1976ko iragarkiak

 

CAJA LABORAL. Herriarekin - Herriarentzat

Izan zirelako gera,
izan geralako
izango dira

Xabier Lete - Lourdes Iriondo


 

Goazen MUNDUKO FUTBOL TXAPELKETARA

(Argentina-Brasil bisitatuz)

CAJA LABORALAREKIN

100 lagunentzat zozketa


 

Has zaitez gutaz beste era batera pentsatzen
Biharra hemen dago iadanik

Gurekin harremanak dituztenei gauzak ikusteko era berri bat, erlazionatzeko beste estilo bat eta zerbitzu sorta osoagoa eskaini nahi diegu. Gure postura, biharrak gaurtik eskatzen dizkigun baldintzetara egokitu nahi dugu. Izan ere, inoiz baino hobeak izan nahi dugu. Guztiontzako etorkizun hobea eraiki nahi dugu eta badakigu gaurtik hasi behar dela. Biharra hemen baitago iadanik.

Caja de Ahorros Vizcaina


 

Caracasen jaioa, eta orain Euskaldun osoa.

Legez Francisco TEJADO da. Baina PATXI TEILATU deitzen diote lagun eta ezagun guztiek. Beste askoren antzera, bizimodu hobe baten esperantzaz EUSKADIRA etorri zen. Eta betiko hementxe gelditzea erabaki. Patxik, berehala ikasi du euskara. Eta... areago oraindik. Beste euskal bertsolariekin batean, plazaz plaza dabil bertso kantari. Ikasbide ederra hauxe! Ongi etorri, Patxi. Oraindik euskararik ikasi ez duten Euskal Herriko "Vasco" askok badute non ikas.

Euskara indarberritzearen alde CAJA LABORALeko gizarte ekintza saila.

CAJA LABORAL POPULAR - LANKIDE AURREZKIA - EUSKADIko KUTXA


 

Gure lantegietan ere Euskaraz.

EUSKARA baserri hizkuntza dela uste duenik bada oraindik ere. Baina, hiru euskaldunetatik bi, kalean bizi gara. Beraz, gure kaleak EUSKALDUNDU behar ditugu; lantegiak, adibidez. Oiñatiko FAGOR INDUSTRIALean egin duten bezala, makina izenak, lantokiak, bulegoak, zerbitzu orokorrak, aldagelak etab., euskeraz ezarriz. Folklore hesparruko loturatik egunorotako bizitzaren maila guztietara ekarri eta egokituz. Izan ere, EUSKARA BIZI BAIT DA, eta zorionez bizi!

Euskara indarberritzearen alde CAJA LABORALeko gizarte ekintza saila.

CAJA LABORAL POPULAR - LANKIDE AURREZKIA - EUSKADIko KUTXA


 

Guk geu herri eta pentsamoldez laguntzea, gure lehen kultur historian datza, nondik gatozen ohar eta zein den gure esperientzia, mendeetan zeharretik datorkigun elementuez konturatzea, zeren gure sustraietatik iritsi zaigun bideak erakutsiko baitigu gure etorkizuna.

Barandiaran'dar Joxemiel

Euskal kultura hil ala bizian

Honen salbamena Euskal Herrian bizi garenon eskuetan dugu.

Kultura (lege eta erakunde, material eta gogo agerpenak, hizkuntza etab.) ez da besterik edozein gizon eta herrik eguneroko bizitzaren uxada ezberdinetan ematen duen erantzuna baizik. Eta norberaren kultura gabe, ez da herririk.

Horregatik euskal kultura gabe ez da Euskal Herririk.

Bat euskalduna jaiotzez edo izateko gogoarengatik da.

Ez gaitezen atzipe. Euskara ez duenak ez da euskalduna. Euskarak hainbat eta hainbat urtez Euskal Herriak sortu eta gordea bizitza ikusteko eta ulertzeko filosofia bat du berak jabetuz gero; Honela bizitzari aurre emateko gertakizun berezi bat lortuz.

Euskaldun izatea ez da bat ere erraza Euskal Herriak izan dituen lege eta erakundeen barnean bat ez bada bizi, berauk gizarte harreman batzutan barne izanik gizarte portaera bat jarraitzen duenengan.

Azkenik, euskalduna izaten ez da erraza, euskal izakera batetatik datozen agerpen material eta gogozkoetan finka ezik egungo zereginei erantzun bikain bat emateko, guztionek izakera berezi, mugatu eta partikular batetan izan behar baitu.

Egoera hontan gaude Euskal Herrian bizi garenok: Euskal kultur ahul baten barnean, EZ DA BAT ERE ERRAZA EUSKALDUN IZATEA.

Baina honez gainera beste hizkuntza baten lege eta erakundeak ezartzen badizkigute, gure euskal izakera oraindik indargabetuago gelditzen zaigu eta zeharo hilzorian.

Zer egin?

Herri bezala desagertzea nahi ez baldin badugu, Euskal Herrian bizi garenok izugarrizko ahaleginak egin behar ditugu gure kulturaz berjabetzeko.

Bakoitzak biderik egokiena aukeratu behar du: Euskara ikastea, euskaldun izateko beharrezko da euskaraz jabetzea edo zeure semeek ikas dezaten aukera eskaini; hauzategi, ikastetxe etabarretatik zehar euskal ekintzak sor eta bultzatuz edo euskal kulturan barnetzeko beste zerbait asmatuz.

Honegatik EUSKALTZAINDIAK BAI EUSKARARI deritzan Kanpaina hasten du.

Honen helburua: Diru biltzea eta nahimenak batzea euskal kultura eta euskara sendo, lagun eta bultzatzeko.

Gure herriak bizitzea nahi baldin baduzu lagun ezagu BAI EUSKARARI kanpaina.

Euskal Herrian ez du hiltzerik nahi, bizitzea nahi du, biziko zaigu: DENON ARTEAN BIZI ERAGIN BEHAR DIOGU!

EKAINAK 16 EUSKARAREN EGUNA

Euskal kultura eta euskararen aldeko diru eskaera


 

HAU irakurtzeko gai ez bazara ZATOZ!

ARIETA OPTIKOA

VITERI,3 - ERRENTERIA


 

Zeruko ARGIA - ANAITASUNA

GEU GARA EUSKAL PRENTSA

 

Gure Mendea