
Remigio Mendiburu (1931 - 1990)
Hondarribian jaio eta hil zen bizitza osoa eskulturari eskaini zion Remigio Mendiburu. Oso gazte zela Madrilera joan eta San Fernando Akademia ospetsuan hasi zen Arte ikasketak burutzen. Handik Bartelonara egin zuen eta han garaiko artista eta intelektualekin hartu-eman zuzena izan zuen: Tapiés, Miró, Portabella eta Guinovart. Batzelonako etaparen ondoren Parisera joan zen 1958an, eta han indarreran zen informalismoaren oinarriak ezagutu. Arte munduan murgilduta, 1960ko euskal arte taldeetako partaide izan zen, Gipuzkoako "Gaur" taldekoa hain zuzen. Ordutik lan etengabean, bakarka edo taldeka egindako erakusketak asko izan dira: Madril, Bartzelona, Paris, Donostia, Tenerife, Mexiko, Venezia, Basilea... Bestalde, hainbat sari ere irabazi zituen.
Zura izan da Mendibururen lanaren ardatza, baina metalak eta harria ere landu izan zituen. Kolorea apenas landu gabe, zuhaitzen enborren lantzea izan zen bere konstante bat. Enborren formak errespetatuz, baina hainbat tresnaren bidez manipulatuz, anitz gai jorratu izan zituen. Korapilatutako enborren esperientzia totemikoak, sustraietara begiratzen dutenak...
Remigio Mendiburuk egin zuen Korrikarako lekukoa.