Beranduegi (54. saioa)

54. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Mezua gizateria osoari
Opor santu hauetara joan aurretik, prediku bat dugu zuentzako prest. Eta lan hori asko estimatzen dugun kolaboratzaile bati eskatu diogu. Gaurkotasuna galdu ez duen Charlie Chaplinen "Diktadore handia" filmaren pasarte bat, itxura zahar-berrituaz.

 - Laburrean: Josetxo Goia-Aribe
Saxoaren soinuak sortzen duen gau giro bildu horretan, hara non, ezustean, atmosfera gurutzatzen duen fandango, biribilketa, jota edo Sanferminetako doinu baten arrastoa antzematen da. Josetxo Goia-Aribe, saxo jotzaile-alkimista bihurriaren magia puntua, zalantzarik gabe.

Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2309. zenbakian

 - Oporretarako gomendioak
Saio hau ikusten duzuenak imajinazio faltan ez zaudetela badakigu baina aurretik dauzkagun opor-egunetan zuen herria jator eta alaiago bihurtzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu.

 - Lehiaketa
Lehiaketak baditu irabazleak. Mila esker parte hartu duzuen guztiei, eskertzekoa da email xelebreak sortzeko hartu duzuen lana.

3. saria: Jon Olano
Tolosako Kartingean bueltaxka 2 lagunentzat + ARGIAko egutegia + ARGIAren 3 hileko harpidetza, doan.

2. saria: Aitor Agirrezabalaga
Txondorra erretegian otordua 4 lagunentzat + ARGIAren egutegia +  3 hileko harpidetza.

1. saria: Asier Etxaniz
Gametxo Hotelean 2 lagunentzat asteburupasa + Ilimani liburu ederra + ARGIAren egutegia + ARGIAren 6 hileko harpidetza. Dena doan.

Lehiaketa berria ere abian jarri dugu. Beranduegiren Facebookeko horman zuen bideo bereziak jarri eta atsegin dut gehien jasotzen duenak irabaziko du sari eder bat hilabete amaieran.

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Beranduegi

Beranduegi gatoz, bai. Badakigu telezaborrak hartu dizula egongela. Bai, guri ere bai. Horregatik erabaki dugu ARGIAn, astean behin Interneterako propio pentsatutako telebista saioa egitea.

www.beranduegi.tv helbidetik zuzenean sar zaitezke.

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia-ZIO

irudia Beranduegi (99. saioa)

99. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Beranduegi (98. saioa)

98. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Kurdistan, aukerak eta mehatxuak parez pare

Kurdistan, munduko estaturik gabeko herririk handiena, lau estatuk zapaldua bizi da. Orain,...

irudia Ertzaintzaren jarrera Askegunean. Eredugarria ala gehiegikeria?

Ertzaintzaren bisitarekin argitu zuen otsailaren 19ak Donostiako Bulebarrean. Askegunean gaua...

irudia Sexismoa iragarkietan

Sarah Zelinski, Kayla Hatzel eta Dylan Lambi-Raine ikasle kanadiarrek gizon eta emakumeen...

Multimedia Bilaketa

Bideoak Galeriak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Beranduegi
Guztiak

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys