78. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:
- Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.
- Lehiaketa
Urtarrileko lehiaketa abiatu berri dugu. Oraingoan Twitterren oinarritu dugu. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Jarraitu Beranduegi twitterren.
- Bidali aurten irakurri nahiko zenukeen albistearen titularra #ezdonk2013 etiketarekin batera.
Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.
- 2012k utzitakoa
2012 urteak Euskal Herrian eta nazioartean utzi dizkigun albisterik aipagarrien bilduma.
- Elkarrizketa laburrean: Luzien Etxezaharreta
1946ko abenduaren 14an sortu zen Hazparnen. Fisikan lizentziatua Paueko unibertsitatean, Maiatz literatur elkarteko sortzaile eta koordinatzailea da hastapenetik gaur arte. Gure Irratiaren sorreran ere parte hartu zuen, bertako langilea izan da urte luzez, eta egun 2012ko Argia Saria jaso duen Gure Bazterrak emankizunaren arduraduna da. Euskaldunon Egunkariako hastapenetan Baionako erredakzioan egin zuen lan, eta Inter Porcos: kronika aberezaleak liburuaren egilea ere bada, euskal prentsako ohiko kolaboratzaile izateaz gain.
Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2336 zenbakian irakurgai dago.
- u12
Larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia eginez, ugariak dira interneten zabaldu diren bideoak.
Saioa amaitzeko gernikar animatu hauek egin duten Sarri, Sarri abestiaren bertsioa aukeratu dugu.
Brené Brownek giza konexioa ikertzen du, enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun...
60. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:
- Beranduegi datorren albistegia
Gorka...
Bidaia surrealista pedofiliaren infernu psikologikoetara
Zuzendaria eta gidoilaria: Nacho...
Zergatik SOPA ideia txarra den
Zer gertatuko litzaioke gauzak elkartrukatzera ohituta gauden gure munduari PIPA/SOPA...
Iturri publikoetan desioak ehiztazen dituen gizonaren istorioa.
Zuzendaria: Koldo Almandoz
Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren...
Sagardo garaia
Sagardo denboraldia hasi den honetan, diaporama prestatu dugu sagar biltzetik "Txotx!" oihukatu...
Donostiarekin batera, Poloniako Wroclaw hiria Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Behe...
Soweto Johannesburgotik 15 kilometrora dagoen auzunea da, ezaguna mundu mailan apartheidaren...
Apartheidaren aurkako kartelak
Herri bateko kartel politikoak herri horren historiaren hemeroteka fidagarriak izan ohi dira....
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.