Kaukasotik laugarren bidaia da honako hau eta milaka kilometro egin ditut hemengo errepideetatik honezkero. Karretera txarrena Georgian tokatu zitzaidan, Zugdiditik Svanetiko eskualdera igotzen den 100 kilometroko "tortura" hura. Onena, aldiz, honako hau duzue, Armenia eta Nagorno Karabakh lotzen duen pasabidea, hain juxtu. Jerevandik hona 6 orduko bidaia da: triki-traka amaigabe bat, autobusaren motelgailuen garrasiek pentsatzen apenas uzten dizutelarik.
Konflikto batzuek berehalako arreta jasotzen dute. Beste batzuk, ordea, itzalpean gelditzen dira, itxurazko bakearen aitzakian. Azken hauei biolentzia berpiztean baino ez zaie erreparatzen, jada beranduegi denean. Zipre baino ezegonkorragoa eta Palestina baino askoz ere ezezagunagoa, Nagorno Karabakheko konfliktoak bizirik dirau Kaukasoko mendietan, Armenia eta Azerbaijan artean, Asia eta Europako mugek talka egiten duten lur zatian.
Kaukaso eskualdeko konplexutasunaren eredu garbia dugu Azerbaijan. Nagorno Karabajekoa du arazorik nagusienetakoa, 1993n lurralde hau armeniarrek okupatu zutenez geroztik. Hau dela eta, bi herrialdeen artean gerra deklaraturik dago.
Kontrako adibidea Najichevango azeri enklabea dugu...
Bakuko aireportu nagusiak Heydar Aliyev du izena, herrialdeko hainbat eskola, lantegi edota eraikin publikok bezala. KGBko lidergoan urte mordoa eman eta gero, Heydar Azerbaijan independentearen lehen presidentea izan zen, 2003an hil zen arte. "Kleptokrazia" deitu ohi zaio bere aginteari; antza,...