Ogasunak Guggenheim museoari lau artelanen inportazioagatik kobratu zion BEZa itzuli beharko diola ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalaren epaia berretsiz.
Errenta aitorpen bateratua ezabatzeari buruzko "gogoeta sakona" abiatuko duela iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Indarrean dagoen planteamenduak emakumeak lan merkatura sartzea oztopatzen du, eta ohituraz emakumeen gain geratzen diren etxeko lanen eta zaintzaren paperak indartzen ditu".
Eusko Legebiltzarreko alderdiek lehendakariarekin atzo egindako bileratik baikor irten ziren Eusko Jaurlaritzako eta EAJko ordezkariak; eztabaidatu beharreko gaiak finkatzea “urratsa” zela esan zuen Josu Erkorekak. Zerga erreformaren inguruko akordioa ekainean gauza litekeela uste dute jeltzaleek.
Herri sektoreek eta langileek euren larrutan jasaten duten krisi hau larritzen ari den heinean, paradisu fiskalak –lapur kobazuloak– zein neurrikoak diren erakusten duten gero eta datu gehiago dago. Espainiako Estatuko IBEXean kotizatzen duten enpresen %90ak, kobazulo horietan...
Kataluniako Generalitateak dekretua onartu zuen atzo Ekonomia saila birmoldatzeko. Sailaren barruan Ogasun Idazkaritza sortu du, Kataluniako Zerga Agentzia garatzeko helburuz. Francesc Homs sailburuaren esanetan, lanean ari dira 2014 urterako “dena prest” izateko.
Lurpeko ekonomia EAEko BPGren %17ren ingurukoa izan daitekeela uste du Roberto Velasco EHUko Ekonomia Aplikatuko katedradunak El País egunkariari eskaini dion elkarrizketan nabarmendu duenez.
Bost doikuntza plan gogorren ondoren eta 42.000 milioi eurorekin oso larri zorpeturik, Kataluniako Generalitat-ak joan den astean erabaki zuen Espainiako Gobernuari erreskatea eskatzea. Autonomientzako Likidezia Funtsera jo du, 5.063 milioi eurorekin urte bukaera arte kitatu beharreko zorrari...
Maurizio Lazzarato soziologo eta filosofo italiar Parisen bizi denak plazaratu berria du La fabrique de l’homme endetté (Gizaki zorpetuaren sorrera). Le Monde Diplomatiquek otsailean hautatu ditu zatietako batzuk, eta guk hemen horiek ipini ditugu euskaratuta. Besteren artean zorrarena ere baden krisi handiari argi berezia ematen diolako.
Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian modako hitza da “murrizketa sozialak”, baina batzuek beste modu batez leundu nahi dute, “doikuntzak” deituz. Larriena da murrizketa gehientsuenak hauteskundeen ondoren iragarri direla Hego Euskal Herrian eta Espainian, ordura arte...
Madril, 1971ko maiatza, juristak fiskalitatearen inguruan ari dira ezbaian. Estatuaren ordezkaria da galdera egin duena, arrapostua Nafarroako ordezkariarena duzu, hona galde-erantzuna:
– Eman dezagun Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Diputazioak ez zutela 1969an akordiorik erdietsi,...
Hego Euskal Herrian dugun zerga sistema landu dugu zenbaki honetan. Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta diputazioen aurrekontuak herritarrok ordaintzen ditugun zergetatik elikatzen dira. Baina, oro har, gutxi dakigu diru bilketa hori nola egiten den, nork ordaintzen duen gehien, nork gutxien, zein iruzur maila dagoen, nola gauden Europar Batasunarekiko... Begirada aurrerakoiak zerga sistemaz duen ikuspegia aurkituko duzu ale honetan eta, bide batez, gaur egun Hegoaldean dugun eredu fiskalaren kritika zorrotza.