PuntuEus

OcTélé: Okzitaniera hutsezko lehendabiziko telebista

2013-12-10

ARGIA

Abenduaren 20an emitituko du estraineko saioa Octelé okzitaniera hutsezko web telebistak, 20:00etan. Egunero lau orduko programazioa eskainiko du, Bretainiako Brezhoweb telebista eredutzat hartuta.

Okzitanian Bastir! mugimendua prestatzen ari dira hizkuntza eta ekonomia soziala ardatz

2013-09-20

Lander Arbelaitz

Okzitaneraren erabilera eta ekonomia soziala izango ditu ardatz Okzitanian sortzen ari diren Bastir! mugimenduak. Okzitanista guztiak batzeko balio dezakeela pentsatzen dute, eta aurrez ibilbide bat egina duen Partit Occità-k ere babestu du.

Frantziako Estatuko lehen ezkontza homosexuala gaur egingo da

2013-05-29

Martin Vicioso

Gaur egingo da Frantziako Estatuko sexu bereko bikote baten lehen ezkontza Montpellierren. Vincent Autinen eta Bruno Boileauren arteko lotura Okzitaniako hiriko udaletxeko ohorezko aretoan egingo dute, eta mugimendu sozialetako eta politikoetako ordezkaritza handia izango da bertan.

Tolosan gotorturik zegoen Mohammed Merah hil du poliziak

2012-03-22

11:50 Frantziako gobernuak Mohammed Merah hilda dagoela baieztatu du. 11:45 AFPren arabera hiru polizia "larri" zauritu ditu susmagarriak. 11:35 AFP agentziak dioenez susmagarria hilda dago. 11:30 AFP albiste agentziaren arabera tiro-sorta luzeak eta leherketak entzuten ari dira.

Kazeta.info-ri eta 'La Setmana' aldizkari okzitaniarraren proiektu digitalari diru-laguntza publikoa ukatu diete

2012-02-09

La Setmana astekari okzitandarrak salatu duenez, CPPAP (Commission Paritaire de la Presse et des Agences de Presse) batzordeak ukatu egin dio bere proiektu digitala garatzeko diru-laguntza. "Okzitanieraz soilik jarduten dugulako ez dugu laguntzarik jasoko", azaldu du agiri baten bidez. Egoera bertsuan da Kazeta.info webgunea.

Montpellierreko eztiak

Irailaren 15etik 20ra, Okzitaniako Montpellierren ospatu da Apimondiaren 41. biltzarra. Aurtengoaren eslogana izan da L’abeille, sentinelle de l’environnement, Erlea ingurumenaren zaindari, alegia. Gu bi egunez ibili gara Montpellierreko Le Corum zentroan, ostiral eta larunbatez, eta –aurreko edizioak ez ditugula ezagutu aitortuta– bikaina iruditu zaigu. Erlezale berri batzuentzako, dotorea.

'Herri mintzairen idazleak' jardunaldiak egingo dira Bardozen

2008-01-09

Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta, Herri mintzairen idazleak jardunaldiak egingo dituzte urtarrilaren 18tik 20ra bitartean Bardozen (Lapurdi). Frantziako Estatuko hizkuntza gutxituetako 25 idazlek –euskaldunek, korsikarrek, alsaziarrek, okzitaniarrek...– parte hartuko dute hitzaldi,...

Sarkozyk dio Europak kultur aniztasuna defendatu behar duela

Davyth Hicks-ek www.eurolang.net webgunean azaldu duenez, duela gutxi Nicolas Sarkozyk Europako Parlamentuan hitz egin du hilero bezala. Europarrek munduaren globalizazio eta komertzializazioarengatik bizi duten krisia izan du hizpide. Gogoeta hauxe egin du Davyth Hicksek: “Bretainako,...

Elebitasuna sustatzeko elkarlanean

2007-05-06

Jon Gonzalo

Hilaren 13an Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia ospatzen dela-eta, Iparraldeko hiru hezkuntza sareen lanari erreparatu nahi izan diogu. Izan ere, Seaskak, Frantziako ikastetxe publiko nazionalek eta ikastetxe pribatu kristauek euskararen inguruko lehen ekimen bateratua aurkeztu zuten martxoaren amaieran. Euskararen Erakunde Publikoarekin batera, hitzaldia antolatu zuten hezkuntza elebidunaren ekarpenei buruz. Elkarlan honen berri jasotzeko hiru hezkuntza sareetako ordezkariekin hitz egin dugu. Ipar Euskal Herrian Seaskako ikastolek bermatzen dute euskarazko hezkuntza, baina ikastetxe publikoetan eta ikastetxe pribatu kristauetan ere ele bitan (euskaraz eta frantsesez) ikas daiteke. Eredu elebidunetan izena ematen duen ikasleen kopuruak gora egin du azken urteotan (%29 dira). Gorakada hori, ordea, ez da euskararen etorkizuna bermatzeko nahikoa. Bestelako ekimenak behar dira eta euskararen alorrean, orain dela lauzpabost urte hasi ziren elkarlanean Ipar Euskal Herriko hiru hezkuntza sareak. Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko eskoletan euskaraz idazteko ohitura bultzatzeko ekimena jarri zuen abian, eta hiru sareetako ikasleek hartu zuten parte.

Lau herrialdetako kantu eta dantzen liburua osatu du Trikitixa Elkarteak

2006-03-22

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Pirinioak liburua aurkeztuko du datorren ostiralean (24), Donostiako Udal Liburutegian. Aragoiko, Okzitaniako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko kantu eta dantza adierazgarrienak bildu dituzte lan horretan. Abesti bakoitzak aurkezpen txiki bat ere badu sei...

10.000 okzitaniarren aldarrikapena Carcassonan (Bero-beroan)

Joan den larunbatean 10.000 pertsona bildu zen Carcasonnan Okzitaniako kulturaren alde. Manifestazioak, gutxitan bezala, oihartzuna lortu du Frantziako zenbait komunikabidetan eta David Grosclaude Okzitaniar Ikasketen Institutuaren lehendakariak manifestazioaren bukaeran adierazi zuenez,...

Okzitaniako Tolosako eta Euskadiko Filmategiak akordioa sinatu dute

2003-01-03

Okzitaniako Tolosako Filmategiak eta Euskadiko Filmategiak akordioa sinatu dute, materiala elkartrukatu eta ekintza bateratuak antolatzeko xedez. Horrela, "Zinemaren hastapenak Iparraldean" liburua kaleratuko dute bi filmategien artean. Euskadiko Filmategian berriz, Tolosako fondoak erakutsiko...

Okzitaniako Tolosako Cinemas d'Amerique Latine Topaketek eta Donostiako (...)

2002-03-11

- Okzitaniako Tolosako Cinemas d'Amerique Latine Topaketek eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak ituna sinatu dute, postprodukzioan dauden Latinoamerikako film luzeen proiektuen jarraipena egiteko. ("Deia", "El Mundo") Ituna sinatu dute Donostiako Zinemaldiak eta...

Okzitaniako 100% Collegues taldearen bilduma izan da Metak (...)

2002-03-08

- Okzitaniako 100% Collegues taldearen bilduma izan da Metak diskoetxearen Alter Metak azpizigiluaren lehen ekoizpena. Zigilu berri honekin atzerriko artisten lanak Euskal Herrian zabaldu nahi dituzte. Bestalde, gauza bitxiak kaleratuko dituen "Pil-Pil Sessions" sail berria jarriko du...

Okzitaniako hizkuntza eta kultura hobeto ezagutzeko "Topa-Oc" izeneko (...)

2001-09-28

- Okzitaniako hizkuntza eta kultura hobeto ezagutzeko "Topa-Oc" izeneko elkartrukeak antolatu ditu Izurako Haize Berri kultur etxeak, gaurtik (28) igandera (30) bitartean. ("Gara")

Lionel Bayol-Themines tolosarraren (Okzitania) azken proiektuko 40 argazki izango (...)

2001-08-21

- Lionel Bayol-Themines tolosarraren (Okzitania) azken proiektuko 40 argazki izango dira ikusgai gaurtik (16) irailaren 12a bitartean Donostiako La Roca galerian. Bayol-Theminesen argazki plastikoak La Rocan ikusgai "Euskaldunon Egunkaria"

IPAR-EKIALDEKO GURE BIZILAGUN EZEZAGUNAK

1999-07-04

Mikel Asurmendi

Kalandretak orain hogei urte sortu ziren, Pauen (Akitania/Biarno) zabaldu zen lehen eskola, eta berehala Besiers-en (Proventza) bigarrena. Kalandreta txori baten izena da: Hegatxabala; alondra/alouette. `Ikastun tipia' zentzuaz ulertzen da ere. Okzitanera oso kinka larrian dago. Iparraldeko...

OKZITANDAR ELEDUN KOPURUA BEHERA DOA

1999-07-04

Mikel Asurmendi

Sarrerako hitzak inorentzat asaldagarriak izatea nahi gabe, ezin dugu ezkutatu Okzitaniaren etorkizuna larria dela. Pauera eginiko bisitan halaxe antzeman dugu. Okzitanieraz mintzo dutenen datuon sinesgarritasuna beti da zalantzakorra, hizkuntz guttitu honi buruzko azterketa zehatz eta sakonik ez...

"Gardarem Lo Larzac"

1981-01-25

Txelis Alvarez

Larzakeko nekazariei elkarrizketa "Gardarem Lo Larzac" Larzak-Eko Nekazarien Eredua Ezin ukatzekoa dugu egungo belaunaldiek, gazteenek bereziki, Naturalezarkiko duten kezka larria. Mende honen haseratik, eta batez ere bigarren gerla handiaz geroztik, murgildurik gaudeneko sistema...

Volem Vivre Al Pais!!

Peire Pessamessari elkarrizketa. Idazlea, Buoux herriskako alkatea eta zinegile koordinadorako ordezkaria Peire Pessamessa Mintzo Volem Vivre Al Pais!! Ez da sarri izaten herri ttipi zapalduetako zinema nazionala ikusteko aukera, tresneria gutxiz eginak eta distribuitzeko posibilitate...

KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN

1974-08-04

Koldo Olazabal

Kultura murriztuen biltzarra Uztaritzen izango dela eta, IKAS batasuneko idazkaria den Manex Goyhenetxeri elkarrizketa. KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN Manex Goyhenetxe mintzo ZERUKO ARGIA honetan garai onez jakinarazi zenez, datorren astean A.I.D.L.C.M. delako elkartearen...

Okzitaniako Calandretak manifestaldia deitu du murgiltze ereduaren alde

Lege babesik gabe, denak dabiltza berdin, esan nahi baita Seaska, Calandreta, Diwan eta Bresola. Bertako hizkuntzan irakasteagatik oztopoak baino ez dizkiete jartzen. Okzitaniako Artixeko Calandreta ixteko mehatxupean dago, adibidez. Protesta bide anitz erabili dute orain arte eta martxoaren...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys