakutsi du hori La financiación de la guerra civil española izeneko lanean.
Ondarretako hondartzan zegoen kartzelaren erakusketa antolatu dute Donostiako Aieteko Jauregian Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. 1890-1948 urte bitartean kartzelan preso egon zirenen memoria errekuperatu nahi dutela eta horretarako testigantzak, momentuak eta bizipenak erakutsiko dituztela aurreratu dute. Oraindik data finkatuta ez badute ere, urriaren hasieran izango dela baieztatu du Aranzadik.
Berlingoa euskal etxe berezia da. Ez zuten euskaldunek sortu, eta etxerik, egoitzarik ere ez du. Etxea baino gehiago, zubia da, Euskal Herria eta Alemaniaren arteko zubia. Elkartearen pizkailua Gernikako bonbardaketaren oroimena izan zen, eta 75. urteurren honetan ere Gernikak hormarik gabeko etxe bat du Berlinen.
Zarautzen (Gipuzkoa) Jon Paredes Manot Txikiren hilobiaren aurrean egindako ekitaldiarekin eman zioten hasiera laugarren Oroimenaren Egunari. Biktima guztiak, borrokalari gutziak lemapean, lore eskaintza egin zuten gerra zibilean fusilatutako Txikiren hilobiaren parean.
Aste honetan, martxoaren 3an, Gasteizko San Frantzisko parrokian langile grebalariak asanblada bat egiten ari zirela polizia espainiarrak eragindako masakrearen 36. urteurrena da. Poliziaren esku-hartze basatiak bost langileren heriotza eragin zuen eta beste asko zauritu zituen. Gertaera haiez...
Fraga frankista hil da eta, besteak beste, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoaren erantzuleak aurkitu gabe daude oraindik. Gasteizen egin zen greba orokorrean bost langile hil zituzten eta hainbat zauritu; horien arduradunak aurkitzearen kapitulua ez da itxi, eta ez luke itxi behar....
Bilboko Zinebi jaialdian aurkeztu zuen atzo Egoitz Rodriguez galdakoztarrak Zerutik sua dator! dokumentala. 1936ko gerran Bizkaiak sufritutako bonbardaketen inguruan mintzo den filma hiru ataletan banaturik dago.
Bonba hotsak eta kartzelako miseriak oraindik oso presente dituzte azken gudari eta milizianoek. Gerra zibilean, gerraostean, espetxean, erbestean, langile batailoietan, armada frankistan eta soldaduskan izandako bizipenak islatzen ditu Maizales bajo la lluvia (Alberdania, 2011) liburuak. Lehen lerrotik.
Bonba hotsak eta kartzelako miseriak oraindik oso presente dituzte azken gudari eta milizianoek. Gerra zibilean, gerraostean, espetxean, erbestean, langile batailoietan, armada frankistan eta soldaduskan izandako bizipenak islatzen ditu Maizales bajo la lluvia (Alberdania, 2011) liburuak. Lehen lerrotik.
Datorren hilean beteko dira 75 urte frankistek Jose Ariztimuño 'Aitzol' euskal apaiz, idazle eta kazetaria fusilatu zutenetik. Urteurrenaren harira, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Kanboko (Lapurdi) mediatekak hitzaldi berezia antolatu dute gaur arratsalderako. Anjel Lertxundi idazlea bertan izango da, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez, aukera ezin hobea izango da 'Aitzol' eta garai hartako beste idazleak (Lauaxeta, Lizardi, Labaien edota Orixe) hobeto ezagutzeko. Hitzaldia euskaraz izango da, baina frantsesezko bat bateko itzulpena ere eskainiko dute.
Ahotsak.com webguneak bildutako testigantzak ditu abiapuntu Amantalen ahotsa ikuskizunak. 1936gerra eta gerra ostea bizi izan zuten emakumeek kontatutakoak ditu ardatz musika, bertsoak, dantza eta antzerkia uztartuko dituen obra horrek. Besteak beste, Amaia Zubiria abeslariak, Oinkari dantza...
XX. eta XXI. mendeen artean kokatuta bizi da Emilio Majuelo (Tutera, 1953). XX. mendea da bere lan iturria, eta XXI. mendeko erronkak ditu kezka nagusi. Zaragozako Unibertsitatean historia ikasketak amaitu eta berehala ikertzen hasi zenean, Nafarroako mugimendu sozialei begiratu zien, eta arlo horretan murgilduta ibili da bere bizitza osoan, baina Euskal Herria ez du behin ere begi bistatik galdu. Nekazarien, langileen, politikarien bizitzak jorratu ditu, nekaezin, eta hainbat tesi zuzendu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Geronimo de Uztariz Historia Institutua sortu eta zuzendu zuen, eta hamaika artikulu eta liburu idatzi ditu hainbat argitalpen zientifikotan.
Txalaparta argitaletxean historia sail bat zuzentzen du, eta, egun, Berria argitaratzen duen Euskarazko Komunikazio Taldearen (EKT) administrazio kontseiluko kidea da. Historiaz galdetuta, ez du zalantzarik: oraina ikertu eta hobeto konpreniaraz dezake, eta etengabe berraztertu beharra dago, garaiaren garaiko begiekin. Horregatik, ez ditu onartzen begirada finkatuak edo atzerakoiak. Esaterako, Nafarroa beti eskuindarra eta katolikoa izan dela diotenarena, edo Francisco Francoren erregimenaren gogorkeria zalantzan jartzen dutenena.
1936ko kolpe militarraren 75. urteurrena zela-eta, NaBaik eta Aralarrek altxamendua gaitzesteko proposamenak egin zituzten Iruñea eta Gasteizko legebiltzarretan. Barcina eta Lópezen exekutibez gain, Zapaterori ere eskaera bera luzatu zioten. Beren hitzetan, "oraindik zain dituen frankismoaren biktimak aitortu eta erreparatu behar ditu Estatuak".