Hatzaren puntan haizea epela
belauniko beharra zorabio ertzean,
zauriak strip-tease mingarria azalean
kaleko oinetakoek kriskitin erritmoan,
itzulerako bihotz taupada hotzak,
anai-arreben telefono dei luzeak
begirada maltzur isil zekenak,
zapin zorabio zentzugabea
plangintzak asteka hiruki zuzenak
itzali gabeko arrats estua
mediku akatsak edo dena birus bat,
burua galtzen zahartzaro txikietan
maitasun besoak irribarreari begira,
itxarongeletan asperdura minutuak,
garrasi tuntunak leiho ondoan
logura neketsuak gauari deika,
biharko utzitako marrazki lodiak
ahaztutako bidaia zatiak esna,
txokolate zatiak hortzetan solasean
eta erdian gu nora ezean
jakin gabe une erabakigarri horretan
zer esan edo zer egin.
Egilea: Ivan Roiz
Olerkia: Urtzi Urkizu
Musika: Angel Garcia-Diaz (InSilicons)
Brené Brownek giza konexioa ikertzen du, enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun...
60. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:
- Beranduegi datorren albistegia
Gorka...
Bidaia surrealista pedofiliaren infernu psikologikoetara
Zuzendaria eta gidoilaria: Nacho...
Zergatik SOPA ideia txarra den
Zer gertatuko litzaioke gauzak elkartrukatzera ohituta gauden gure munduari PIPA/SOPA...
Iturri publikoetan desioak ehiztazen dituen gizonaren istorioa.
Zuzendaria: Koldo Almandoz
Joan zen martxoan hauteskundeak izan ziren Turkian. Elur eta lokatza artean, Baskale...
Soweto Johannesburgotik 15 kilometrora dagoen auzunea da, ezaguna mundu mailan apartheidaren...
Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren...
Apartheidaren aurkako kartelak
Herri bateko kartel politikoak herri horren historiaren hemeroteka fidagarriak izan ohi dira....
Sagardo garaia
Sagardo denboraldia hasi den honetan, diaporama prestatu dugu sagar biltzetik "Txotx!" oihukatu...
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.