1929ko iragarkiak

Erne, itxas-gizonak...! Esnai, itxas-bidariak...! Begiratu onuntz guziok...!

Gure itxasoaren zakarraldiak nor eztue beldurtzen? «Au mauka utsian jartzen danian, iñork eztezake onekin» esaten zuen, zuen arteko batek.

Kantauri itxasoaren nasketak, osoro biurriak dira; zenbat ontzi ta zenbat ondasun iraultzen ote ditu bere urpera?

Zer egin bada, itxasontziren baten jabe zeratenak? Zer bide artu, zeren salgaiak itxasoz aruntza biali bear dituzuenak?

Bear dituzuen salgarriak itxasoz dakazkizuenak, zer alderdi jo?

Guztia galdu ta esku utsean geratzeko arrixkuan egon?

Ez al zendukete atsegin aundia artuko, ta atseden bide bat izango, itxasoan galduaren ondoren, arrek ostua, lurrean norbaitek kitto egingo ba-lizute?

ONA BA, BAZKUN KITOLARI BAT; ITXASOAN GALDUAK KITO EGITEN DITUENA, ZEIN DAN?

'LA POLAR'

Bazkun kitolari ixilkakoa

Euskalerrian sortu da Bazkun au, gure diruak geren artean izan ditzan bere artu-eman, galtze-irabazte guztiak.

Zure galtze arriskuaren ariora zertxo bat aurreratu Bazkun oni ezain-ezain, eta berak alakorik ba-letorkizu, zure galtzeaz erantzungo du dezaken ariora.

Zer eratan edo zer kitotuko lizukean nai (gura) dezu ikasi?

Galde egizu, ba, berai. Ara beren bizilekua:

Bilbo'n, Hurtado de Amézaga, 8 - Urrutizkiña 12514

 

Gure Mendea