Piztu Ezazu Argia 970x90

Beranduegi (59. saioa)

59. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Presoen eztabaidari tiraka
Euskal Herrian ireki berri den prozesuan Euskal preso politikoen afera alderdi politiko zein gizartean ahoz aho dabil. Bideo honetan, hainbat iritzi bildu ditugu, azken asteetako mugimenduak kontutan harturik, presoen etorkizunaren inguruan hausnartzeko.  

 - Laburrean: Juanra Prado
Moonpalace Records zigilu diskografikoak 9 urte daramatza merkatu nagusitik at sortutako musika independentea kaleratzen, pasioz eta mimoz, dirua baino eskaintzaren koherentzia bilatuz. Juanra Prado arduradunarekin hitz egin dugu.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2318 zenbakian

 - Eskala musikalaren indarra
Bobby McFerrin musikariak 2009ko Zientziaren Munduko Jaialdian eskala musikalak duen indarraren erakustaldia burutu zuen ikuslegoaren konplizitatearekin. Ikusi eta etxean probatu.

 - Lehiaketa berria
Itzaltzuko Besaro hotelean bi lagunentzat bi gau zozketatuko ditugu ondorengo bi baldintzak beteko dituzuenen artean:

1- Beranduegiren Facebookeko orrian "atsegin dut" sakatu.
2- Elkarbanatu gure azken saioa zure horman eta bertan Beranduegi deskribatu esaldi jator batean.

Maiatzaren amaieran egingo dugu zozketa eta irabazlea 60. saioan jakinaraziko dugu. Animo!

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Beranduegi

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interneterako propio pentsatutako telebista saioa egitea.

www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar zaitezke.

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO

irudia Beranduegi (99. saioa)

99. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Beranduegi (98. saioa)

98. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare

Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain,...

irudia Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua...

irudia Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen...

Multimedia Bilaketa

Bideoak Galeriak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Beranduegi
Guztiak

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys