Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Seigarren Errepublika aldarrikatu du Ezkerreko Fronteak Hollanderen urteurrenean

2013-05-06

Jon Torner Zabala

François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.

Langile publikoen manifestazioak maiatzaren 11n, lanorduak luzatzearen kontra

2013-05-03

Jon Torner Zabala

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langile publikoek manifestazioak egingo dituzten maiatzaren 11n hiru hiriburuetan. 35 orduko lanaldia luzatzeko erabakia atzera bota dezala eskatu diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.

Nafarroan osasun publiko duinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dira

2013-05-03

Lide Hernando

Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.

Bost eguneko greba hasi dute Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek

2013-04-30

Jon Torner Zabala

Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek bost eguneko greba hasi dute astelehenean, “lan hitzarmen duinaren alde”.

Noiz da greba orokorrerako garaia?

2013-04-28

Juan Mari Arregi

Sindikatu abertzaleek eta mugimendu sozial ugarik jadanik erabaki dute Hego Euskal Herriko ekonomia eta enplegua hondoratzen ari diren politika ekonomiko kapitalisten kontrako greba orokorraren data: maiatzaren 30a. Ohikoa den legez, bai patronalak baita Gasteizko eta Iruñeko...

Diputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea "eskandaluzkoa" da, oposizioaren arabera

2013-04-24

Jon Torner Zabala

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten.

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

2013-04-17

ARGIA

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.
ELA

"Esperimentu totalitarioari" aurre egiteko greba orokorraren premia nabarmendu du Muñozek

2013-04-04

Lide Hernando

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak greba orokorra ezinbestekoa dela esan du hedabideetara igorritako artikulu batean, Greba orokorrerako arrazoiak izenburupean. “Soziala den guztia eraisteko erabakiei” erantzun ahal izateko beharrezkoa dela argudiatu du. Muñoz ez da iritsi greba deitzera, baina horretarako bidea prest utzi du.

Murrizketa gehiago EAEko Kultura Sailean: Musikene, Etxepare eta Balenciaga

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturako aurrekontuen murrizketa andanaren berri dakar gaur El Diario Vascok. Batzuk aurreratu genizkizuen joan den astean. Beste batzuk, esanguratsuak, jarraian zerrendatuta:

Artazi-ekaitza

Tinta asko isuri du prentsak Eusko Jaurlaritzak onartu nahi dituen aurrekontuei buruz eta komeni da kulturan egin gura dituzten murrizketa esanguratsu batzuk –oraingoz ezagutzen ditugunak behintzat–, zerrendatzea. Artazi-ekaitza hasi besterik ez da egin, erosi guardasol on bat, altzairuzkoa, ahal dela:

EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

2013-03-14

Juan Mari Arregi

EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete.  Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten ari den filosofia bera, hain zuzen.

Gizarte gastuetara 711 milioi euro gutxiago bideratuko ditu Jaurlaritzak

2013-03-13

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.

"Udaberri europarra" aldarrikatuko dute gaurtik aurrera Bruselan

Europar Batasuneko 27 estatu-buruek aste honetan Bruselan egingo duten goi bilerarekin bat eginez, ekintzak, grebak eta manifestazioak deitu dituzte asteazkenean eta ostegunean Bruselan. “Udaberri europarra” aldarrikatu dute mobilizazioen deitzaileek.

Murrizketei uko egin zaie, baina Syrizaren ordez Grillo dago

2013-03-06

Salvatore Cannavo

Beppe Grillok Italian lortu dituen emaitza onen ondoren, haren Bost Izarren Mugimendua kritikatu zuen Wu Ming kolektiboak. Bestelako iritzia, Grillorekiko baikorragoa dauka Salvatore Cannavo Sinistra Criticako militante eta kazetariak. Il Megafono Quotidiano webgunean argitaratutako artikuluaren pasarte esanguratsuenak itzuli ditugu.

Guraizeak Donostia 2016raino iritsi dira

2013-03-01

ARGIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak %77 jaitsiko du Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izateko proiektuarentzako diru-laguntza. Espainiako Gobernuak ez du diruz lagunduko. Diputazioak esan du ekimena kinka larrian dagoela.

Euskalgintza kezkatua Jaurlaritzaren murrizketen aurrean

2013-02-28

Jon Torner Zabala

Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik kopuru zehatzik eman 2013ko aurrekontuei dagokienez, baina murrizketa handienak zein sailek jasango dituzten aurreikusi daiteke jada, gobernuko ordezkarien adierazpenetan oinarrituta.

Kutxabankek %60 gutxiago bideratuko du Gizarte Ekintzara, 'El Correo'-ren arabera

2013-02-12

ARGIA

El Correo egunkariak atzo argitaratu zuenez, Kutxabank osatzen duten BBK, Kutxa eta Vital aurrezki-kutxek %60 inguru murriztuko dute Gizarte Ekintzarako aurreikusi duten inbertsioa. 2012an 113,2 milioi euro bideratu zituzten (65 milioi BBK-k, 39,7 Kutxak eta 8,5 Vitalek).

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du osasun sistema erreformatzeko Gobernuak onartutako dekretua

2013-02-08

ARGIA

Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Parlamentuak, ordea, atzera bota du UPNk onartutako dekretua, Nabai, PSN, Ezkerra eta Geroa Bairen botoekin. Dekretuak landa-eremuak baztertu, zerbitzu kaskarragoak ezarri eta profesionalen lan baldintzak okertzen zituela adierazi dute alderdiok.

Gizarte politiketan ere murrizketak egingo dituela aitortu du Jaurlaritzak

2013-02-07

Martin Vicioso

EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.

Osasunean eta Hezkuntzan murrizketak aurreratu ditu EAEko Ogasun Sailburuak

Kontuak koadratzeko Osasuna eta Hezkuntza ere kaltetuta aterako dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori ondoriozta daiteke Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun Sailburuak joan den ostiralean Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean egindako adierazpenetatik.

Nazioarteko Moneta Funtsaren ardurak

2013-01-20

Juan Mari Arregi

Joan den astean munduko ekonomiari loturiko gertaera bat ikusi genuen, eta gertuko gure errealitatean ere eragina izan dezake. Gertaera horrek zerikusia du Europan egiten ari diren doikuntzekin eta defizitaren kontrolarekin, bereziki Espainiako Estatuan. Politika horrek milioika langabetu eragin...

Austeritatea, hitz tranpatia

Azken krisitzarrak eragindako biktimen artean hitzak ere badaude. Hona bat: austeritatea. 2010a arte gauza bat zen eta gaur bestea, berez ez dena alegia. Hizkuntzaz -batik bat gaztelaniaz, baina gainerakoentzako balio izateko moduan- hainbeste dakien Alex Grijelmok argitu du nola.

Mankomunitateak deuseztatzeko asmoa dauka PPren gobernuak

2013-01-09

ARGIA

Administrazio lokalaren erreformarekin, Espainiako gobernuak 3.500 milioi euro aurreztu nahi ditu. Baina horretarako, mankomunitateak deuseztatu eta zinegotzi kopurua gutxitu nahi du.

Nazioarteko Diru Funtsak onartu du murrizketak egiteko aurreikuspenetan huts egin duela

2013-01-07

Josu Urtubia

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) berak onartu du: murrizketa politikak eskatzerako orduan, gutxietsi egin dituzte neurri horiek langabezian eta kontsumoaren jaitsieran izango zuten eragina.

Amanat eta Indiako erreforma ekonomiko patriarkalak

2013-01-02

Urko Apaolaza

Delhin protesta handiak izaten ari dira, hainbat gizonek 23 urteko emakume bat bortxatu eta hil ondoren. Vandana Shiva aktibistak Al Jazeera-ren webgunean argitaraturiko artikuluan aztertu du emakumeenganako biolentzia handitzearen eta azken hamarkadetako erreforma ekonomikoen artean dagoen harremana.

Bartzelonako feministak gomazko pilotak erabiltzearen aurka

2012-12-21

ARGIA

Ester Quintanak begia galdu zuen azaroaren 14ko greba orokorreko manifestazioan, Bartzelonan. Mosso batek jaurtitako gomazko pilotaren kolpearen ondorioz galdu zuen begia. Quintana zauritu eta hilabetera, abenduaren 14an, ehunka feminista elkartu ziren Bartzelonan begi bat estalita.

Guk ere ez dugu paga kobratuko

Gabonetako paga, paga estra, ezohikoa, hamalaurena… Izenak izen, dagokigun soldataren zati hori ez dugu kobratuko aurten Argiako langileok, astekarian aurreratu genuenez. Enpresa publiko, pribatu eta kontzertatuetako behargin asko eta askoren moduan. Funtzionarioen pagak sortu du iskanbila gehien, eta harritu egin nau funtzionario ez den hainbaten erreakzioak: “Guretzat dirurik ez badago, haientzat ere ez”. Eta alderantziz: “Pribatuak pribatu dira eta hor konpon gestio txarra egin badute, baina botere publikoak gu babestu behar gaitu” dioen funtzionarioa. Pozarren irudika ditzaket hondamendi ekonomikoaren erantzule –baina ez biktima– nagusiak, gure artean mutur joka jarrai dezagun desiratzen.

Urkullu izendatu dute EAEko lehendakari

2012-12-13

ARGIA

EAJko legebiltzarkideen botoek emandako gehiengo sinplearekin Iñigo Urkullu lehendakari izendatu du Eusko Legebiltzarrak.

EAEko funtzionarioek ez dute Gabonetako lansaria kobratuko

2012-12-12

Josu Urtubia

Eusko Jaurlaritzako 67.000 langile publikoek ez dute Gabonetako lansaria kobratuko. Auzitegi Konstituzionalak, Espainiako Gobernuak jarritako salaketa onartu eta ordainketa egiteko tramite guztiak etetea eskatu baitzuen. Jaurlaritzak erabakia kritikatu arren, auzitegiak esandakoa betetzeko behar beharrezko neurriak hartuko duela jakinarazi du. Jakinarazpen ofiziala iritsi orduko 207 milioi euroko transferentzia eteteko eskatuko die bankuei.

Mafiak bai, pobreak ez

2012-12-02

Juan Mari Arregi

Egunak joan egunak etorri, Rajoyren Gobernuak kudeaturiko kapitalismoak neurri berriekin harritzen gaitu, haien kontra mobilizatzera derrigortzen gaituzten neurriak dira, ez badugu nahi behin betiko hondora gaitzaten eta immigrante behartsuak diskriminatu ditzaten. “Mafiak bai, pobreak...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys