1982ko iragarkiak

 

HABE

Euskara ikasten ari garenon aldizkaria
Euskara errazean idatzia hilabetekaria!
Harpidetza bidez bakarrik banatzen da.

EUSKO JAURLARITZA

Kultura saila lakua-Gasteiz


 

300 ibilbide Euskal Herriko mendietan zehar

Anie Mendimultzotik eta Bardeetatik hasita Enkarterriraino.

Euskal Herriko mendi garrantzitsuetan zehar 300 ibilbide modu honetan adieraziak; 124 krokis, 22 mapa, 136 argazki koloretan

Elkar-ek argitaratua


 

MINTZA, IRAKUR ETA IDATZI EUSKARAZ

Lewis Carroll, Aresti, Garcia Marquez, Lizardi, Jean Paul Sartre, Albert Camus, Etxahun…

Ehundaka liburu, ehundaka autore, euskaldunak eta atzerrikoak, euskaraz idatziak edo euskaraz jarriak. Guk geure hizkuntzan irakur ditzagun. Kultura batek berea duen hizkuntza behar baitu espresabide.

Gauza asko irakur liteke orain euskaraz. Ba al zenekien aurtengo Nobel Sariaren azken lana, euskaraz daukagula? Eta Txirrita bat izan zela badakizu, baina abestuko al zenuke haren bertsorik?

Eta "Euskal Herri nerea ezin zaituz maite, baina non biziko naiz zugandik aparte" idatzi zuena ezagutzen al duzu? Etxahun, Elizanburu, Iztueta, Lizardi, Orixe, Aresti… euskarak eman dituen idazlerik handienetakoak, eta askotan, ezezagunak.

Irakurri egin behar dugu. Bertsolariak, poetak, idazleak eta pentsalariak izan ditzagun, arduratu egin behar dugu haien lanaz.

Kultura sendotzeko erabaki on bat: irakurtzea.

Irakur ezazu. Baina irakur euskaraz.

Gipuzkoako Foru Diputazioa eta Udalak

 

Gure Mendea