1955eko
iragarkiak
Euskaldunen oitura onak gorde nai al dituzu?
Eta nun dabiltza oitura oiek? Baztarturik... Gorde zazu euskera garbia eta orduan gordeko dituzu gure oitura garbiak. Ortarako zabaldu euskaldunen artean Zeruko Argia

ZERUKO ARGIA
Aizuuuuu!!! Asmo on bat agertu nai dizut, irakurle maite. Egunero nere burua nastutzen nabil ia nolaz eman ote dezakegun euskaldunei ZERUKO ARGIA ederragoa eta aundiagoa. Egunean eta geiago dira, ez bakarrik eskatzen dutenak, baita ere beren lanak bialtzen dituztenak ZERUKO ARGIA’n argitaratzeko. Ez dezakegu guztien naia bete... Nai ori betetzeko, asmo au bururatu zait: ZERUKO ARGIA zortzi orrialde (pajina) zabalago egin nai genuke, suskrizioa geiago jaso gabe. Baño au ez dezakegu guk bakarrik egin, asko gosta bai-ta. Orregatik eskua zabaltzen degu norbait prest ba dago lan atsegiñ ontan laguntzeko euskaldun guzien onerako. Biotz oneko ta euskaltzale jatorrenbat ba da lagundu dezakena, guk pozez egingo degu al degun guzia asmo au aurrera eramateko.
Nai duten guztientzat zabal-zabalik daude atariak. Jaungoikoak lagundu dezaigula lan ontan bere gorapenerako.

Arrasate’tar Andonin
ARRAI MOTA GUZIKOAK
MOTRIKO (Gipuzkoa)
Bokarte zirrindarak
oliotan.
Bokarte gazituak Italia’ko
erara.
Egaluze egosia oliotan.
Thon mariné.
Egaluze erragosia
eskabetxan.
Salneurri onak

Euskerazko liburu BERRIAK
SALGAI:
LIBRERIA BEGOÑA
Hnos. Irurrino 13 - Urrutizkiñak 16716 eta 19916 San Sebastian
OARRA: Etxe onetan aurkitu dezakezu «EUSKALTZAINDIA»-ren liburu guziak, baita beste nolanaiko euskerazko naiz erderazko liburuak ere.
ESKATU!

URTE GUZIKO MEZA-BEZPERAK
ORIXE
ELIZ-LIBURU AU ESKEÑI, ZABALDU, EROSI