Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Alberdi: "Publikorik gabe ez dago antzerkirik"
2008-05-18

Pandoraren kutxa eskutan balu, ez bat ez bi: ireki egingo luke. Korrika hasiko litzateke ihes egin duten sentimendu guztien atzetik, eta banan-banan irentsiko lituzke, denak sabelean sartu eta bera ere Pandoraren kutxa bilakatu arte. Gero begira-begira jarriko litzaiguke, “ireki nazazue” erregutuz.