Leon Bilbao (1916 - 1990)

Bizkaiko Arratia bailarako Presalde baserrian jaio zen 1916an eta 1990eko azaroaren 18an hil Artean, 73 urte zituela.

Hamabi urte zituela erakutsi zion aitak alboka jotzen eta erromeriaz erromeria ibiltzen hasi zen. Leon Bilbao, albokari bezala albokagile gisan ere iaioa zen oso. Urte luzez Maurizia Aldeiturriaga panderojolearekin eta Bonifazio Arandia Fasio trikitilariarekin osatu zuen taldea. Ondorengo albokari onenen irakaslea izan zen. Azkenengo urteetan artisau feria gehienetan parte hartu zuen, albokak egitera deitzen baitzuten. Hauetako batera, konkretuki Erandioko feriara joateko prestatzen ari zela, ondoezik sentitu zen eta ospitalerako bidean hil zen.

Bere musika eta trebetasuna bost diskotan utzi zituen etorkizunerako grabatuta.

Gure Mendea