No excuse - Aitzakiarik ez

Olatzar Productionsen aurreneko lana da honakoa, baliabide urriekin egindakoa baina ilusioz betea. Mikelazulo kultur elkarteak hamar urte bete zituen joan den 2005eko ekainean eta hori dela eta, Urtzi Urkizuk dokumental bat egitea erabaki zuen Mikelazuloren ibilbidea jaso eta hainbat gaien inguruko hausnarketa egiteko.

Joxe Mari Karrere ipuin kontalaria Errenteriako (Guipuzkoa) txoko baten istorio zaharra kontatzen hasten da dokumentala. Txuma Vazquez artistaren animazio bat dator ondotik. Handik aurrera, zazpi zirkuluri bueltaka ariko dira filmaren protagonistak: Mikelazulo kultur elkarteko kideak.

Errenteriako kultur elkarte horren hamar urteko ibilbidea errepasatzeaz gain, bertako kideek hainbat gaien inguruko hausnarketak egiten dituzte: sormena eta errealitatea, gizarteko arazoak, kultur arteko zubia, immigrazioa, kalea sormenerako eszenatoki gisa, instituzioen jokaera kulturaren aurrean, euskara eta elkartzearen garrantzia. Gai bat eta bestearen arteko lotura, Josanton Artze olerkariak kameren aurrean irakurritako poema argitaragabe batek egiten du. Dokumentalarentzat propio idatzitako olerkia, hain zuzen.

Beste hainbat ezusteko ere aurkitzen dira dokumentalean; musikari dagokionez, Mikel Laboa, Urko Menaia eta Lorea Intxaurrandietaren kantak aipa daitezke. Elkarrizketen artean, Cheikh Dieng senegaldarra agertzen da.

  • Iruzkina idatzi (1)
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Iruzkinak

  • Pelopo - 2012-01-09 13:31:25: Oso gustora ikusi det, ez nuen ezagutzen

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Dokumentalak

Dokumental berri bat ostiralero. Guztiak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin.

www.dokumentalak.com helbidetik zuzenean sar zaitezke kanalera.

Zure dokumentala hemen agertzea nahi baduzu igorri mezu bat  multimedia[abildua]argia.com helbidera eta gustura zabalduko dugu zure lana.

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO


irudia Txillardegi zenari omenaldia
Ezker abertzaleak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Jose Luis Alvarez Enparantza,...

irudia 2012ko Argia Sariak: galdera gaiztoa
Argia Sariak banatu berri ditugu Usurbilen. Bazkariaren inguruan Euskal Herriko aurpegi...

irudia Jim Mather Eskoziako ministro ohiaren hitzaldia
Jim Mather Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministro ohiak hiltzaldia eman...

irudia Frankismoaren biktimei Gipuzkoako Aldundiak egindako omenaldia
Gipuzkoako Aldundiak frankismoaren biktimei iazko abenduaren 14an eskeini zien omenaldia...

irudia Argia Sariak 2012ko ekitaldia
Saridunak Sei sari banatu ditu ARGIA astekariak Usurbilgo...

irudia Eņaut Larralde
Eñaut Larralde 70.hamarkadako abeslariaren bizimodu eta diskografiaren laburpena egin...

irudia Nosaltres - Gu
M15 mugimendua mundu osora aditzera eman zenetik urtea bete den honetan, martxoko greba...

irudia Laburrean: Ixabel Aleman
Aleman emagina da eta erditze fisiologikoaren alde egiten du, haurrak mundura ekartzeko...

irudia Jada ez nau ezerk harritzen
Kortatuk abesten zuen moduan "Jada ez nau ezerk harritzen" diote Afrikatik ere,...

irudia 2012ko Argia Sariak. Argazki galeria
Karlos Zurutuza Prentsa Idatzia atalean, EITB Nahieran Interneten, Euskal Irratietan Luzien...

Multimedia Bilaketa

Bideoak Galeriak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Beranduegi
Guztiak

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia