Piztu Ezazu Argia 970x90

Beranduegi (62. saioa)

62. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Auzokonposta
Autokonposta egitea da hondakin organikoak tratatzeko era merke, ekologiko eta osasuntsuena. Usurbilen jada 80 familia dira komunitatean konpost kolektiboa sortzen ari direnak.

Gai honen inguruko erreportajea irakurgai da 2322 zenbakian

 - Laburrean: Claude Labat
Ortheze, 1947. Baiones petoa da, alta. Lauburu kultur eta ondare elkarteko arduraduna eta ikerlea. Irakasle izana da duela lau urtera arte. Euskal mitologia aztertu du bereziki.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2311 zenbakian.

 - 1512-2012
Nafarroa Bizirik elkarteak Iruñeko alde zaharreko kaleak bete zituen datorren larunbatean, hilaren 16an, hiriburuan burutuko den jaiegunean parte hartzeko deia egiteko.

 - Zozketa
Ekainera amaierara arte luzatuko den zozketaren saria: Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

 1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
 2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

64. saioan esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

 

Egilea: Axier Lopez

Data: 2012-06-12

 

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundiko web gunera lotura

Multimedia Bilaketa

Elkarrizketak Erreportajeak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Dokumentalak
Beranduegi Bereziak Solasaldiak
Galeriak Damutuko zaizu(t)e Guztiak

irudia Beranduegiren azkena (100. saioa)

Beti tantxetan ari denari nola sinetsi, behingoagatik serio mintzatzea egokitu zaionean?...

irudia Beranduegi (50. saio berezia)

Beranduegi web telebistak 50. saioa bete du eta saio berezia prestatu dugu ospatzeko. Ohiko...

irudia Pornoa VS egiazko sexua

Noizbait film pornorik ikusi baduzu, eta inoiz larrutan egin izan baduzu, oso ondo jakingo...

irudia Beranduegi da lanez aldatzeko

Nahita ere, ezin diogu Beranduegi egiteari utzi. Datorren astetik hasita, asteartero izango...

irudia Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen...

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys