Notizia handia egun seinalatuan: atzo, ekainak 16, Bloomsday, Xabier Olarrak 103 karakteretan iragarri zuen laster izango dugula irakurgarri James Joyceren Ulisesen lehenbiziko partea euskaraz; e-booka Igelaren webgunean salgai egongo da aurki.
Pablo Neruda poeta txiletarraren gorpua aztertzen hasiko da gaur Mario Carroza epaileak zuzenduriko aditu taldea. Azterketak, duela 40 urte hil zen idazlearen heriotza pozoiduraz eginiko hilketa bat izan ote zen argitzea du helburu. Tartean Paco Etxeberria EHUko medikua dago.
Iruzur fiskala, legalitatearen mugan dauden jarduera ekonomikoak, lukurreria… Ez da Jérome Cahuzac, ez da Luis Bárcenas, William Shakespeare da. Galesko Aberystwyth unibertsitateko ikerlariek argitaratu dutenaren arabera, idazle ingelesak gaur eguneraino iritsi diren obra...
Donostiako San Martin Merkataritza gunetik pasa eta J.K. Rowlingen nobela berria ikusi dut FNACeko eskaparatean. Ez neukan leitzeko gogo handirik eta gogo txikiak berriz, denak uxatu zizkidan Michiko Kakutanik The New York Timesen egin zion “zipli-zapla” estiloko kritikak.
2013rako asmo onen artean liburu gehiago irakurtzea sartu baldin baduzue, hemen aukera aproposa. Hasi berri dugun urteko hilabete bakoitzerako liburu bat gomendatu dute hamabi lagunek Amaia Garciaren Bookhunterblog atarian; beheko bideoan ikus dezakezue.
Mundua ez da abenduaren 21ean bukatuko –seguruenik; eta hanka sartu badut ezingo didazue ezer aurpegiratu beraz, bost axola–, baina mayen profeziak bizitzaren iragankortasunari buruzko kezka sortu badizu, pentsatzen hasia bazara zure zenbait objektuk osorik iraungo dutela zu sator artean etzanda egongo zarenean ere; eta ezinegon hori Eguberrietako opari bihurtu nahi baduzu –zer dira ba fetxa seinalatu hauek ezinegonen opari-katea besterik?– beheko bideoa interesatuko zaizu.
Nobela honek, bere bizitzan idatzi zituen azkenetakoak, zabaldu zizkidan Jose Saramagoren (1922-2010) unibertsoaren ateak, orain oso aspaldikoa iruditzen zaidan garai batean. Ez dakit eta ez dut inoiz jakingo zer gertatuko zen Saramago beste obra baten bitartez ezagutu izan banu; dakidana da As...
80 urte dira aurten Bai mundu berria, Aldous Huxley ingelesaren eleberri ospetsua argitaratu zela. Distopien generoko nobela bati dagokionez, behin denbora nahikoa igaro delarik, saihestezina da aztertzea egileak zertan asmatu zuen, eta zertan huts egin. Bekatu hori egitear gaude gu. Barkatzeko moduko bekatua nolanahi, bere lanaren bertute eta akatsen bilatzaile porrokatuenetakoa Huxley bera izan zela kontuan hartzen badugu.
Aurten 75 urte beteko dira Aldous Huxleyren Bai mundu berria argitaratu zela. Ia kritikari guztien esanetan, eleberri hori da, George Orwellen 1984rekin batera, distopia generoaren gailurra. Distopiez hitz egiteko, baina, hobe da lehenik utopiaz aritzea. Thomas More idazleak sortu zuen hitza,...