Pablo Sorozabal (1897 - 1988)

Konpositore eta orkestra-zuzendariak Donostian, sortu zen hirian, egin zituen biolin eta piano ikasketak. Donostiako Orfeoiean ezagutu zuen Usandizaga lagunaren "La llama" opera berak amaitu zuen, hiltzean amaitzeke utzi baitzuen. Ondoren Madrilera jo zuen ikasketak amaitzera. Orkestra filarmonikoan biolina jotzen zuen. 1920an beka lortuta, Leipzig-era jo zuen eta bertan konposizio eta zuzendaritza ikasketak sakondu zituen. Alemanian egon zen denboran lan sinfoniko ugari konposatu zituen: "Suite Vasca", "Dos apuntes vascos"... Alemania utzi zuenean Madrilen finkatu zen eta zartzuelak idazten hasi.

 

Gure Mendea