1977ko iragarkiak

 

ZURE LANTEGIAN LANGILE BILA ZENBAT DENBORA GALTZEN DUZU?

Hona pertsonei hotsegiteko DEI-GAILUA
Aproba nahi baldin baduzu
eska ezazu etxe honetara

BENGOA

Hemen bertan dituzu zure lantegian behar dituzun
MEGAFONIA
INTERFONIA
INDUSTRI-MUSIKA
Berehala eta bapatean hitzegin nahi ahal duzu zeure saltzaileekin?

Atoz guregana eta ikus itzazu zure berebilarentzat apropos eginak diren EMISORAK


 

LASTER EGIN EGINGO DUGU. EGIN


 

YOGUR GURELESA. GOGOZKOENA


 

JAKIN: EUSKAL KULTUR ALDIZKARIA

10 urte debekaturik egon ondoren berriz plazara!

Hiruhilabetez behin argitaratuko da.

Monografiak - dossierrak - azterketak - kritikak - gaurko gaiak

Lehenengo zenbakiaren gai nagusia:

EUSKAL UNIBERTSITATEA

Lehenengo zenbakiaren lankideak: P. Agirrebaltzategi - A. Artamendi - J. Azurmendi - J.M. Larrazabal - J.L. Lizundia - L. Mitxelena - M. Pagola - K. Santamaria - I. Sarasola - J.M. Torrealday

JAKIN 500 pzta. urtean: Cuartel 2 - Tolosa (Gipuzkoa)


 

EUSKARAZ ZER? HONA GURE HITZA: EGUNORO ERABILTZEA

Egin dezagun egunkari elebidun bat, gure kale, eskola eta lantegietan euskara egunoro erabil-araz dezan.

Geure hizkuntza baitugu gure herri bizitzaren erakusle bakarra.

Iritsi baita euskara geure etxe-zulotik ateratzeko garaia. Guztiok hartu behar dugu esku, Egin geurea, elebiduna, geuk nahi dugun hori izan dadin.

Elkargoan eginez. Guztiok finantziatuz. Egin dezagun geure egunkari berri eta egi-zalea.


 

Geure prentsa behar dugulako
Geurea: Bertako arazoak, bertako ikuspegiz aztertuaz
Askea: Erriak bakarrik ertsatuko duena
Egibera: Dana dan bezela zeatz esanaz
Gaurkoa: Igaroa, oraina ta geroa gaur-neurrietan erabiliaz

Deia - Gure lurraren deia


 

Pret a Porter

SAIOA

Agurtzane Etxabek eta Mari Uribek beren denda ikustera gonbidatzen zaitu

Donibane Lohizun - 100 Rue Gambeta - Laburdi


 

CAJA LABORAL

Herriarekin. Herriarentzat

Burua eta biotz osoaz
zure alde saiatu naiz

Uztapide


 

HIZTEGIA

100.000 adiera baditu. EUSKALTZAINDIAK emandako legeen arabera moldatua.

Euskara batu eta modernoan egina. Euskarari, kultur hizkuntza normaldua bilakatzeko, autorea irtenbide konkretuak bilatzen saiatu da, gaurko idazleen praxia eta Euskaltzaindiaren errepideak kontuan hartuz.

Ediciones Vascas argitaletxea


 

EUSKAL SOZIALISTA BILTZARREA - ESB

Sozialista antolabide bat Euskadin gure herri honetan erabilia izateko

EUSKAL SOZIALISTA BILTZARREA - ESB

Sozialista antolabide bat Euskadiren autonomiarako

Euskadi honetan Euskal Sozialismoa

Partido Socialista Vasco - ESB

Gure Sozialismoa


 

Garagardoa GARA-BERRI

EUSKAL GAI GUZTIAK BEZELA
Nortasunez betea eta sendoa
EUSKAL EDARI JATORRA

Gasteiz - Bilbo


 

AUZMENDI
Donostiako estiloa.

Auzmendi, sastre. Vergara 1.


 

Zure laguntza behar dugu aurrera jarraitzeko

PUNTO Y HORA DE EUSKAL HERRIA

Lan Kide Aurrezki Kutxa - Kontu irekia: 50.0.000.500.8

 

Gure Mendea