394 langile kaleratzeko espedientea ireki dutela iragarri du Gamesa enpresako zuzendaritzak. Espediente honek Albaceteko, As Somozaseko (Galiza) eta Tuterako lantegien itxiera ekarriko du, sindikatuei iragarri dienez. Guztira, langileen %6a kaleratzea aurreikusten dute; Tuteran 71.
Euskal Herria zeharkatzen duten Donejakue bideetatik ziurrenik Baztangoa da ezezagunena. Bi hiriburu lotzeko balio du bide zaharrak, bost egunetan erraz aski egiten ahal da oinez Baiona eta Iruñea arteko tartea. Paisaia paregabeekin gozatzeaz gain, gure herria hobeki ezagutzeko parada eskaintzen du ibilaldiak.
Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, Gobernuak hitzarmena egingo du Antsoaingo klinika pribatuarekin, emakumeek abortatzeko aukera izan dezaten.
Iruindar ugarik bestelako Sanferminak desio dituztela agerian utzi du Gora Iruñea plataformak egin duen kale inkestak. Masifikazioaz mintzo dira bertakoak, herritarren parte hartzea txikitzen joan izanaz, prezio altuez, zikinkeriaz, txoznek uztitako hutsuneaz eta abarrez.
Xabier Silveirak jantzi du Nafarroako txapela zazpigarrengoz. Larunbatean Iruñeko finalean Julio Soto orduko txapeldunak baino hogei puntu gehiago lortu zituen eta ez zuten buruz burukoa jokatu beharrik izan. Lehenengo lauek Euskal Herriko Txapelketara zuzeneko txartela eskuratu dute, eta beraz, Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez han izango dira.
Esa+ez plataformako kideek urtegia handitzeko obrak geratzeko eskatu dute Nafarroako Parlamentuan. Azpiegiturak dituen segurtasun arazoak konpontze aldera, ikerketa zorrotza egitea beharrezkoa dela diote.
UPNko lau karguk 1.717 eta 2.680 euro gordin jasotzen zituzten CANren bileretara joateagatik. Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta, geroago, Enrique Mayak hartzen zuten parte Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra delakoan. Kontuz! kolektiboak plazaratu ditu aktak.
Euskalerria Irratiak herritar ugariren babesa jaso zuen atzo Iruñean, baita gizarte, politika, euskalgintza, sindikatu eta kultura arloko dozenaka eragilerena ere. Emititzeko lizentzia eman diezaion eskatu zioten Nafarroako Gobernuari, Diputazioaren aurrean egindako elkarretaratzean.
Hainbat sindikatuk eta Sakanako dozena erdi udalek greba orokorra deitu dute gaurko. Sakana ez da ixten lelopean, eskualdeko langabezia-tasa etengabe gora egiten ari dela salatzen ari dira herritarrak, eta protesta Iruñera ere eramango dute. 12:00etan manifestazioa egin dute Antoniutti parketik abiatuta. Arratsaldean, bestalde, Altsasun egingo dute manifestazioa.
Atzo hasi eta bihar arte, Espainiako Armadak maniobrak egingo ditu Errege Bardeetako tiro eremuan, benetako armamentua erabilita. Tiro eremuaren aurkako kolektiboen kritikei erantzunez, Jose Antonio Gayarre Bardeetako Batzarreko presidenteak esan du herritarrek gustuko dituztela maniobra militarrak: "Espektakulua dira, eta ikustera joango dira gaur ere".
Bi etimologia ditu Zilbetik, eta biek dirudite egiantzekoak. Baten arabera, Zilbeti izenak “ziloan beheiti” (zuloan behera) esan nahi du, Zilbeti mendi pikoen arteko zulo batean baitago (agian horregatik esaten zuten amerikanoek, herrira itzultzean, mendiak “gaineratzen” zitzaizkiela...). Besteak dio Zilbetiko monasterioan bizi ziren beneditarren ikurritzak –Ixilik beti aginduak– eman ziola izena herriari.
Nafarroako lau eskualde lotzen ditu Beriain mendiak: Sakana, Ollo, Goñi eta Urbasa-Andia. Era guztietako ibilbideak egiteko parada eskaintzen du inguruak. Oinez edo bizikletaz egitekoak, gogorrak edo errazak, eskaladarako aukerak... Menu zabal horren hiru adibide ekarri ditugu orrialdeotara, bi oinez egitekoak, eta beste bat bizikletaz. Horiek asetzen ez bazaituztete, gehiago aurkituko dituzue berriki argitaratutako Beriain, 19+2 gidan (www.beriainmendia.com).
Ibaia da egungo euskaldun gehienen ahotan dabilen hitza. Ugaldea erran izan zaio –uhalde, ubalde, ubelde, uhalte– Nafarroa euskaldunaren puska handienean. Iruñeko biztanleen ezpainetatik ere ez zen bertzerik aterako Argaz mintzatzean.