Justo Mokoroa (1901 - 1990)

1990eko azaroaren 7an hil zen Justo Mokoroa tolosar eskolapioa, 89 urte zituela. Euskal esamoldeen bilduma erraldoia osatzen hainbat urte egin eta "Ortik eta emendik - Repertorio de locuciones del habla popular vasca" izenburupean argitaratu zuen lana. Oso gazte zelarik hasi zen euskal mugimenduaz kezkatzen, eta gerra aurretik "Genio y lengua" euskarari buruzko saiakera argitaratu zuen. Bertan, euskara nola salbatu zitekeen galderari erantzunez plangintza moduko bat osatu zuen eta eragin handia izan zuen garaiko gazte abertzaleengan eta ETA mugimenduaren baitan. Gerra garaian ihes egin behar izan zuen eta Belok eta Daxeko seminarioetarik pasatu ondoren Txilera jo zuen. Bertan idatzia dugu bere "Gure baratzeko loreak" bilduma.

Atzerrian zela Salamankako Euskara Katedra eskaini zioten. Halaxe erantzun zion eskaerari: ĞDígale usted a Franco que yo no quiero servir de pantalla para ocultar el genocidio del Pueblo Vascoğ. 1955ean itzuli zen eta Bilboko eskolapioen erretore gisa jarri.

Herri-literaturan oinarritutako milaka esaera jator biltzen dituen "Ortik eta emendik" izan zen haren azken lana, hil zen urtean bertan argitaratua.

Gure Mendea