1930eko iragarkiak

ASPAIME
GARRATXAK (Pastillak)

Erabat kentzen dute: EZTULA

ondatzen dituzte-ta este-estutze, marranta, eztarri ta zintzur miña, eztarrigaitzeko ta biriketakoa, aipeta, itz batean, arnas toki osoroko miñak.

ASPAIME GARRATXAK beste ezagun guzien gañetik daude. Ezta egoki ta jakintsuagorik. Agorako goxoak. Sendagai urrintsu ta ariñen zumoa berak bakarrik dute. Eztira usteltzen. Eta beti azkar, bizi ta agudo erasotzen die arnas-bidetako gaitzai, ortik bai dator eztula ta atsanditzea.

ASPAIME GARRATXAK agintzen dituzte sendalariak.

ASPAIME GARRATXAK nai dituzte gaxoak.

Beti eskatu egiazko «Pastillas Aspaime» ta ez artu oien ordezko, ezer gutxi balio dutenak.

Aspaime garratxak pezeta batez kaja saltzen dira botika ta drogeria nagusienetan eta bidenabar utsean ematen da beste kaja bat sakelean erabiltzeko ondo datorrena.

Zertaz egiñak:

Gozagarria esne ona euneko bost; regaliz zumoa euneko bost, diakordio zumoa mileko iru; bei-muñ zumoa, milleko iru; gomenoi, milleko bost, gozagarri menta-anizatua, garratz bat egiteko naikoa.


 

"Transatlantica" Lagungoaren
Gomenkiak (serbitzuak)

Cuba-Mejiko’rako Ontzibidea

Puerto Rico, Cuba, Venezuela-Colombia eta Pazifiko’rako Ontzibidea

Filipinas eta China ta Japon’go kaletarako ontzibidea

Argentina’rako ontzibidea

New-York, Cuba ta Mejiko’rako ontzibidea

Fernando Poo’rako ontzibidea

ARDURA AUNDIKO OARRAK

Familia osoentzat eta joan-etorria egin ezkero, saria gutxiago. Ontzi-gela berezietarako lendik itz-arturiko sariak... Ontzi guziak badute arigabeko telegrafia ta itsas-azpiko siñaleak egiteko tresnak, orain-oraingo aurrerapen guziez ornituak daude bideztien ziurtasuna ta atsegingarri ta erosotasunerako. Ontzi guzietan badira medikua ta kapelaua.

Gure Mendea