"SEBERO ALTUBE" IDAZTI SARIKETA
Antolatzaile: Arrasateko Danok kultur taldea
OINARRIAK

Bizkaiko banka-etxeari eska lasai
GASOLINA-TXARTELAK
Eska gasolina-txartelak. Oiek eskuan badituzu, ez duzu sosik ordaindu beharrik. Bota gasolina eta eman txartel auetakoak gasolintegietan.
Bizkaiko Banka-etxeak jasoko ditu zuk gasolindegietan utzitako txartelak. Banka-etxeak ezarriko du zure liburuan zure izeneko zorra. Au da gasolina ordaintzeko era berria. Beraz, lasai eska dezaiozuke Bizkaiko banka-etxeari.
BANCO DE VIZCAYA
ANDIMA IBINAGABEITIA SARIA. SARI AUNDIA
1.- Azkeneko urteetan bezala, aurten ere EUSKERA LAGUNEN ELKARTEAK (E.L.E.) izen buru honekin, urteroko saria eratzen du euskal idazle eta jakintsuentzat euskeraren indarberritze, sakontze eta batasuna helburutzat hartuta.
2.- Elkarteak sortua denez gero, bere ardurapean hartzen ditu idazlan sari honen antolatze, zabaltze, epaitze eta sari-emaitza.
3.- Saria bakarra eta eman beharrekoa izango da 1974eko abenduaren 6an, Euskera Egunez, bere zenbatia USAko 1.000,00 dolarrekoa izanen delarik.
4.- Gaitzat "SAIAKERA" hartzen da. Gai librea, alegia.
5.- Lanen luzea 22 x 28 ehunezko (zentimetrozko) orrietan idatzia lerro une bat zuri utzirik eta 100 orrialde gutxienez, marrazki edo apaingarriak kontuan hartu gabe.
6.- Lana, lehen-idatzia edo originala izanen da.
7.- ELEren gogoa, Euskaltzaindiak gomendatutako EUSKARA BATUAN idatzia izatea da. Halere, edozein euskalkitan egindakoak onhartuak izanen dira.
8.- Urte beteko epea ematen zaio egilleari lan-saritua argitaratzeko. Horrela izan ezik, ELE-k bereganatuko ditu lanaren gaineko eskubide osoak. Jasotzen diren beste lan guztiak antolatzaileen eskuetan geldituko dira.
9.- Lanak iraillaren 30erako korreoan ipiñiak izango dira ELEren zuzenbidera: Apartado Nº 51.730 Sabana Grande, Caracas (Venezuela), "ANDIMA IBINAGABEITIA SARIA" aurrez idatziaz. Lanak azalburu batekin izenpetuak izanen dira, azal-buruaren giltza beste sobre batean zuzenbide berdiñera igorriaz, bainan "GILTZA" aurrez idatziaz, edota argi markatuaz.
10.- Araudi hau aurrera eramateko nolanahiko eragozpenik sortuko balitz, ELE zuzendaritzak berak erabakiko du.

Jaso gure jakintza maila! ebaki gure ezjakintasuna!
GLU GLU Prezioak putzuan
Logelak 79.450tik hasita / Tresilloak 9.925tik hasita / Krisailuak 7.500tik hasita / Liburutegiak 11.450tik hasita
Denda hustutzea berritzeagatik
Amuebladora Comercial Hispania

TXORIKI: eziketa jostailluak / eskulanetarakoak / irakasketa gaiak
Av Generalisimo, (Txagorritxu auzoan) 65 Urrut. 241916 - GASTEIZ
GERO - EUSKAL LIBURUAK