Mohamed El Burhimi Marokoko Ait Melloul katzelan hil zen atzo astebetez elikagairik hartu gabe pasa ostean.
Uniformatu gabeko pertsona batzuek manifestari sahararrrak nola jipoitzen dituzten erakusten du Periodismo Humanok zabaldutako bideoak. Inguruan dabilen poliziak ez du ezer egiten. Martxoaren 22an grabatutakoa da, NBEren ordezkari berezi Chrisopher Ross Mendebaldeko Saharan zen bitartean.
Bizi osoko kartzela zigorrak ezarri dizkie Marokok zortzi ekintzaile sahararri, 2010ean Gdeim Izikeko kanpamentuko protesta baketsuan parte hartzeagatik. Horietako bat da Hassana Aalia, Euskal Herrian bizi den sahararra. Marokok estradizioa eskatuko ote duen zain dago, Diagonal egunkariari adierazi dionez.
Marokoko epaitegi militar batek 24 saharar epaitu ditu. Orain bi urtetik badaezpadako espetxealdian zeuden, Gdim Izik kanpamenduko enfrentamenduengatik. Etenaldirik gabe, bederatzi egun iraun ditu Rabaten epaiketak, eta igande goizean amaitutzat eman dute. Ondorengoa ebatzi dute.
Suediako parlamentuak Mendebaldeko Sahara estatu gisa “lehenbailehen” onartzeko eskatu dio asteazkenean herrialdeko Gobernuari. Legebiltzarrean Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen lapurretari buruzko konferentzia egin ondoren izan da. Kontserbadoreak agintean dituen Suediako Gobernuak hurrengo egunean ezetz erantzun dio.
Gaur eguerdian egin da preso politiko sahararren aldeko elkarretaratzea Bilboko Marokoko Kontsulatuan, Askapenak deituta. Saleko (Maroko) espetxean dauden 23 preso politiko saharar epaitzearen kontra deitu dute protesta.
Jatri Aduh Mendebaldeko Saharako parlamentuko presidentea da eta Marokorekin izaten ari diren negoziaketen buru. Gaur egungo egoeraz eta gerora begira Polisarioak hartu beharko dituen erabakiez aritu da ARGIArekin.
1975ean Espainiak Sahara Marokoren eta Mauritaniaren menpe utzi zuenetik –Nazio Batuen informeei muzin eginez–, gatazkan dihardute sahararrek. Horietako asko Aljeriako errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira. 1979an Mauritania beraien lurraldeetatik kanporatu ostean, Marokoren aurka...
Saharatik igandean iritsi ziren Mundubateko (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) hiru boluntarioak abuztuaren 10ean itzuliko dira berriro euren kanpamentuetara Espainiako Gobernuaren erabakia baliogabetuz.
Hassanna Duihi Saharako Presoen Babeserako Batzordeko ordezkariari elkarrizketa egin dio Berria egunkariak. Hurrengo lerroetan elkarrizketako pasarte batzuk dituzue:
Bizitzak mila aldaketa jasaten dituela soberan dakigu denok, baina aldaketa horienganako jarrera egokia zein den ez dugu horren argi ikusten. Bi gizarte zeharo ezberdinetan sortu eta hazia naiz, horrek ikuspegi erabateko ezberdina ere ematen didala uste dut. Kasu honetan Euskal Herria eta...
Bi herri, irrintzi bat (MusikHerria) musika bilduman parte hartu duten taldeekin Sahararen aldeko musika jaialdia egingo da gaur Bilborock aretoan. Etzi beteko dira 35 urte Saharako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zutela, eta data horren karietara antolatu dute jaialdia. 21:00etan hasiko...
Azaroaren 8an, Marokoko soldaduek indarrez desegin zuten Agdaim Izik kanpalekua. Ehunka saharar Aaiun hiriko kaleetara irten ziren protestatzera. Ordutik hilabetera, abenduaren 6an, Hach Embarek Irizar sendiarekin solastatu gara.
“Saharar herrikide izatea nire bizitzaren partea da. Nork bere bizitza aukeratzen du, nik horrela egin nuen. Gauzak datozen bezala hartu behar dira, egoerak ezin dituzu beti aukeratu baina pertsonak bai. Ondoan ditut Garazi eta Beñat seme-alabak. Euskaldunok oso eskuzabalak izaten...
“Euskaldun eta saharar izaerek bi herrialde aberats ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera eman didate. Batzuetan alde batekoak nahiz bestekoak kritikatzen ditut, baina autokritika bezala; biek daukate elkarren antza eta zer eman elkarri. Agdaim Izik kanpalekuan gertatua eta gero, euskaldunei...
Azaroaren 8an, Marokoko soldaduek indarrez desegin zuten Agdaim Izik kanpalekua. Ehunka saharar Aaiun hiriko kaleetara irten ziren protestatzera. Ordutik hilabetera, abenduaren 6an, Salem Hach Embarek Irizar sendiarekin solastatu gara.
Azaroaren 8an, Marokoko soldaduek indarrez desegin zuten Agdaim Izik kanpalekua. Ehunka saharar Aaiun hiriko kaleetara irten ziren protestan. ARGIAk, Salem Hach Embarek Irizar sendiari egindako elkarrizketa plazaratuko du datorren astean. Ondorengo lerroetan Askapeneko Julen Zulaikak idatzi duen artikulua duzue, aipatu elkarrizketaren aurrerapen gisa.
Christopher Ross Nazio Batuetako Erakundearen Sahararako ordezkariak iragarri du Frente Polisarioa eta Marokoko Gobernua abenduan elkartuko direla berriro, Mendebaldeko Saharako gatazkaz hitz egiteko. New Yorken egin dute bilkura bi aldeek eta Aaiuneko gertakariaren ondorioz tentsioa nabaritu da. Erabakiak arnasa eta denbora emango dio prozesuari, astelehen goizaldean Agdaym Izik kanpalekuan izandako sarraskiak eta ondorengo gertakariek kolokan jarri baitute irtenbide baketsua.
Nolatan bururatu zitzaizuen halako bilduma egitea? Nolakoa izan da prozesua?
Felipe Kortajarena Musikherriako kideak Saharara hainbat alditan jo du eta hango musikari batzuk ezagutu zituen. Euskal Herriko eta Saharako kanten bilduma egitea bururatu eta Musikherriako taldeei parte hartzeko...
الحرية (Hurria). Bi herri, irrintzi bat! izeneko bilduma kaleratu du MusikHerria herri diskoetxeak. 121 Krew taldearen Lotsaren harresia, SKT Sekuentzia taldearen Askatasuna nire emaztea zen, Norte Apacheren Hamar segundu, Sirokaren Iraultza sirokoak eta...
Berlingo Harresiaren birrinketa, orain hogei urte, protagonista izan da aurreko astean mundu osoko hedabideetan. Batzuek eta besteek, hipokresia gutxi gehiagorekin, Berlingo “lotsaren harresia” desagertzea ospatu dute. Han, birrindutako harresiaren ondoan, Europako politikari...
Azaroaren 6an 33 urte beteko dira Mendebaldeko Saharan Marokok bultzatutako Martxa Berdea hasi zela. Egun hartan hasi zen gaur egun oraindik bizirik dagoen ihesaldia. Hainbat eta hainbat familia banandu zituen gertakari hark eta milaka sahararrek bizia galdu dute orduz geroztik.
Uztailaren erdialdera etorri ohi dira Saharako umeak Euskal Herrira. Aurten antolakuntza arrazoiak direla medio (besteak beste, garestiagoa baita zerua uztailean ekainean baino), askoz ere lehenago iritsi dira Loiuko aireportura, udako lehen egunetan. Biharamuneko egunkarietara albistearen bila jo...
Urtero bezala hemen ditugu haur eta gazte sahararrak. San Joan bezperan iritsi ziren eta gehienek San Joan suaren magia eta misterioa ezagutuko zuten Euskal Herriko hainbat plaza eta txokotan. Etorritako egun berean hainbeste berde, hainbeste ur, hainbeste musu eta iluntzean suaren sorginkeria eta...
Duela hilabete batzuk César Vidal COPEko esatariak euskararen gainean errandakoa zabaldu zen gure artean. Euskara hizkuntza primitiboa dela ez baitu unibertsalik atzematen. Euskara partikularretan oinarritua dela (pagoak, pinuak, makalak...), unibertsalik dagoenentz ere somatzen ez duen giza...
Donostian aurkeztu dute Arabiar Etxeak eta Fabricantes de Ideas elkarteek Magrebeko musikaren inguruan argitaratu duten gida. Gidaren izena Guía de las músicas del Magreb da eta Afrikako iparraldeko herrialdeetan sortzen den musika gerturatzea dute helburu. Guztira 170 fitxa jaso...
Abian da aurten ere Piztu Itxaropena V. Euskal Karabana. Egun gutxi barru, Afrikarako bidea hartuko dute Euskal Herritik materialez beteak abiatuko diren kamioiek eta trailerrek. Karabana honek penintsula osoa zeharkatuko du eta itsasoa zeharkatu ostean zuzenean Aljeriako basamortuko bidea hartuko du. Zehazki Tindoufera joango dira. Helmuga: errefuxiatu sahararren kanpalekuak. Rabuniko janari biltegia hain zuzen ere.
Luis Arellano eta Joaquin Calderon nafarrek egindako Sahara no se vende (Sahara ez dago salgai) dokumentala saritu dute Valparaisoko (Chile) Otro Zinema Sozial eta Giza Eskubideen Jaialdian. Jatorrizko Herriak eta Kulturak sailean izan da saritua nafarren dokumentala. Dokumentalak, Saharako IV....
Udan, oporrak hartzearekin batera, bat-batean edukitzen dugun denbora libre guzti hori betetzeko bidaiak, ikastaroak... egiten ditugu. Baina bada oporrak etxean eta modu berezian igarotzeko beste aukera bat: haur sahararrak etxean hartzea.
Joxe Iriarte Bikila ::Riag entinak (Elkartasuna basamortuan)
El Watan
orrialdeak ::108
prezioa ::8€
INFORMAZIO OROKORRA
Mendebaldeko Sahara Afrikako Sahara basamortuaren mendebaldean dagoen eskualdea da, Ozeano Atlantikoan. Nazio Batuen Erakundeko lurralde ez-autonomoen zerrendan ageri da. Deskolonizazio prozesua 1976an eten zen. Urte horretan Espainiak, lurraren gaineko burujabetza zuen estatuak eta berez oraindik ere baduenak, Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen lurraldea Madrilgo Akordioetan ezarri zenaren arabera. Bi herrialde horiek lurraldea okupatu zuten baina 1979an Mauritania erretiratu zen. Marokok kudeatzen du ia lurralde osoa, baina NBEk ez du hori onartzen. Gainera Fronte Polisario izeneko erakunde armatuak independentzia aldarrikatu zuen eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaa (SAED) izena eman zion 1976an. SAEDek kudeatzen du Morokok okupatuta ez duen lurraldea.
Iturria: Wikipedia
Gaian sakontzeko
Mendebaldeko Saharari jarraipen informatiboa
Elkartasun mugimenduak
Multimedia
Komunitate internazionalaren ezikusiaren eta Marokoko erregimenaren indarkeriaren artean arrapaturik, herrialde sahararrak era baketsu batean borrokatzen du bere lurraldea eta subiranotasuna berreskuratzeko. Mundubat, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, saharar zibilei ahaztutako gatazka honek zein...
Haur sahararrak Euskal Herrira etortzen dira udan, "Oporrak bakean" ekimen solidarioaren bidez. Haur horiek gure artean dauden bitartean, nola bizi diren, zer deskubritzen eta ikasten duten, eta nola gozatzen duten ikusiko dugu lehenengo zatian. Bigarren zatian, berriz, basamortura...
Sahara Marathon 2003an Tindoufen (Aljeria) eginiko dokumentala da, saharar errefuxiatuen kanpalekuetan egina. Saharako maratoiaren bitartez eta giza tragedia handi bat azaltzen digu: 250.000 saharar baino gehiagok 27 urte daramatzate beren herrialdetik kanpo bizitzera behartuta, egoera...
Abian da aurten ere Piztu Itxaropena V. Euskal Karabana. Egun gutxi barru, Afrikarako bidea hartuko dute Euskal Herritik materialez beteak abiatuko diren kamioiek eta trailerrek. Karabana honek penintsula osoa zeharkatuko du eta itsasoa zeharkatu ostean zuzenean Aljeriako basamortuko bidea hartuko...