76. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:
- Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.
- Lehiaketa
Abenduko lehiaketak martxan jarraitzen du eta dakizuenez, oraingoan Youtuben oinarritu dugu. Lehiaketan parte hartzeko hauek dira jarraitu beharreko bi pausuak:
- Youtubeko Argiaren kanalera harpidetu.
- Youtuben sareratu ditugun ehunka bideoetako batean iruzkin bat utzi. Argiak egindako edozein bideotan izan daiteke.
Abenduaren 18ko saioan zozkatuko dugu zein den irabazlea. Saria, Iratiko Besaro hotelean bi lagunentzako asteburupasa.
- Euskal Herriko 3 crowdfunding proiektu
Proiektuak internez bidez diruz laguntzeko auzola mota berria da Crowdfundinga. Euskal Herrian asko dira bide hau aukeratu duten ekimenak. Horietako hiruren berri emango dizuegu erreportajea honen bitartez.
- Elkarrizketa laburrean: Toño Muro
Toño Muro kantaria 1977az geroztik Tocamas, Fuletamol, Motos edota Fiebre taldeetan aritu da, ia beti Marino Goñi Gor diskoetxeko burua alboan izan duela. Euskal musikagintzan loria Balerdi Balerdi taldearekin lortu zuten 90eko hamarkadan, Lore etxea bezalako kantuei esker. Literatura du pasioa, eta musikaren alde irrazionala gogoko.
Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2343 zenbakian irakurgai dago.
- Estres Linguistikoa
Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunak euskaraz egiten badu hala nahi duelako da, euskara lehenetsi duelako, nahiz eta horrek komunikazioan ondoriorik izan dezakeela jakin. Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari. Hizkuntza bakarra dakienak ez du zalantzarik; eta dakien hizkuntza hizkuntzarik boteretsuena bada, ez du izaten berea erabiltzeko zilegitasunaz dudarik. Ez du izaten estres linguistikorik.
Brené Brownek giza konexioa ikertzen du, enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun...
60. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:
- Beranduegi datorren albistegia
Gorka...
Bidaia surrealista pedofiliaren infernu psikologikoetara
Zuzendaria eta gidoilaria: Nacho...
Zergatik SOPA ideia txarra den
Zer gertatuko litzaioke gauzak elkartrukatzera ohituta gauden gure munduari PIPA/SOPA...
Iturri publikoetan desioak ehiztazen dituen gizonaren istorioa.
Zuzendaria: Koldo Almandoz
Sagardo garaia
Sagardo denboraldia hasi den honetan, diaporama prestatu dugu sagar biltzetik "Txotx!" oihukatu...
Donostiarekin batera, Poloniako Wroclaw hiria Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Behe...
Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren...
Soweto Johannesburgotik 15 kilometrora dagoen auzunea da, ezaguna mundu mailan apartheidaren...
Astean zehar manifestaldiak egiten ibili ostean, Haserrearen eguna deitu dute Iraken ere...
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.