Fermin Muguruzak Jamaika eta Euskal Herriaren arteko zubia eraikitzeko asmoz burutu zuen proiektu hau, aldarrikapena sustraiekin nahasten dituena.
Kamera eskuan duela zuzendu du dokumental hau. Bertan, narrazio-ildoa "Euskal Herria Jamaika Clash" diskoaren grabazioa da (Jamaikako musikari eta abeslari onenetariko batzuekin Kingston-go bi estudiotan landutakoa: Tuff Gong , Marley-tarren egoitza nagusia, eta Big Yard, Shaggy-ren crew-aren gunea), herri txikien arteko loturen gaineko begirada soziala, konplizea eta gertukoa eskaintzen zaigu, kasu honetan bi herri-irla, duintasuna mantendu eta bizirik irauteko ahalegin etengabean ari direnak, lehen kolonialismoaren aurka eta orain errebolta politikoari eta kulturalari uko egitera behartzen dituen uniformetasun globalizatzailearen aurka.
Dokumentala zeharkatzen duten lerro ezberdinak azalduz joango dira musikak transformazio erreminta gisa duen esanahia ("We'll free the People with music"), soinu jamaikarra dela Muguruzaren musika ibilbide luzearen katalizatzaile (duela 20 urte idatzitako "La línea del frente" abestia jasotzen du bertsio batean, "Siempre me ha interesado, esa jerga que emplean los rastas" dioen kanta), euskararen sonoritatea eta misterioa, reggae musikaren jatorria eta garapena, egiturazko indarkeria eta yankien interbentzionismoa, ghettoaren bizimodua eta kulturen arteko topaketa.
Gerrilla kutsukoa, ohiko irudi- eta soinu-muntaketak alde batera utzita, gertutasunezko sentsazioa gailenduz lortu du giza testigantzen berri ematea. U-Roy, Luciano, Toots, Rita Marley, Marcia Griffiths eta abenturan parte hartzen duten musikari eta pertsona guztiek agurtzen dute Jamaika eta Euskal Herriaren arteko kultur talka hau, "Bass Culture" eta Basque Culture batzen eta besarkatzen dituena, injustizien aurka, musika bizitzaren ospakizuna dela aldarrikatuz.
Zubi sendoa da, beste uharteei deiadar egiten diena artxipelago berriaren bila, planeta mailakoa baina anitza, elkartasunezko uharteen batasuna dena.
Egilea: Fermin Muguruza
Txillardegi zenari omenaldia
Ezker abertzaleak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Jose Luis Alvarez Enparantza,...
2012ko Argia Sariak: galdera gaiztoa
Argia Sariak banatu berri ditugu Usurbilen. Bazkariaren inguruan Euskal Herriko aurpegi...
Jim Mather Eskoziako ministro ohiaren hitzaldia
Jim Mather Eskoziako Gobernuko Enpresa, Energia eta Turismo ministro ohiak hiltzaldia eman...
Frankismoaren biktimei Gipuzkoako Aldundiak egindako omenaldia
Gipuzkoako Aldundiak frankismoaren biktimei iazko abenduaren 14an eskeini zien omenaldia...
Argia Sariak 2012ko ekitaldia
Saridunak
Sei sari banatu ditu ARGIA astekariak Usurbilgo...
Laburrean: Harkaitz Cano
Bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Soto eta Zeberio. Haien lagun Diego...
Leizaola Fundazioaren bideo polemikoa
Hau da Leizaola Fundazioak egin duen bideoa.
Eta gazteok zer?
Euskal gazterian indartzen ari diren joerak arakatzeko sei gazte ikerlarik osatutako taldeak...
Skateistan
Orlando Von Einsiedel zuzendari ingelesak, 2010eko urtarrilan, Kabulen grabatu zituen irudi...
Kolonbiako ikasleek pribatizazioa gailendu dute
Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua...