Nikanor Zabaleta (Donostia 1907 - Puerto Rico 1993)

Mundu mailako ospea lortu zuen harpa-jole honek jaioterrian eman zuen lehen kontzertua 1918an. Donostian hasitako ikasketak Madril eta Parisen amaitu ondoren Sienako Chigiana musika-akademiako irakasle izan zen. Beethoven eta Dussek-ek harparako idatzitako obrak, han eta hemen aurkitutako pieza klasikoak eta egungo konpositoreek bereziki berarentzat sorturiko piezak jo ohi zituen. Harpa gaurkotzeko ahalegin berezia egin zuen, berak erabili baitzuen lehenengo aldiz zortzi pedaleko harpa, ordura arte erabiltzen zen zazpikoaren ordez. Sari asko irabazi zituen.

Gure Mendea