UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.
ERC

Katalunian CiU irabazle asko jaitsi arren, eta ERC bigarren indarra

Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan geratu da 19rekin. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu egin du eta 9 legebiltzarkide izango ditu.
ERC

CiU-ERC, ezinbestean

Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.

Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
ERC

Kataluniarentzat erabakigarrienak izango diren hauteskundeen kanpaina hasi da

Bart gauean hasi da azaroaren 25ean izango diren bozetarako kanpaina. Analista guztiak bat datoz: Kataluniarentzat orain arteko hauteskunde erabakigarrienak izango dira. Artur Mas presidenteak gehiengoa eskatu du independentziaren bidean. Navarrok (PSC) berriz CiU eta PPri bozka ematea murrizketak bultzatzea dela esan du.

Eskuin independentistak irabazi ditu Flandriako hauteskundeak

Flandriako Aliantza Berria alderdiak (N-VA) irabazi ditu igandean Flandrian egin diren udal eta eskualde hauteskundeak eta Bart de Wever alderdiko buruzagia izango da Anberesko alkate berria. Botoen %36,3 eskuratu ditu N-VAk eta De Weverren esanetan “itzuli ezinezko puntura” iritsi dira. Anberesko emaitza historikoa da, 90 urte baitzeramatzan alderdi sozialistak hiria gobernatzen.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys