Beranduegi (63. saioa)

63. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Lisabö
Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz.

Irakurri taldearekin egindako elkarrizketa osoa aldizkariaren 3212 zenbakian

 - Laburrean: Stephen Moran 'Smiley'
Dublinen jaio zen 1968ko abenduaren 26an. Duela hogeita bi urte Euskal Herrira etorri zen, bihotzak ekarrita. Euskara ikasi eta hemen laketu zen. Musikaria da, gitarra jotzen du Hoey & The Mussels taldean eta grabatu berria dute hirugarren diskoa. Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da, country eta folk musikaz hala nola musikariez hitz egiten mikrofonoaren aurrean.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2326 zenbakian

 - Midway
Kontinenterik hurbilena 2000 kilometrotara duen Pihemanuko irla, hegaztien bizileku erraldoia egun hilerri bilakatu da.  Dozenaka milaka albatros kume hilik dira irlako arroka artean, gizakiak sortutako hondakin plastikoek intoxikatuta. MidWay izeneko dokumental honek ekarriko du pantailetara orain arte ixilpean izan den kasua.

 - Zozketa
Ekainera amaierara arte luzatuko den zozketaren saria: Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

 1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
 2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

Hurrengo saioan esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Beranduegi

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interneterako propio pentsatutako telebista saioa egitea.

www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar zaitezke.

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundiko web gunera lotura

irudia Beranduegi (99. saioa)

99. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Beranduegi (98. saioa)

98. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare

Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain,...

irudia Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua...

irudia Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

Multimedia Bilaketa

Bideoak Galeriak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Beranduegi
Guztiak

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys