Tomas Garbizu (1901 - 1989)

Euskal musikari ospetsua 1989ko azaroaren 27an hil zen Donostian. 1901 urtean jaio zen Lezon. Donostian, Parisen eta Madrilen egin zituen musika-ikasketak. Donostiako Udal-kontserbatorioko katedradun, organorako piezak interpretatzen eta jotzen aparta zen Tomas Garbizu. Espainiako Musika-sari nazionala bost bider lortu zuen. Baina euskal musikagintzak gogoan izango baldin badu bere konposizio lanengatik izango da, batez ere. Makina bat obra sortu zituen: abesbatzentzat egindako lanak, mezetakoak eta arinagoak ere bai, habanerak kasu. Herri musikaren egitura eta erreferentziak izugarri mamitu zituen.

Musikaria izateaz gain, 1924 urtetik 1929ra bitartean Euskal Esnalea aldizkarian hainbat lan argitaratu zituen: ipuinak, poesiak eta bertsoak. Musikaste Errenteriako jardunaldietan obra ugari estreinatu zituen.

Gure Mendea