Ultraeskuinaren etxe okupak: Espainiako Estatuan ugaritzen ari den arriskua

Espainiako Estatuko alderdi ultraeskuindarren jarraitzaileek eraikinak okupatzeari ekin diote azken hilabeteetan. “Etxetik kaleratu dituzten espainiarrei aterpea eta laguntza emateko” xedea dute “zentro sozial” ultraeskuindarrek eta Italian dauden antzeko esperientzietan oinarritu dira.

Ertzaintzak Barakaldoko gaztetxea itxi izana salatuko dute egunotan

Barakaldoko Gazte Asanbladak deituta, gaztetxea itxi izana salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur Bide Onaren plazan, 19:00etan. Pasa den ekainaren 7an ireki zuten gaztetxea.

Madrilgo 'La Traba' zentro soziala hustu dute

Madrilgo La Traba zentro soziala hustu eta bota egin dute. Goizeko 9:00ak inguruan hasi dira hondeamakinak "lanean". Legazpi auzoko eraikina duela zazpi urte okupatu zuten.

Urruñako gazteek herriko plaza okupatuko dute gaztetxe eske abuztuaren 21etik 23ra

Gaztetxea  aldarrikatzeko herriko plaza okupatuko du Urruñako Gazte Asanbladak abuztuaren 21etik 23ra bitartean. Duela sei urte antolatzen hasi zirenetik eskatu dute biltzeko tokia. Okupazioaren hiru egunetan gaztetxea izango balute antolatuko lituzketen ekimenak egingo dituzte Herriko Etxearen aurrean.

1.700 polizia agentek "Pizzeria Anarchia" Vienako azken zentro soziala hustu dute

"Pizzeria Anarchia" izeneko etxe okupatua hustu du astelehenean polizia austriarrak Vienan. 1.700 agentetik gora joan dira, Austriako hiriburuko azken Zentro Sozial Okupatua hustera. Ur kanoiak, ibilgailu blindatuak, eta komando bereziak bertaratu dira, argazkietan ikus daitekeenez. Hiru lagun atxilotu dituzte. Mobilizazioak deitu dituzte.

Can Vies berreraikitzeko 70.000 euro lortu dituzte “crowdfunding” bidez

Crowdfunding finantzaketa kolektiboko kanpaina baten bidez Bartzelonako Can Vies zentro soziala berreraikitzeko eta protestetan atxilotutakoen tasa judizialak ordaintzeko dirua lortu du Can Vies viu! kolektiboak. 70.000 eurokoa zen finkatutako kopurua eta astearte arratsaldean lortu dute helburua.

Mossoek sei lagun atxilotu dituzte Bartzelonan, Can Vieseko liskarren harira

Esquadra Mossoek sei lagun atxilotu dituzte ostegunean Bartzelonan, Can Vies zentro autogestionatua hustu eta botatzen hasi osteko liskarretan parte hartu zutelakoan. Maiatzean hustu zuten Sants auzoko eraikina.

Udako oporrik gabe Errekaldeko gaztetxe berria txukuntzeko

Uda osoa auzolanean emango dute Bilboko Errekalde auzoko Gazte Asanbladako kideek “Etxarri” gaztetxean lan egiten. Info7 irratiak gaztetxeko kideekin hitz egin du, txukuntze lanak nola dihoazen jakiteko.

Kukutza gaztetxearen ondorengoa okupatu dute Bilbon

Ostegun gauean zabaldu da albistea sare sozialetan: "Bilboko Errekalde auzoak gaztetxe berria lortu du".

Kataluniako independentziaren eztabaidan terrorismoaren mamua haizatzeko unea?

Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Katalunia independentea balitz, nazioarteko segurtasun-agentzien “aterki babesletik” at geratuko litzatekeela adierazi du. Eta ondorioz, terrorismo eta krimen antolatuaren bazka izatera igaroko litzatekeela.

Can Vies berreraikitzeko crowdfundinga abiatu dute

Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek segida izango du sarean: diru bilketa kolektiboa abiatu dute Verkami plataformaren bitartez.

'Bagarela' Gasteizko gaztetxearen 25. urtebetetzeko abestia

Iazko apirilean bete zituen 25 urte Gasteizeko gaztetxeak eta horren harira dokumental bat prestatzen ari dira 'muinoko etxearen' historia erakusteko asmoz. Gaur lan horren soinu banda sareratu dute. Jimmy Bidaurretak konposatu du, gaztetxearekin harreman estua duten talde ezagun askoren kolaborazioez lagunduta: Betagarri, Juan S.A. taldeko abeslaria, Sorkun, Indarrap, Evaristo, Gasteiz Big Band eta Kodigo Norte, besteak beste.

Geroz eta "banketxe desjabetu" gehiago Bartzelonan

Aurrezki-kutxen fusioaren ondorioz itxita dauden banketxeen bulegoak leku aproposak bihurtu dira Bartzelonan autogestionatutako zentro sozialak martxan jartzeko. Jabetza pribatua zalantzan jartzen duten proiektu hauek garatzeko espazioen gabeziak leku berrien okupazioa ekarri du, horien artean banketxeak, La Directak jasotzen duenez.

Can Viesekin lotutako fidantzak eta gastuak ordaintzen laguntzeko kontzertua Donostian

Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.

Can Vies eskuin muturraren jo-puntuan

Frente X España eskuin muturreko taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 21ean 19:00etan Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro soziala hustu ondoren izan diren istiluen erantzun gisa deitu dute mobilizazioa.

Can Viesen etorkizuna oraindik ezbaian

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro sozialaren eraistea hasi zuten duela bi aste, eta inork ez daki oraindik zein izango den gatazkaren konponbidea. Udalak eraikineko kideei eskaintza berriak egin dizkie, zentro soziala botatzea negoziaezina dela dioen arren.

Bi kazetari atxilotu ditu poliziak Euskal Jai gaztetxearen ospakizunen harira

Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen 20. urteurreneko jai egunean informazioa zabaldu zutela eta, bi kazetari atxilotu zituen atzo Espainiako Polizia Nazionalak. La Haine kontrainformazio webguneko eta Ekinklik argazkigile taldeko kideak dira etxe aurrean kalez jantzitako poliziek atzemandakoak. Hiru eta sei ordu komisaldegian eduki ostean, aske utzi dituzte.

Can Vies berreraikitzen jarraituko dute

Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte hartzera gonbidatu dituzte.

Bartzelonako Udalak ez du hitz egin nahi, baina auzoak ez daude isiltzeko

Istilu larrien ondoren Bartzelonako Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuari eman zion su-etena bukatu da. Joan den astean Xavier Trias hiriko alkatea negoziatzeko prest agertu zen, baina elkarrizketak etengo dituztela iragarri dute asteburuan.

Can Vies berreraikitzen hasi dira auzotarrak

Bartzelonako kaleetan aste osoan egindako protestek eragina izan dute eta Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu du. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin diote.

'#1000vaches' okupazioa, esne-behi fabrika erraldoia eragozteko

Amiens hirian (Picardie, Frantziako Estatua) poliziek oraindik preso dauzkate hiru nekazari sindikalista, tartean Conféderation Paysanneko eleduna, bertan 1.000 esne-behi eta 800 zekor gehiago aterpetu behar dituen ukuilu erraldoia okupatzeagatik. Laborantza industriala hartzen ari den bidearen kontrako protestak oihartzun handia lortu du.

Can Viesen hondakinak Palau bat estaltzeko

Istiluak, barrikadak eta sua hirugarren gauez Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro sozial autogestionatua hustu eta eraistearen kontrako protesten albiste ugari irakurtzen ari gara baina, zergatik erabaki dute 17 urtez martxan egon den eraikina justu orain hustea?

Can Viesekin elkartasun elkarretaratzeak Bilbon eta Donostian

Can Vies Bartzelonako zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurrean, elkartasun elkarretaratzeak antolatu dituzte Euskal Herrian ere: Bilbon eta Donostian. Biak ostegun arratsaldean izango dira. Lehena 19:00etan izango da Boulevardean, eta bigarrena 20:00etan Arriagan.

Bartzelonako Sants auzoa sutan Can Vies zentro soziala eraistearen kontra

Sants auzoko hainbat irudi zabaldu dira astearte gauean eta asteazken goizean sare sozialetan. Kaleak sutan erakusten dituzte, auzoan Can Vies zentro sozial autogestionatua eraitsi izanak eragin duen haserrearen erakusle. Eta protesta hiriko beste auzo batzuetara zabaltzen ari da.

Bartzelonako zentro sozial bat hustu ondoren herritarrei eta hedabideei eraso diete Mossoek

Can Vies zentro sozial autogestionatua hustearen kontra milaka herritar mobilizatu ziren astelehenean Bartzelonako Sants auzoan. Esquadra Mossoak herritarren kontra oldartu ziren eta La Directa astekariaren egoitzari eraso zioten.

Auzoko bizitza agortu ez dadin okupatu dituzte etxe hutsak

Ez da soilik etxebizitzaren arazoagatik egindako okupazioa. Eraisteko arriskuan dagoen Gasteizko Errekaleorren okupatutako eraikina auzoa biziberritzeko proiektu burujabe baten estreinako pausua besterik ez da. Auzoan bizi diren gazte okupak eta 12 familiak etxeetatik botatzeko kinkan dira, baina ez daude etsitzeko.

Iruñeko Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena ospatzeko ekimen ugari

20 urte pasa dira Iruñeko gazteek Euskal Jai frontoi modernista okupatu zutenetik, urteetan herrialdeko gazte boterearen eta autogestioaren erreferentzia nagusi bilakatu zena. Maiatzaren 7tik 10era ekimen ugari antolatu dituzte eta maiatzaren 10ean desobedientzia jaialdi herrikoia izanen da Alde Zaharrean.

Erribera 13 eraikin okupatua hustu du Ertzaintzak Bilbon

Goizeko zazpiak aurretik iritsi da Ertzaintza Bilboko Alde Zaharreko Erribera 13 eraikin okupatura, atzo iragarri zutena baino bi ordu lehenago. Horrenbestez, Erribera 13 proiektuko kideek gaur goizeko zortziretarako deitua zuten Gosari Harresia ez da egiterik izan, eta Ertzaintzak eraikinean bizi direnak baino ez ditu aurkitu bertan. 

Erribera 13 eraikinaren desalojoa minutuz minutu

Etxebizitzaren arazoa salatzeko okupatu zuten Bilboko Erribera 13 eraikina hustu du gaur goizean Ertzaintzak. Goizeko 9etan joatekoak zirela iragarri arren, 7:30etan agertu dira agenteak. Zuzenean kontatu dugu bertatik desalojoa.

Suizidioa eta absoluzioa

Patricia Heras bultzatu zuten bere buruaz bertze egitera, prozedura zikin eta kafkiarra dela bide. Kafkiarra diot, idazle txekiarrak deskribaturiko prozesu hirotu eta zentzugabea Bartzelonako ustelkerian egiaztatu zen eta, zigor kolonia eta Wad-Ras parekatuz.
Multimedia

2014-05-19  |  Okupazioa

Ateak Ireki, okupazioa Gasteizen

Markel Funesen "Ateak ireki" dokumental laburra, Arabako hiriburuan okupazio mugimendua ardatz duen lana..

2014-05-12  |  Okupazioa

Euskal Jai gaztetxearen okupazioak 20 urte

Euskal Herriko okupazio mugimenduaren erreferente nagusietako bat izan zen Iruñeko Euskal Jai gaztetxea. Alde Zaharreko frontoiaren bizitzari amaiera eman zion Yolanda Barcinak, 2004ko udan gaztetxea eraistea agindu zuenean. Aurten 20 urte bete dira Euskal Jai okupatu zenetik eta...

2013-11-15  |  Okupazioa

Elorrioko gaztetxeak 25 urte (mapping)

2013ko martxoaren 7an, 25. urteurrenaren harira, Elorrioko Gaztetxeko eraikinean egindako proiekzioa.

2013-09-20  |  Okupazioa

Patio Maravillas

Madrilgo Malasaña auzoko Patio Maravillas gune okupatu eta autogestionatuari buruzko dokumentala. [2009 - 42 min] Jatorrizko izenburua: Calle del Acuerdo 8 elpatio Egileak: La Experience Euskaratzea: Donostiako Kortxoenea gaztetxea

2013-05-17  |  Okupazioa

Donostian 2 urte okupatuz

2005ean argitaratutako Donostin 28 urte Okupatuz izeneko DVD-liburuaren baitan egindako dokumentala. Liburuak 1977 eta 2005  arteko historia azaltzen du eta bideo honek 2004 eta 2005 urteen arteko hainbat kasuren kontakizuna dakar. Bideoa eta DVD edizioa: Arkaitz Arnaiz Dokumentazioa...

2013-05-07  |  Okupazioa

Etxehuts

Aritz, 25 urteko gaztea, etxe okupatu batean bizi da. Urteetan norbere bizitza proiektua aurrera eramateko oztopo ugarirekin topo egin du, baina badirudi okupa ideologian behin-betiko txokoa aurkitu duela. Lasai, gustura eta zoriontsu dago etxean, beste bi pertsonarekin elkarbizitzen hasi arte....

2013-05-02  |  Okupazioa

Ortuondo proiektua

Gaztetxe bat izatetik haratago, proiektu oso batek barnebiltzen du Ortuondo. Galdakaoko Gazte Asanbladaren ekimenez sortutako egitasmoa da, egunetik egunera haziz doana. Abaroa Ikusentzunezko Sorkuntzak Topatu.info atariarentzat egindako bideoa.

2012-11-16  |  Okupazioa

Ziztadak dokumentala

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan...

2011-11-15  |  Okupazioa

Iñaki Carro, Kukutzako abokatua

Basauriko kartzelan izan zen lehenengotako intsumitua da Iñaki Carro (Sestao, 1971). Sestaoko langabetuen asanbladan urte mordoa ibilia eta pobreziaren kontrako Argilan taldean ere aritutakoa. Bilboko Okupazio Bulegoan dabil buru-belarri orain. Kukutzako abokatua da. Irakurri...

2011-10-07  |  Okupazioa

Kukutza: auzo baten 3 eguneko okupazioa

Kukutza gaztetxeko kideek azken egunotan zabalduta bideoa. Gaztetxea bota aurretik eta ondorengo egunetan Errekalde auzoan bizi izandakoa laburbiltzen du. Argiak burutu du euskarazko itzulpena.

2011-09-20  |  Okupazioa

Kukutza gaztetxea: autogestioa vs gestioa

Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea albiste iturri dugu eraikina husteko mehatxuak milaka lagun mobilizatzea lortu duelako. Bilbon kulturgintza autogestionatuaren ikurretako bat da Kukutza eta orain dela 13 urte auzokideek zabaldutako fabrikaren ateak, egun udalak itxi nahi ditu.

2011-07-01  |  Okupazioa

Kukutza gaztetxeko lib-duba

Ikusi duzuena Kukutza III Gaztetxean mugitzen denaren zatitxo bat besterik ez da. 13 urteetan garatutako proiektu partehartzaile eta autogestionatua. Gaur egun, Kukutza desalojo arriskuan dago eta guztion eskuetan dago defendatzea.

2011-03-01  |  Okupazioa

Ordiziako gaztetxea: lip duba

Ordiziako gaztetxearen 25. urteurena ospatzeko egindako lip duba.

2009-05-13  |  Okupazioa

Istorio bat kamera atzean

Aitor Arregi 'Txisto'k Andoaingo gaztetxean 80ko hamarkadan izan zen mugimenduaren erakusgarri diren argazki mordoa atera zituen. Orain liburua eta DVDa plazaratu du Andoaingo gaztetxeak "Istorio bat kameraren atzean" izenburupean. Informazio gehiago: Andoaingo Gaztetxeak...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys