Munduan barrena ikusten duena kontatzen digu Rafael Poch-de-Feliuk, sakontasunez eta ukitu bereziz. Jot Down aldizkarian irakurri diogu ondorengo elkarrizketa eta Larrunera ekartzea merezi duela iruditu zaigu. Biziki eskertzen diegu argitaratzeko baimena eman izana. Alemania, Txina eta Errusian ibili da batez ere eta hangoak aletzen ditu ondorengo lerroetan, komunikazioaren bozgorailu nagusienetan azaltzen direnetatik desberdin. Paperean argitaratzeko orduan genituen espazio arazoak tarteko, zatiren batzuk kendu egin ditugu. Itzulpena Nagore Irazustabarrenak egin du.
Suediako hiriburuko auzo txiroetan bost gauez istiluak izan dira gazteen eta poliziaren artean. Hilaren 14an, poliziak 69 urteko gizon bat tiroka hil zuen, honek matxete batekin mehatxu egin eta gero. Astean zehar tentsioa areagotu eta igandean egin zuen eztanda, 50 eta 60 gaztek autoak erre eta poliziarekin istiluak izan dituzte.
Espainiako Estatuak 680 milioi dolar (530 milioi euro inguru) bideratu ditu S-80 itsaspekoa diseinatu eta eraikitzera. Azaldu zutenez berrikuntza tekniko ugari ditu, baina “akats teknikoak” direla eta, behar baina 100 tona gehiago gehitu dizkiote eta beraz, baliteke behin urperatuta itsaso hondotik ezin urgaineratzea.
Sei urteko espetxe zigorra jaso dezakete jabetza intelektualaren legeek babestutako edukietara loturak eskaintzen dituzten webguneen jabeek, Espainiako Justizia Ministerioa prestatzen ari den zigor Kodearen aldaketaren bidez.
Politikara itzul litekeela esan du Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek Antena 3 telebista katean. Zehazki zera erantzun du balizko itzulera bati buruz galdetu diotenean: “Nire kontzientziarekin, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan erantzukizuna ez dut inoiz saihestu eta ez dut saihestuko, ez izan inongo dudarik”.
National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun oraindik eusten diote eta argazkiok horren froga dira. Amy Toensing-en lana.
Asteazkenean Baltasar Garzonek estreinatu behar zuen Giza Eskubideen Zinemaldia, baina ez zen bertan izan. Torturaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinadora Katalanak eskutitza bidali zion jaialdiko zuzendariari torturak estali zituela azalduz, eta epailearen hitzaldia eta bere pelikularen emanaldia bertan behera utzi dituzte.
Guatemalako epaitegi batek 80 urteko espetxe zigorra ezarri zion Efraín Ríos Montt diktadore ohiari duela astebete, 1982 eta 1983an ixil etniako 2.000 indigenen heriotza eragin zuen genozidioagatik eta gizateriaren aukako krimenengatik. Gorte konstituziogileak baliogabetu egin du epai hori. Biktimek eta giza eskubideen aldeko eragileen hitzetan, epaileek presio handia jasan dute.
Maien piramiderik garrantzitsuenetariko bat suntsitu du aurreko astean hondeamakina batek Ertamerikako Belize estatuan, Karibeko kostaldean. Piramidetik ateratako hartxintxarra errepideak eraikitzeko baliatu dute.
Mendebaldeko arropa marka nagusientzat lan egiten zuen azpikontratatutako fabrika batek su hartu zuen Bangladeshen joan den apirilean eta 1.127 lagun hil ziren. Horrek bultzatuta, 31 enpresa handik (gehienak europarrak) akordioa sinatu dute, Bangladeshen azpikontratatutako fabriketan sute arriskuaren kontrako segurtasun planak martxan jartzeko.
2000. urtean bigarren Intifada hasi eta gutxira izan zen tiroketa baten erdian hildako haur baten irudiak zabaldu zituen France 2 telebista kateak. Orain, Israelgo gobernu batzorde batek adierazi du haiek ez zutela hil gerora ikur bilakatu zen Mohamed Al-Dura.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea.
Michael Sheehan-ek, AEBetako Operazio Berezietarako Defentsaren alboko idazkariak, Zerbitzu Armatuen Batzordeari adierazi dionez, Pentagonoak ez dauka duela 12 urte hasitako atzerriko borroka bertan behera uzteko asmorik.
Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri die Anoetako eta Lezoko udalei eguneroko jardueran euskarari lehentasuna emateagatik. Ustez, erdaldunak diskriminatzen dituelakoan. Egoera salatzeko EHEk elkarretaratzea egingo du 11:30ean Espainako Gobernuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.
Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.
Koloniako auzitegiak Google zigortuko du bilaketetako iradokizun automatiko iraingarriak egiteagatik. Enpresari baten izena ‘iruzur’ eta ‘zientziologia’ terminoekin erlazionatu zuen bilatzaileak, eta salaketa jarri zuen.
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada. Akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan.
Madrilgo Sol plaza bete zuen maiatzaren 15eko mugimenduak bi urte bete ditu gaur. Haserretutako herritarrak hamaika modutan deskalifikatu izan dituzte. Eduardo Muriel kazetariak horien guztien errepasoa egin du La Marea agerkari digitalean.
Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu.
ICANNek (Interneteko izen eta zenbakien esleipenerako erakundea) bart gauean eman du albistea: “Hamar urtez lan egin ostean, Bretainiak Interneterako luzapen propioa erabiltzeko baimena lortu du: .bzh”.
EHUko ikerlari talde bat egon gara New Yorkeko Columbia Unibertsitatean euskal estatugintzari buruzko ikerketak aurkezten. Mendebaldeko sezesio prozesuak aztertzerakoan, Eskozia, Flandria, Katalunia eta Quebec konparatu ohi dira. Kanpoan Euskal Herria geratzen da aldarrikapen independentista...
YOM KIPURREKO gerran, 1973an, Egipto eta Siriak pentsatu baino estuago hartu zuten Israel, eta AEBek beren laguntza maila handian eman izan ez baliote, batek daki zer gertatuko zen. Edo bai, dauzkagun datu guztiekin, oso pentsatzekoa da Israel nagusituko zela, baina akaso beste baldintza...
Film dokumentalen egile ezaguna den Rithy Panhek mundu osotik bidalitako bideo laburretan bildu nahi ditu egunean dolar bakar bat irabaziz bizi diren milioika jendeetako batzuen bizimoduak. Zinegile gazte eta ikasleei egiten die dei beren obrak egin eta One Dollar proiektuan biltzera, plataforma irekietan sarean partekatzeko.
Hamarkada ia oso batean aurrenekoz, Korsikako bi futbol talde ari dira lehiatzen Frantziako lehenengo mailan: Ajaccio eta Bastia. Nortasun berezia dute, diskriminazio sentipen, gerra zikin eta kontu-garbitzeek idatzitako historiaren lekuko.
Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Apirilaren 24ean ehungintza lantegiaren erortzeak 1.038 hildako utzi ditu orain arte Bangladesheko Dhaka hirian. Gorpu gehiago gera daitezke oraindik harri artean. 1984an Bhopaleko lantegi kimikoan 10.000 lagun baino gehiago hil zirenetik, industria istripurik larriena izan da.
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman...
Atzo osteguna onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera.
Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko...
Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe pasa ostean.
INFORMAZIO OROKORRA
Hau ARGIAko nazioarte kanala da, bertan topatuko dituzu albiste, erreportaje, analisi eta multimedia elementuak. Nazioartean, herrialdekako bilaketa ere egin dezakezu.
Multimedia
Grup de Periodistes Ramon Barnils eta Mèdia.cat hedabideen behatoki kritikoak 2012an, hedabide ohikoetan gutxi edo batere agertu ez diren gaiak jorratu dituzte. Gai hauetako bat da: Francoren ministro izandako bederatzi pertsonen ibilbidea azaltzen duen bideoa. Azken 30 urteotan kargu...
Diktadura garaian irekitako zauriak sendatu gabe jarraitzen du Guatemalan. Azken urteotan biktimek eta mugimendu sozialek egiaren bila urraturiko bidea aztertu du Fora de Quadre kazetari talde kataluniarrak egindako bideo honetan.
Krisi garaiak bizi ditugu Europan. Eta Grezia dugu, momentuz, kapitalismoaren ereduaren gabeziak argien erakutsi dituen herrialdea. Krisi politiko eta ekonomikoak ehuneko 27ko langabezia utzi du eta 10 gazteetatik 6 lanik gabe dago. Testuinguru gogor honetan, neofaxismoak bere lekua aurkitu du.
Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo.
Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin...
Basoen ustiapen gehiegizkoa jasaten duen lurraldea da Amazonia eta indigenak lekuz mugitzen ari dira ez dietelako uzten beren bizitokian bizitzen. Nekazariak eta egur-enpresak dira horren errudun nagusiak eta Brasilgo gobernuarentzat oinarrizko diru-iturri bihurtu da.
Zer geratzen zaigu gizarte-eredu frantsesetik hogeita hamar urteko neoliberalismoaren ondoren? Pribatizazio sistematikoa eta merkatuen irentsi-nahia aseezinak dira. Soziologo, kazetari, ekintzaile, paperik gabeko, ijito, errefuxiatu politiko eta artistek publikoa den horren lapurreta...
Zendu berria den Hugo Chavez Frias Venezuelako presidentearen bizitzaren zenbait pasartetako argazkiak bildu ditugu.
Bolivia aldatzen ari da. Era baketsu bezain demokratikoan, Evo Morales Aymak, Amerikako historiako lehen presidente indigenak, bostehun urteko kolonizazioa utzi du atzean, eta guztiek egindako konstituzioa atera du aurrera. Bertan, hain zuzen ere, herri indigenak onesten dira, eta, horrez gain,...
Manilako periferian auzo pobreak ugalduz joan dira azken hamarkadetan. Landa eremuetatik hiriranzko migrazio masiboak jendea egoerarik eta lekurik xelebreenetan bizitzera eraman du. Navotas hiriko kanposantua da horren adibide.
Azken urteotako Egiptok bizi izan duen egoera politiko gorabeheratsuak ez du etenik. Gobernu aldaketa tarteko, gaur egunera arte luzatu dira herritarren protestak.
Bangladesh atzean utzi eta Dubairantz abiatu zen Abhik. Baina gazteak ez zuen imajinatzen, inondik ere, Irakeko kaleak garbitzen bukatuko zuenik…
[2012 - 28 min]
Produkzioa: Krimea Productions
Gidoia: Karlos Zurutuza
Errealizazioa: Borja Portuondo
Kamarak: Borja Portuondo eta...
Jerusalenek bizi duen gatazkaren gaineko ikuspuntu berri bat eskainiko du Hondamendiaren atzetik dokumentalean. Komunitate bateko istorio gizatiarrak: bere etxean bizitzen jarraitzeko borrokan dagoen komunitatea da palestinarra.
Erreportaia: Oskar Epelde eta Kerman Goikouria
Zuzendaria:...
Aleppo hirian, Al-Assaden tropen aurka borrokan ari den frankotiratzailea ezagutu du Andoni Lubaki kazetariak. Eremua zaintzea eta aurkariak zelatatzea da frankotiratzailearen egunerokoa. Eta behar izanez gero, tiro egitea.
1983 eta 1987 bitartean Burkina Fassoko lehendakaria izan zenak Afrikan saiatu den aldaketa sozial eta ekonomikorik handinahienetako bultzatu zuen. Panafrikanismoaren teoriko honen gobernuak tribuetako araubideak, ablazioa, eta poligamia deuseztatu zituen, eta neurri askoren artean, baliabide...
Jorge Galindo eta Santiago Sierra dira "Los Encargados" jatorrizko izenburua duen film labur honen egileak.
Madrilgo Gran Vían grabatua, 2012ko abuztuan.
Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.
Josep Fontana historialari kataluniarra da eta Sin Permiso aldizkari politikoko kidea, besteren artean. Berarekin hitz egin dugu Bartzelonan.
Gure hizkuntza maitatzea eskatzen digu bideo honetan Patricia Ryan irakasleak. Sortzez Ingalaterrakoa bada ere, azken 30-40 urteetan ingeles irakasle aritu da arabiar golkoko zenbait herrialdetan. Egun, Dubaiko Zayed unibertsitatean ari da lanean, eta Zuzenbidean master bat ikasten ari du. TED...
Memoria historikoaren aurka, memoria politikoa. Langile autonomía izena auto-antolakuntzan, ekintza zuzena eta antikapitalismoan oinarrituriko praktika autono-moa 70etako hamarkadan aurrera eramaten zuen langile mugimenduari ematen zaio. Bere ekinbide politikoaren ardatzak asanblearismoa,...
2012 urteak Euskal Herrian eta nazioartean utzi dizkigun albisterik aipagarrien bilduma osatu du Ander Perez kazetariak.
Imajinazioa eta esku trebeak baino ez dira behar orkestra oso bat sortzeko.
Neguak errausturiko zelai baten erdian, inguruko familia bat etxea berotzeko buruhaustea nola argitu nahian da. Azken zuhaitza da irtenbide bakarra.
Gidoia eta zuzendaritza: Lucas Schiaroli
Iraupena: 10 min
Aktoreak: Nestor Rosso / Ana Marcela Farías / Ana Ré / Octavio...