Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Nelson Mandelak bigarren gaua egin du ospitalean

2012-12-10

Lander Arbelaitz

Hegoafrikako presidente ohi Nelson Mandela "ongi dago" medikuek hedabideei adierazi dietenez. Larunbatean eraman zuten Pretoriako ospitalera eta bigarren gaua egin du bertan. Mandelak 94 urte ditu eta presidentetzaren bozeramaile Mac Maharaj-ek adierazi du ez dagoela alarmarako arrazoirik. "Madibaren (Mandelaren klan izena) osasun arazoak merkatuetako prezio mugimenduak bezala jorratzea ekidin nahi dugu", adierazi dio BBCri Maharaj-ek. 
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys