1628an, García de Góngora goitizena zeraman idazle batek Historia apologetikoa argitaratu zuen, Nafarroara tubalismoaren mitoa hedatuz. Aragoik eta Gaztelak nafar erresumaren gainean zituzten ustezko eskubideei aurre egitea zen asmoa, eta ez, egungo navarrismoak defendatzen duen gisan, Nafarroako eta Gaztelako batasunari gorazarre egitea.
Historiari naftalina usaina eta hautsa kentzen dion ikerlari gaztea. Langile amorratua eta insomne samarra. Konbinaketa honen emaitza da egiten duen lan itzela.
Gogo duenak ikasi eta ekiten du lema antzeman dugu amaiurtarren hitzetan. 1512an erori zen Nafarroako Erresuma. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari. 2012. urtean Haien ametsa gurea da ikuskizuna eratu dute, Pier Paul Berzaitz zuberotarren eskutik.
Posible al da iradokitzea zer Nafarroa izan genezakeen gaur, XVI. mendeko konkista gertatu izan ez balitz? Posible da, bai horixe, eta joera handia dugu une historiko batetik aitzina izan dugunaz bertze iragan posiblerik asmatzeko, hots, historia-fikzioa egiteko. Jakina, ez da asmatze hori historialarien zeregina. Alta, zenbat historialarik ez ote dio ekin, profesionalaren plantan konkista hura kasu, harako gertaera haiek ezinbertzekotzat jotzeari? Eta hori ere ez ote da historia-fikzioa?
GAURKO egunetik ikusita, eztabaida eta hausnarketa da 1512-2012ko data esanguratsu eta garrantzitsuek oro har ekarri dutena, eta egungo gizarte arin eta azalekoan, asko da hori. Egungo dialektikak argi erakusten du iragana nola proiektatzen den orainera, eta alderantziz, oraina...
Nafarroako Unibertsitatean historian lizentziatu eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore egin zen. Azkeneko hamabost urteetan hainbat ikerketa eta proiektutan parte hartu du eta produkzio bibliografiko oparoa izan du ibilbide labur horretan. Memoria historikoa landu izan du, baita...
Ofizioz harakina eta afizioz historialaria da. Elizondoko alkate izan zen 1977an eta Baztango bailarako batzarkide ere bai. Bertoko mendien jabetza arakatuz hurbildu zen historiara. Nafarroako konkistari loturiko makina bat liburu eta artikulu idatzi ditu, horietako askotan gogor egiten du...
Iruñean jaioa, Nafarroako Unibertsitatean zuzenbidean doktore egin zen. Nafarroako foruen eta zuzenbidearen inguruan landu izan ditu bere ikerketak. Sociedad de Estudios Históricos de Navarrako lehendakaria da 2003az geroztik. 2009an, Nafarroako Gobernuak Abokatuen Kolegioaren...
Manex Goihenetxek bere obra bukatu gabe zuela galdu zuen bizitza mendian. Ezterenzubin jaioa, 1969an lizentziatu zen Historian Okzitaniako Tolosako unibertsitate publikoan eta 1984an egin zen doktore Pauen. Bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakasle izan zen. Baina hori bakarrik ez....
Maria Puy Huici Goñik, Comptoseko Ganberako ikertzaileak, En torno a la conquista de Navarra idatzi zuenerako, 1993an, ospea eta izena zuen Nafarroako historialari eta politikarien artean. Eskola-irakasle lanetik jubilatzear zela ekin zion ikerketari. Lehenik Las Cortes de Navarra durante...
Miguel de Orreagak, edo hobeki esanda Pedro Navascuesek –horixe baita pseudonimoaren atzeko benetako egilearen izena– bizitza laburra izanagatik ikerlan garrantzitsuak utzi zituen. Iruñean jaio zen, Tuteran errotu, eta laster edan zuen abertzaletasunetik, horrek ikasketak...
Soziologoa eta historian doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikotik, Nafarroako Artxibo Nagusiko goi teknikaria da Monteano. Iruñean jaio eta Atarrabian bizi da, 1999an bertoko alkate izan zen EA-Atarrabia taldea ordezkatuz. Hamar urte daramatza bete-betean Nafarroako konkista ikertzen...
1893an Nafarroako konkistari buruzko doktore tesia publikatu zuenean, ez luke usteko Prosper Marie Boissonnade okzitaniarrak, lan hura egun oraindik ere erreferentzia nagusietakoa izango zenik historialarien artean. Poitierseko unibertsitateko irakasle izan zen eta 1891n diru-saria eman zioten...
José Yanguas y Miranda tuterarrak 1830ean lortu zuen Nafarroako artxibozain kargua. Hamar urtez esku-eskura izan zituen paleografian eta historian sakontzeko dokumentuak. Gero politikagintzan murgildu zen erabat, eta Nafarroako historiaz argitaratutako lan haiek 1841eko foru-erreformaren...
Florencio Idoate 1966tik 1982ra arte Nafarroako Artxibategi Nagusiko zuzendari izan zen. Datu hori jakitea ezinbestekoa da bere obraren dimentsioa ulertzeko. Paper artean igaro zuen bizitza osoa, orain katalogoak prestatzen, orain tokiko historiari buruzko artikuluak idazten. Berrogeitaka liburu...
Uztailean bostehun urte beteko dira Albako dukearen tropek Sakanako pasabidetik barrena Nafarroako erreinuaren inbasioa hasi zutela. Hainbat urtetan erasoak, kontraerasoak, negoziaketak, estrategiak, errepresioa, erresistentzia, traizioak, amarrua eta balentriak ekarri zituen konkistak, eta ondorio politiko bat: Nafarroak independentzia galdu zuen.
Hastapeneko kronista ofizial gaztelarrek, Correa eta Nebrija gisakoek, konkista justifikatu zuten; zorrotz bete zuten agindu zitzaien mandatua. Nafarroako erreinuko kronistek, Moret edo Alesón modukoek, paktismoaren teoriak zabaldu zituzten. Arnaut Oihenartek ere Notitia Utriusque Vasconiae lanean ematen du bere iritzia, bidegabekeria salatuz. Garaian garaiko prismatikoekin egindako lanak dira, garaian garaiko interesen zerbitzura osatuak.
Aitzitik, duela mende eta erdi historiologiak tokitxo bat eskatu zuen zientzia erlatiboen etxean, eta orduan hasi ziren ikerleak konkista hartan gertatutakoaren egiak bilatzen.
Arturo Campionen obra erraldoian Nafarroako konkistak leku mugarria dauka. Bizitza politikoan biziki parte hartu zuen iruinsemeak, foruen eta euskaltasunaren defentsan aritzea egokitu zitzaion, eta bere historia ikerlanetan politikaren eragina disimulurik gabe sumatzen da. Akaso horregatik,...
Praderak ingeniari eta abokatu ikasketak egin zituen, baina politikan barneratu zen erabat. Vázquez de Mellaren karlismotik abiatuta, faxista kutsuko tradizionalismora iritsi zen, eta Nafarroako espainiartasuna defendatzen sutsuena izan zen bere garaian. Baina Pradera, batez ere,...
Jose Mari Lacarra XX. mendeko Nafarroako historialari esanguratsuenetakoa dugu. Erdi Aroko Historiako katedra lortu zuen Zaragozan 1940an, eta bertan egin zuen lan hil arte. Erdiarolaria zen eta Nafarroako konkistaren garaia bazterretik ikertu zuen Historia politica del reino de Navarra izeneko...
Nafarroako Erresumak hainbat mendetako burujabetza galdu zuen 1512an, armetan galdu ere. Eta ez dago batere arrazoirik galera hura nafarren gogoz kontra izan zenik ukatzeko. Bostehun urte geroago bada mendeurrena ospatu nahi duenik. Baita gaur egun agintean daudenen ospakizun otzana zorrotz...
“Nafarroa oinarrian espainola da” baina “Konkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun”. Halaxe adierazi zuen María Puy Huici Goñi historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita. Huici Goñiren idazlanak ederki astindu zuen historia ofiziala, eta ederki ordaindu zuen atrebentzia.
Nafarroako konkista berrikusten jardunaldiarekin ari dira gaur Iruñean UEU eta Jeronimo de Ustariz Institutuak elkarlanean antolatuta, Jaso Ikastolan, goizeko 9etan hasi eta 18:00ak arte. Azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardutea da...
Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia egingo dute bihar Iruñean UEU eta Jeronimo de Ustariz Institutuak elkarlanean antolatuta, Jaso Ikastolan, goizeko 9etan hasi eta 18:00ak arte. Azken 30 urteotan historiografiak Nafarroako Konkistaren inguruan egin duen ekarpenaz jardutea izango...
Nafarroako Pedro, gure historiako bertze pertsonaia bat galdurik memoriaren trastelekuan, bertako hauts lodiek lausotua ikusezin suertatzeraino. Bortz mende duela, Gaztelak gure erresuma konkistatu zuenean, nafar indar armatuen arduradun nagusia zen, Nafarroako mariskala alegia, eta berari egokitu zitzaion galtzaileen mentura. Ez da plazaratu, nik dakidanez, monografia bat bera ere akabera tragikoa izan zuen gizon honetaz. Ezta memoria kolektiboaren leku gisa ere, ezin aurkitu gure hiri-planoetan ez oroitarririk, ez kale-izenik.
Lizarrako San Pedro de la Rua elizan zabaldu dute Nafarroako mariskalen kripta, hiru mendez “galduta” egon ondoren. Bertan omen dira Pedro II.aren hezurrak. Omen.
Nabarraldek antolatuta Euskal Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatin datorren asteburuan, hilaren 16tik 18ra bitartean. Hogei bat historialari eta aditu elkartuko dira Oñatiko Unibertsitatean Euskal lurraldeak eta nafar estatua leloarekin egingo den bilkuran eta Nafarroako...
2001ean argitaratu zuen Pedro Esarte historialari eta idazleak Nafarroako konkistaz idatzitako lan mardula, Navarra. 1512-1530 izenekoa. Orain laburtu egin du lan hura eta Breve historia de la invasión de Navarra (1512-1530) argitaratu du Pamiela argitaletxearen eskutik.
“Gure helburua 1512 eta 1529 bitarteko urte traumatikoetan zer eta zergatik gertatu zen ulertzen saiatzea baldin bada, halabeharrez, ikerlan serio eta sakonak eta, bereziki, ikusmolde metodologiko berriak falta direla onartu behar dugu. Eta, alderantziz, hunkiberatasuna eta presentismoa...
“Hauxe gertatu zaigu estaturik gabeko euskaldunoi ere. Estaturik gabe izanda, beren menpe hartu gaituzten estatuek sortu dute beren oroitzapen ofiziala, gurea estaliz edo ukatuz. Betidaniko espainiar edo frantziar bilakatu gaituzte. Gurearen ordez, beren interesen araberako oroitzapena...
“1512an Iparraldera erretirako dira Nafarroako errege-erreginak eta erreinua. Idaztear nuen ‘itzuliko’, eta lapsusa ez zen arras gezurtia izango, zeren iparreko erresuma handitik etorri baitzizkion errege kontsorte sonatuak eta laguntza batzuk ere. Haatik oreka gabeko ezkontzak...
INFORMAZIO OROKORRA
Nafarroako konkista XII. mendean Nafarroako Erresuma banatzeko Gaztela eta Aragoiko Erresumen arteko itunekin hasi eta XVI. mendean inbasioarekin jarraitutako prozesua da. Ondoren, Nafarroa Beherea, inbasioa saihestu zuena, Erresuma independentea izan zen XVII. mendera arte. Orduan, Nafarroako Erresuma Frantziako koroan batu eta, XVIII. mendeko Frantziako Iraultza eta gero desagertu zen. Nafarroa Garaia, bestetik, Espainiako koroarekin bat zena, XIX. mendean utzi zuen Erresuma izateari.
2012ko abenduaren 29an Bakaikuko Nafarroa Bizirikek antolatutako mural margoketa herritarra. Nafarroaren konkista eta menderatzea salatu eta deskonkista aldarrikatu dute.
Iturria: bakaiku.info
Nafarroako Erresuma 1512 urtean erori zen. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari, hamar urtez buru egin zioten konkistari. 2000.an "Haien ametsa gurea da" ikuskizuna eratzeari ekin zioten Pier Paul Berzaitz zuberotarraren eskutik. Amaiurren eta Maulen dugu...
778. urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Roland Charlemagne-ren iloba garbituz denbora berean. Gatazka hau iragan zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute oraindik historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen...
Nafarroa Bizirik kolektiboak egindako bideoa, ekainaren 16an Iruñean egin behar duten manifestaziora dei egiteko. Musika Bizardunak taldekoena da, eta bideoan bertan ere agertzen dira.