Beranduegi (68. saioa)

68. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

  - #hautesporra
Hauteskundetako porra antolatu dugu twitter bidez. Eusko Legebiltzarraren osaketa berria asmatu beharko duzue. Adibidez UPyD 39, PP 26, Equo 5, EHBildu 4 eta EAJ 1. #hautesporra etiketa erabiltzea besterik ez duzue parte hartzeko. Ahhh! eta Beranduegiren jarraitzaile izan, noski. Urriaren 23an jakinaraziko dugu irabazlea zein den.
Saria: bi lagunentzako otordua A Fuego Negro Donostiako jatetxe berezian.

  - Urkullu eta Mintegi aurrez aurre
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo Urkulluren arteko aurrez-aurrekorik ikusiko ez dugunez, bi lehendakarigaiei Argiarako egin dizkiegun elkarrizketen zati nagusiak hautatu eta parez-pare jarri ditugu.

 - Laburrean: Itxaro Borda
Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibe lesbiana ezagunaren azken abentura kaleratu berri du, Boga Boga eleberria. Bakean utzi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño eta Jalgi hadi plazara lanen ostean, Baionara eta Lapurdiko kostara garamatza ikertzaileak.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2333 zenbakian irakurgai izango da.

 - Badagara
Badagara leloa jarri diote aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketari. Hil honen hasieran Berriatuan abiatu zen eta Bilboko Miribillan izango du amaiera, abenduaren 15eko finalarekin.Audience musika talde gernikarrak txapelketaren sintonia egin du eta berritasun modura, abestiari irudiak ere gehitu dizkiote bideoklip honen bitartez.

Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali
Embed kodea:

Beranduegi

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interneterako propio pentsatutako telebista saioa egitea.

www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar zaitezke.

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO

irudia Ahultasunaren indarra

Brené Brownek giza konexioa ikertzen du, enpatizatu, partaide izan eta maitatzeko dugun...

irudia Beranduegi (60. saioa)

60. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia A paedophile

Bidaia surrealista pedofiliaren infernu psikologikoetara

Zuzendaria eta gidoilaria: Nacho...

irudia Zergatik SOPA ideia txarra den

Zer gertatuko litzaioke gauzak elkartrukatzera ohituta gauden gure munduari PIPA/SOPA...

irudia Desio ehiztaria

Iturri publikoetan desioak ehiztazen dituen gizonaren istorioa.

Zuzendaria: Koldo Almandoz

irudia Sagardo garaia
Sagardo denboraldia hasi den honetan, diaporama prestatu dugu sagar biltzetik "Txotx!" oihukatu...

irudia Wroclaw, elkargunerako hiri

Donostiarekin batera, Poloniako Wroclaw hiria Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an. Behe...

irudia Khayelitsha auzunean barrena

Khayelitsha auzunea Cape Towndik 15 minutura dago autoz, Hegoafrikan. Herrialdeko bigarren...

irudia Soweton barrena

Soweto Johannesburgotik 15 kilometrora dagoen auzunea da, ezaguna mundu mailan apartheidaren...

irudia Haserrearen eguna Iraken

Astean zehar manifestaldiak egiten ibili ostean, Haserrearen eguna deitu dute Iraken ere...

Multimedia Bilaketa

Bideoak Galeriak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Beranduegi
Guztiak

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys