Hamar urte bete ondoren, Herriko Burdina webzineak urteurren festa egingo du larunbat honetan, hilak 25, Donostiako Doka kafe antzokian. Merienda, euskal metal taldeen bideo proiekzioa eta zenbait zuzeneko egingo dira: Hilotz, Elbereth eta NoDrama taldeenak, hain zuzen.
Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik.
Saioa ::Natura
Moonplace, 2013
Emarock Elkarteak eta Irola Irratiak rock gau berezia antolatu dute maiatzak 18rako, larunbata, Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Afixak iragartzen duenez, 18:30ean zabalduko dituzte ateak, eta hasteko eta behin, Emarock dokumentala proiektatuko da emanaldi akustikoaz lagunduta. Zortzietatik aurrera, Humus, Gaur ez, Endemaño, Las Tuerkas eta Dj Lucy Ramone taldeek kontzertua eskainiko dute.
Musika Errebolta Feminista jardunaldiak izango dira maiatzaren 17 eta 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Bilgune Feministak eta gaztetxeak berak antolatuta. Euskal Herriko punk eta hardrock eszenaren egoera genero ikuspegitik aztertzeko aukera izango da bertan. Miren Aranguren Bilgune Feministako kidearekin elkarrizketa egin dugu.
Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.
Gauza polita antolatzen ari dira Saran duela zenbait urtetik: laugarren edizioa zuen Usopop jaialdiak joan den larunbatean. Jarraian han entzundako kontzertuen kronika.
Eraldatu egiten dira paisajeak gau-beranduan. Eder zena beldurgarri bihurtzen da eta beldurgarri zena eder. Giza-piztiak ere berdin: izango da soseguaren bila erretiratuko denik eta baita ehizakiaren xerka abiatuko denik ere. Egunak utzitako nekeak ez du disimulurako tarterik uzten...
OLBEren eskaintza aldi honetan ez da izan opera ikuskizun arrunt bat. Holako espektakulu batean sentsazio nahasketa espero da: musika liluragarria, koloreak taula gainean, akzioa, produkzio erakargarria… Dudarik gabe, Maria Stuarda honek, Stefano Poda eszena zuzendariaren eskutik, denetik...
Berako taldeak disko berria eta mini-tourra iragarri ditu. Gaur bertan eskainiko dute lehenbiziko kontzertua Zaragozan.
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.
Anger: Hirugarren azala
Bonberenea Ekintzak, 2013
Joseba Irazoki: Oso Banda
Bidehuts, 2012
Jar diezaiogun soinu-banda egunotan Donostiako Boulevardean gertatzen ari den mobilizazioari. Nire proposamen azkarra, bost kanta hauek.
EHZ festibalaren 2013ko edizioa motorrak berotzen ari da. Parte hartuko duten hainbat talderen izenak badakizkigu jada eta gaurtik Willis Drummondek egin duen kanta ere entzun daiteke
Igelaren banda: Preguntatxo bat
Elkar, 2013
Rat-Zinger: Crónicas de la autodestrucción.
Mauka, 2012
Zuberoan egin ohi den Xiru jaialdiak 24. edizioa izango du aurten Gotaine-Irabarnen, martxoaren 22tik 24ra. Arte herrikoia, sorkuntza, kulturaren unibertsaltasuna eta batez ere euskara sustatzen dituen jaialdia dugu. Jaialdiak iraungo dituen hiru egunak askotariko ikuskizunez beterik egongo dira.
Euskal Herriko musika taldeak zabalen ikertu dituen kazetaria dugu Elena Lopez Aguirre gasteiztarra (Pablo Cabezaren baimenaz). Egin egunkariko Bat, Bi, Hiru gehigarrian aritu zen lanean, eta Potato taldeko gitarra-jotzailea izan zen. Pedro Espinosa kazetariarekin batera Aianai kultur elkarte eta argitaletxea sortu zuen, eta zenbait liburu argitaratu ditu musika testuinguru hartuta: Hertzainak, la confesión radical; Del txistu a la telecaster; Potato reggae banda: la utopia de una Euskadi Tropical; Historia del rock vasco.
Triz3ps :: EP
NoCD-Rekords, 2013
“A, kantu batzuk ere egin ditugu”. Toxic Twins blogean altxa dute erbia Ubeda anaiek: Bide Ertzeanek disko berria martxan daukala, udazken honetan entzungo dugula emaitza.
Gabriel Arestiri eskainitako ikuskizun zaharberritua aurkeztu zuen Oskorri musika taldeak otsailaren 22an Tolosan. Lehen emanaldia izan zen, Udalak antolatuta eta Kilometroak 13ren babespean egina (nabaritu zen sarrera salmentan), egun batzuk lehenago Donostiako Victoria Eugenia clubean...
Garikoitz Mendizabal : The Bratislava Symphony Orchestra
Hautsi Records, 2012
Euskadiko Musikari Elkartuak (EME) elkartea 1995an sortu zen eta 2002ra arte iraun zuen. Ez zuten “elkarte batek behar duen gutxieneko azpiegiturarik” lortu. Orain, hamaika urte ondoren, berriz ere jarri dute martxan. Honen harira, zuzendaritzako kide Joxan Goikoetxea hernaniarra elkarrizketatu zuen atzo Diario Vascok.
Igor Ijurra, Etxarri Aranatzen sortua, 1973ko garagarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koru zuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 bat baino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea, hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen...
Les vêpres siciliennes (Bezpera siziliarrak), Verdi. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: John Mauceri. Bilboko Opera Korua. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Lianna Haroutounian, Gregory Kunde, Vladimir Stoyanov eta Dmitry Ulyanov. Eszena Zuzendaria: Davide...
Iruñeko Orfeoia Gaztelu Plazatik Europa eta AEBetara katapultatu duen zuzendaria.
325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian, erdia baino gutxixeago euskaraz. Auto-ekoizpenak goraka jarraitzen du eta estilo aldetik ugaritasuna da nagusi. Hirugarrenez Entzun!ek eta Harrobia Lantzenek argitaratu duten Gureandoinu txostenetik (pdf) ateratzen diren ondorioak dira.
Musika gustuko duenarentzat etxean dituen CD, kaset edo biniloak, txikitatik erreferentzia zuzenak dira (adi, gurasoak, etxean duzuenarekin!). Gure etxean, aspalditik, Oskorriren hiru binilo ditugu, eta horietako bat 1987ko “15 urte…eta gero hau” zuzenekoa da, 15. urteurrena ospatzeko grabatutakoa.
2010 bukaeran kaleratu zuten maketak haize freskoa ekarri zion musika eszenari. Disko luzea ondu dute orain (Bonberenea Ekintzak, 2012), lehen lan hura baino landuagoa. Grabazio ederrak dira, baina zail dute altolagirretarren zuzenekoetan aurkitzen den grina eta bizitasuna islatzea.
Gaian sakontzeko
Webguneak
Multimedia
Maddi Oihenart eta Niko Etxart abeslari zuberotarrekin euskal musikak herrialdean izan duen ibilbideaz mintzatu gara.
Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai.
Arrangoitzeko abeslari eta musikariarekin hitz egin du Mikel Asurmendi kazetariak haren ibilbide luzeaz eta, orohar, euskal musikaz.
Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai.
1993ko maiatzan zentsuraren kapitulu berri bat ikusgai izan genuen Rodríguez Galindo Koronelak, Guardia Zibilaren 513. Komandantziaren buruak, Negu Gorriak taldea demandatu zuenean “ohoreari kalte egin eta izen ona iraitzeagatik”. Prozesua 2000. urtean bukatu egin zen...
Zuberoan jaiotako euskal abeslaria, musikaria eta Guk talde ezagunaren sortzailearekin hitz egin du Mikel Asurmendi kazetariak.
Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2324 zenbakian irakurgai.
Villabonako Umorez jardunaldien bigarren egunean, 2013ko otsailaren 21ean, Saioa Cabañasek Emarock proiektuari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
Irudiak: Bertsoa.com
Etxarri Aranatzen sortua, 1973ko garagarrilaren 27an “gure herrian esaten den bezala”. Koru zuzendari profesionala –Espainiako Estatu osoan 25 bat baino ez daude–. Horretaz gain, kantaria, musika irakaslea, hitzaldi emailea eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko...
Urtarrilean sortu zuen ON taldea, Denis Alberdi bateria eta Ibai Suarez baxua lagun zituela, eta kontzertua kontzertuaren atzetik ari dira ematen, zuzeneko indartsuak eskaintzen. Jauko Barik, Keike, Branka eta Xarma taldeetan nabigatu dute aurrez musikariek, baina beren ilusioak nerabe talde...
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete gogoan izenburupean antola zuen kantaldia. Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde, Arantxa Irazusta, Mikel Markez eta Pako Aristi aritu ziren kantari eta errezitatzaile lanetan, eta musikariak Karlos...
Tema elkartearen sorkuntza, 2011ko ekainean Baigorrin. Ikusgarri hunek estiloak eta koloreak nahasten ditu, dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen, antzerkia, kantua eta bertsolaritza ere bai.
Iturria:
Imajinazioa eta esku trebeak baino ez dira behar orkestra oso bat sortzeko.
Amaia Lasaren olerkiak eta Esther Barandiaran pianoan. 2009ko otsailaren hamarrean Koldo Mitxelena Kulturunean grabatua, Kabigorri Ateneoarekin lankidetzan
Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker....
Tximeletak, etengabeko metamorfosia egitasmoaren aurkezpen jaialdia Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), 2012ko azaroaren 29an. Egitasmoaren helburu izan den dokumentalak hiru hamarkadetako gazte borrokak bildu ditu, gazte memoria berreskuratu nahian.
[2012.10.26] Euskal Idazleen Elkarteak, 2012ko Galeuscaren haritik, antolaturiko ekitaldia.
Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia
Irakurleak: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray, Luis...
17 urte igaro dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren ibilbidea abiatu zenetik, festibala ezaugarritzen duten zutabeak urtetik urtera indartuz: kulturaren sorkuntza, konpromisoa, euskara eta herrikoitasuna.
Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.
Irakurri taldearekin egindako elkarrizketa osoa aldizkariaren 3212 zenbakian
Dublinen jaio zen 1968ko abenduaren 26an. Duela hogeita bi urte Euskal Herrira etorri zen, bihotzak ekarrita. Euskara ikasi eta hemen laketu zen. Musikaria da, gitarra jotzen du Hoey & The Mussels taldean eta grabatu berria dute hirugarren diskoa. Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da,...
"Iparraldeko talendu berrien gaualdia" Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan zikloaren karietara 2012ko martxoaren 15ean egindako kontzertua.
BEGIZ BEGI : Begiz Begi taldea, Patxi Amulet (ahotsak eta gitarra) eta Xabi Etcheverry...
Xabier Leteren omenez Euskal Herri osoan egiten ari diren "Sortuko dira besteak" emanaldiari buruz GipuzkoaKulturak egindako erreportaje zabala. Bertan Arrasaten egindako kontzertueko irudiak eta musikarekin batera (bertan Petti, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin,...
[12-03-02] Euskal kultur erakundeak proposatu eta Koldo Mitxelenak antolatu Iparraldea Bertan ekimenaren 2012ko edizioaren baitan burutu zen kontzertu.
Philippe de Ezcurra. Eskusoinuan urrezko medaila lortu zuen 1996an eta Baionako Kontserbatorioaren musikagile gisa ere sariztatua izan da...
Arnaldo Askatu, Politika Askatu herri ekimenak 2011ko urriaren 27an antolatu zuen kontzertu akustikoa. 11 euskal musikarik parte hartu Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu honetan: Ion Gurrutxaga, Napoka Iria, Oreka TX, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne...
Josu Aranbarri Aramaio Piztiak taldeko baxu-jotzaile eta abeslariaren "PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak" izenburuko erakusketa Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran ikusgai zegoela profitatuz, kontzertua eskeini zuen Piztiak talde ondarrutarrak.
Emanaldian, "Gabeko...