Eugene Goihenetxe

Baionako eritetxe batean hil zen 1989ko urtarrilaren 11n. Iparraldeko historiagile bakartzat jo izan zuten zenbaitek. Testu zaharren irakurle iaioa, berezko iturrietara jotzen finki asmatzen zuen. Eskola zaharrekoa zen.

Uztaritzen jaio zen 1914 urtean. Parisen egin zituen ikasketak eta Bigarren Mundu Gerra ondoren irakurketa eta azterketa lanetan jardun zuen, espetxean egon arren. 1936ko gerra zibila eta gerraondoko urteetako Euskal Herriaren historiaren pasarte interesgarri anitz ulertu ahal izateko moduko diplomazia harremanak ezagutu omen zituen. Ez zituen bere ahotik sekula adierazi eta antza, ez zituen izkiriaturik utzi ere.

Gure Mendea