1966ko iragarkiak

 

LAMPARA METAL-MAZDA

ORRA BI ARGI BERDINBAGEAK
ZERUAN ETA LURREAN
ARGION - URTEBARRION


 

LAN KLASE GUZTIETAN GOGOAN ARTU

LBHER -LABHERIT

LAN TOKI DANETAN EZAGUNAK
WOLFRAN - GARBURUZKO ERREMINTAK
LABORDE HERMANOS S.A. ANDOAIN


 

ANDOAIN'GO UDALETXEA LARRAMENDI'REN OMENEZ

Andoain'go aiuntamentuak ez du atzera gelditu nai aita Larramendi'ren eriotzaren berreun urte-urrenean. Ortarako batzorde berezi bat izendatu du urte guztiaren barruan egingo diran omenaldi ta jai guztiak behar bezela koordenatzeko.

Larramendi urteari Andoain'go erriak otsaillaren seian emango dio Gipuzkoa'ko agintariekin batera ta egun orretan erriko semeak emandako meza nagusiaren ondorenean Larramendi-zale aundia den Elias de Tejada jaunak emango du aita Larramendi'ren gaiñean itzaldi bat.

Urte guztiaren barruan beste gauz asko egitea pentsatzen da.

ORRI AU ANDOAIN'GO UDALETXEAK ORDAINTZEN DU


KRAFT

KILOMETRO GEIAGO TA OBETO EGITEKO...


 

ZURE SEMEAK GUZTIA MEREZI DU

Eta zure jarraibidea, zure maitasuna, zure txera bear du. Orixe baita eskolarik onena bere burua gertutzeko.
Aizatu itzazu aren berezko joera ta zaletasunak: semeak guztia merezi du-ta.

BANCO DE VIZCAYAbere AURREZKI-LIBRETAKIN

ZURE LAGUNTZAILLE IZANGO DEZU, ZURE SEMEAREN ETORKIZUNEAN


 

ADISKIDETASUN ALDEKO LANA AISA DIJOA

IBERIA

TA BERAREN ZABALTZAILLEAK

erriko giro on orri erantzunaz, etxerako nolanaiko lantresna ta jostagaillu sailla eskeintzen dute. Egun auetan beren Donosti’ko erosleei, tresna ta aparaillu oiek UTSEAN eskuratzeko aukera eman nai diete.

Guziok jakiñaren gaiñean jarri zaitezte: Balentin Donearen eguna baiño lenago IBERIA markako edozein langaillu erosten dutenak, ADISKIDETASUN ALDEKO ZOZKETAN sartu ditezke.

Zozketan sarituak ateratzen diranak, IBERIA telebista bat erosi ba-dute, aren balioa saritzat artuko dute, ta orrela beste edozein langaillu erosten dutenak.

EDOZEIN IBERIA EROSKETA, EROSO DATOR
BAIÑA SAN BALENTIN AURRETIK EGINDAKO EROSKETAK
ETXERAKO... ZORIONA SORTU DEZAKE


ONGARRI PENTSUAK

Euskal-erriko baserritarra;
galdu gordean zabiltza,
nunbait laguntza aurkitu nayan
benetakua balitza...
Asmo orreri zor izan dio
ONGARRI’k bere bizitza;
lagun oberik eztaukazula
ematen dizugu itza.


Etzendun izan orain artean
gaurlako aldi esturik,
argatik zaude erdi etsian
ta bekokia bezturik...
ONGARRI’k argi egin nai dizu
baserria aldezturik,
frutu obeak jaso ditzazun
biziera errezturik

APATAMONASTERIO-ATXONDO-BIZKAIA


 

MILLAKA SARI
MIRINDA laranja limoi tonika
TAPAGAILLUETAN

JASO TAPAGAILLUA ETA AGERTU ZURE SARIA!

--

Gure Mendea