Piztu Ezazu Argia 970x90

Bateraguneko kideek espetxean jarraitzea erabaki du konstituzionalak

2013-06-04

Xuban Zubiria

Bateragune auziko kideei ezarri zitzaien 6 urteko espetxe zigorra osorik betearaztea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Eldiario.es agerkariak argitaratu du lehenik albistea eta El Mundok ere eman du filtratutako informazioaren berri.

'Herri harresia'-ren laborategia

2013-05-26

Xabier Letona

Justizia, legea, zilegitasuna eta oportunitate politikoa nahasten dira herri harresi-etan, dena euskal gizarteak bizi duen egoera berria eta bake prozesuaren testuinguruan. Donostia, Ondarroa eta hirugarrena Iruñerrian kokatuko ei da. Aipatu lau osagaiak, nondik begiratu, desberdin...

Bateragune auzia berriz aztertu beharko du Konstituzio Epaitegiak

2013-05-10

Lide Hernando

Espainiako Konstituzio Epaitegiak tramiterako onartu du Bateragune auziko helegitea. Hala, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta presoen abokatuek duela hamar hilabete egindako eskaria berraztertuko dute Lehen aretoko sei magistratuek.

Ruper Ordorika: “Inork ez dit baimenik eskatu ‘Zaindu maite duzun hori’ erabiltzeko”

Eztabaida piztu da ETBk EAEko 19 parlamentari Gabon gaueko Euskal Kantuen Gaua saioan Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori kanta abestuko dutelako. Gaiari buruz idatzi zuen Mikel Iturriak Harrikadak blogean eta Ordorikak bertan erantzun du.

Hamarkada bat ilegalizaturik

2012-06-10

Urko Apaolaza

2002ko ekainaren 27an jarri zen indarrean Alderdi Politikoen Legea. Hamar urtetan utzitako panorama ezin da penagarriagoa izan: ezker abertzaleko markak legez kanpo, egoitzak itxita, polizia operazioak eta atxilotuak, ehunka mila boto baliogabe… Batzuentzat “terrorismoa garaitzeko” balio izan du, beste batzuentzat biktimismorako, eta gehienentzat, ezertarako ez.

Bide guztiek daramate Konstituzio Auzitegira

2011-10-09

Urko Apaolaza

Sortu alderdia legeztatzearen inguruko erabakia gero eta gertuago dago. Konstituzio Auzitegiari dokumentazio gehiago helarazi dio defentsak, tartean, Eduardo Vírgala (Donostia, 1959) katedradunaren artikulu bat. Sortuk ez lukeela legal izateko arazorik izan behar azaldu digu.

"Erridikulu handia ari dira egiten, baina hori auzitegiko salan geratzen da"

2010-09-12

Urko Apaolaza

Amorotoko alkate izan zen Maribi Ugarteburu 1999tik 2004ra. Baltasar Garzónek auzipetu egin zuen Udalbiltzaren kontra 2003an hasitako operazioaren barruan. Egunotan Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira beste 21 lagunekin. Lanbidez kazetaria da.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys