Orri nagusira

Atalak Geu
Orri nagusira

2002.ko uztailaren 20a
Net hurbil Net hurbil

"PAUSO TXIKIA GIZAKIARENTZAT, JAUZI IKARAGARRIA GIZADIARENTZAT"
Jon Torner

Esaldi famatu hau Neil Armstrong astronauta estatubatuarrak esan zuen bere oinek Ilargia zapaldu zutenean. Ez zen gutxiagorako; bera zen lehenengoa. 1.969ko uztailaren 20a zen Armstrong NASAren Apollo 11 espazioontzitik jaitsi eta oinak Ilargian pausatu zituenean. Gaur, beraz, 33 urte bete dira askok Amerikaren aurkikuntzarekin parekatzen duten gertaeraren berri izan genuenetik.

Gizakiak Ilargia zapaltzen du

1.969ko uztailaren 16an jaurti zuen NASAk Apollo 11 espazioontzia Ilargirantz Kennedy lurmuturretik (Florida). Barruan hiru astronauta estatubatuar zihoazen: Neil Armstrong komandanteburua eta haren laguntzaile Edwin E. "Buzz" Aldrin eta Michael Collins. Lau egun geroago, uztailaren 20an, Apollo 11 Ilargian pausatu eta espazioontzitik Armstrong atera zen aurrenik. Ilargia zapaltzen zuen lehen gizakia zen. Solarviews.com web guneak luze eta zabal hitz egiten du NASAren misio garrantzitsu horri buruz, eta material benetan interesgarria biltzen du. "Apollo 11 animations" atala bisitatuz gero, adibidez, espazioontziaren aireratzearen, Armstrongek ilargia zapaltzen duen unearen eta beste hainbat momentu garrantzitsuren bideoak ikus ditzakegu. Orrialde honez gain, badira misioa sakon jorratzen duten beste batzuk. Horietako bi NASA beraren web gunea eta The Apollo Program izenekoa dira.

Hiru astronautak 21 orduz egon ziren Ilargian, eta tarte horretan harrien laginak hartu eta sentsoreak eta beste hainbat aparailu paratu zituzten bertan. Estatu Batuetako bandera ere jarri zuten. Izan ere, AEBk helburua bete zuen. Alegia, Sobietar Batasunari aurre hartu eta Ilargia zapalduko zuen lehen astronauta estatubatuarra izatea. Etxerako bideari uztailaren 21ean heldu zioten, eta 24an polikipoliki erori ziren Ozeano Barera.

Irakurri "NASAk 40 urte" artikulua ("Elhuyar", 1998/12/01)

Azken urteetako misioak

  • 1969az geroztik Ilargia helburu izan duten misio ugari izan dira. Guztiak bananbanan aipatzea ezinezkoa da, baina azken urteetan buruturiko bi eta aurki egingo diren beste bi hurrengo zerrendan bildu ditugu:
  • 1994: Estatu Batuetako Defentsa Departamenduak, teknologia aurreratuena probatu asmoz, Clementine zunda bidali zuen Ilargiorbitara. 70 egunez izan zen bertan, eta zeramatzan kamerek Ilargiaren gainazalaren mapa egin zuten 125250 metro/pixel erresoluzioarekin.
  • 1998: AEBk bidalitako Lunar Prospector izeneko zundak helburu zientifikoa zuen, eta bere egiteko nagusia Ilargian izotz gordailuak egon zitezkeen ikertzea zen. Web gune honetan, Ilargiari buruzko datu ugari ere ezagutu daitezke.
  • 2002ko abendua: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Smart 1 espazioontziak teknologia berriak probatuko ditu sei hilabetez.
  • 2003: ISAS institutu japoniarrak LunarA espazioontzia jaurti nahi du hurrengo urtean. Bere helburua datuak biltzea da, ingurugiroa, topografia, mineralogia, uhin sismikoak eta ilargiaren egitura ezagutzeko.

Beste hainbat lotura

"Hurrengo geltokia: Ilargia" artikulua ("Elhuyar", 2002/07/01).
Solarviews.com. Ilargiari buruzko eduki ugari biltzen duen web gunea: estatistikak, animazioak, grafikoak...
National Geographic. Eguzki Sistemari buruzko gune interesgarria.
"Gizona Ilargian". Apolo 11 eta beste hainbat espazioontziren grafikoak ("El Mundo").

 

 

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 LasarteOria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403